Batzen https://batzen.eus/ Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistema Tue, 10 Jun 2025 13:17:51 +0000 eu-ES hourly 1 https://wordpress.org/?v=6.9.4 https://batzen.eus/wp-content/uploads/2021/10/B-Kolore.png Batzen https://batzen.eus/ 32 32 BATZEN aurkeztu dugu ElkarEKIN Lanean jardunaldiaren barruan: gazteen laneratzea eta gaitasun soziolaboralen lanketa helburu https://batzen.eus/batzen-aurkeztu-dugu-20250610/ Tue, 10 Jun 2025 12:54:25 +0000 https://batzen.eus/?p=1687 Joan den ostiralean, ekainaren 6an, Hernaniko Orona Ideoko auditorioan ospatutako ElkarEKIN Lanean Jardunaldian, BATZEN proiektua aurkeztu genuen. ElkarEKIN Lanean estrategiaren baitan kokatzen den ekimen honek gazteen laneratzea eta gaitasun soziolaboralen garapena ditu ardatz, eta azken bi urteetan lortutako emaitzak partekatzeko aukera izan genuen. 2022 eta 2024 artean, guztira 132 gazte artatu ditugu, horietatik 101 gizonezko eta 31 emakumezko. Adinari dagokionez, 46 adin […]

The post BATZEN aurkeztu dugu ElkarEKIN Lanean jardunaldiaren barruan: gazteen laneratzea eta gaitasun soziolaboralen lanketa helburu appeared first on Batzen.

]]>
Joan den ostiralean, ekainaren 6an, Hernaniko Orona Ideoko auditorioan ospatutako ElkarEKIN Lanean JardunaldianBATZEN proiektua aurkeztu genuen. ElkarEKIN Lanean estrategiaren baitan kokatzen den ekimen honek gazteen laneratzea eta gaitasun soziolaboralen garapena ditu ardatz, eta azken bi urteetan lortutako emaitzak partekatzeko aukera izan genuen.

2022 eta 2024 artean, guztira 132 gazte artatu ditugu, horietatik 101 gizonezko eta 31 emakumezko. Adinari dagokionez, 46 adin nagusiko eta 86 adin txikiko izan dira. Laguntza modalitatearen arabera, 96 gaztek oinarrizko laguntza soziolaborala jaso dute (A modalitatea), eta 36k laguntza intentsiboa (B modalitatea).

Emaitza nagusien artean, 58 gaztek lan-kontratua lortu dute, eta horrek %44ko laneratze-tasa suposatzen du. Gainera, antolatutako ekimenetan 370 gaztek parte hartu dute.

BATZEN proiektuaren baitan, hainbat lan-lerro garatu ditugu:

  • Gizarte Zerbitzuetako sareekin eta egoitza-harrerako baliabideekin lankidetza estua.
  • Hezitzaile profesionalentzako formakuntza espezifikoak eta tresnak.
  • BATZEN plataformaren digitalizazioa, esku-hartze soziolaboralerako tresna gisa.
  • 103 harrera enpresako sarea aktibatzea eta sendotzea -gogoratu 2022-2024eko emaitzak direla, gaur egun 143 enpresa gara sarean!
  • Aholkularitza juridiko eta teknikoa eskaintzea Harrera Enpresei, baita 35.800 euroko dirulaguntza propioak kudeatzea ere.
  • Atzerritartasun legearen inguruko formakuntzak eskaintzea eta 105 kontsulta pertsonalizatu bideratzea.

Etorkizunera begira, gure erronka nagusiak dira:

  • Gazteen adin-tartea zabaltzea (16–25 urte).
  • Eskuhartze familiarrean dauden nerabeei laguntza espezializatua eskaintzea.
  • BATZEN plataformaren hobekuntza teknikoak garatzea.
  • Euskal Enplegu Sistema Publikoarekin lankidetza indartzea.

BATZEN ez da soilik proiektu bat; aukera bat da, gazte askorentzat lehen aldiz entzunak izateko, lagunduak izateko eta euren bidea eraikitzeko. Eta hori guztia, sarean eta elkarlanean.

The post BATZEN aurkeztu dugu ElkarEKIN Lanean jardunaldiaren barruan: gazteen laneratzea eta gaitasun soziolaboralen lanketa helburu appeared first on Batzen.

]]>
EKINBAT! ERRONKAREN ERAGINA NEURTZEN ARI GARA EBALUAZIO EBOLUTIBOAREN BIDEZ https://batzen.eus/ekinbat-erronkaren-eragina-neurtzen-ari-gara-ebaluazio-ebolutiboaren-bidez-20250103/ Fri, 03 Jan 2025 08:50:57 +0000 https://batzen.eus/?p=1558 Beste sarrera batean kontatu genizuen moduan, ekinbat! erronkan parte hartzen ari gara, Gipuzkoan bizi diren eta desabantaila egoeran dauden gazteen enplegagarritasuna etainklusioa errazteko asmoz. Zehazki, eragileekinbat! proiektua gidatzen ari gara eta, honi esker, gazteen emantzipazio bidean lagungarri izango den baliabideen gida sortu nahi dugu. Beste eragile batzuekin elkarlanean sortutako erronka honetan garrantzia handia eman diogu […]

The post EKINBAT! ERRONKAREN ERAGINA NEURTZEN ARI GARA EBALUAZIO EBOLUTIBOAREN BIDEZ appeared first on Batzen.

]]>
Beste sarrera batean kontatu genizuen moduan, ekinbat! erronkan parte hartzen ari gara, Gipuzkoan bizi diren eta desabantaila egoeran dauden gazteen enplegagarritasuna eta
inklusioa errazteko asmoz.

Zehazki, eragileekinbat! proiektua gidatzen ari gara eta, honi esker, gazteen emantzipazio bidean lagungarri izango den baliabideen gida sortu nahi dugu.

Beste eragile batzuekin elkarlanean sortutako erronka honetan garrantzia handia eman diogu proiektuen bidez lortzen ari garen eraldaketa edo eragina neurtzeari. Horretarako, ebaluazio ebolutiboa txertatu dugu prozesu honetan zehar. Behaketa honi esker, eskuhartzeek ahalik eta eragin handiena lortzea da helburua. Bideo hau osatu dugu hobeto azaltzeko asmoz.

The post EKINBAT! ERRONKAREN ERAGINA NEURTZEN ARI GARA EBALUAZIO EBOLUTIBOAREN BIDEZ appeared first on Batzen.

]]>
DESABANTAILA EGOERAN DAUDEN GAZTEEN ENPLEGAGARRITASUNA ETA INKLUSIOA ERRAZTERA GOAZ https://batzen.eus/desabantaila-egoeran-dauden-gazteen-enplegagarritasuna-eta-inklusioa-erraztera-goaz-20240710/ Wed, 10 Jul 2024 13:55:31 +0000 https://batzen.eus/?p=1486 ekinbat! proiektuaren baitan, desabantaila egoeran dauden gazteen enplegagarritasuna eta inklusioa erraztera goaz. Hainbat eragileren artean elkarlanean sortutako proiektua ekinbat! Ikaslan Gipuzkoak, Ikertze kultur elkarteak, Zabalduz kooperatibako Batzen proiektuak eta Sorginlore gizarte elkarteak aliantzan bultzatu dugun proiektua da, EHU/UPV, Zehar-Errefuxiatuekin eta Lanbide Heziketako zein Helduentzako Ikastetxe ezberdinekin elkarlanean. Proiektuaren helburuak Proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoan bizi diren […]

The post DESABANTAILA EGOERAN DAUDEN GAZTEEN ENPLEGAGARRITASUNA ETA INKLUSIOA ERRAZTERA GOAZ appeared first on Batzen.

]]>
ekinbat! proiektuaren baitan, desabantaila egoeran dauden gazteen enplegagarritasuna eta inklusioa erraztera goaz.

Hainbat eragileren artean elkarlanean sortutako proiektua

ekinbat! Ikaslan Gipuzkoak, Ikertze kultur elkarteak, Zabalduz kooperatibako Batzen proiektuak eta Sorginlore gizarte elkarteak aliantzan bultzatu dugun proiektua da, EHU/UPV, Zehar-Errefuxiatuekin eta Lanbide Heziketako zein Helduentzako Ikastetxe ezberdinekin elkarlanean.

Proiektuaren helburuak

Proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoan bizi diren eta desabantaila egoeran dauden gazteen enplegagarritasuna eta inklusioa erraztea da. Horretarako, jendartean, komunitatean eta kulturan parte hartzea sustatzen duten testuinguruak sortuko ditugu. Horrez gain, eragile estrategikoei bideratutako emantzipaziorako funtsezko ezagutzak zabaltzen dituzten tresnak ere garatuko ditugu.
Parte-hartzea funtsezko elementua da proiektu honetan. Gazteekin oinarrizko gaitasun soziolaboralak eta errotze soziokulturala garatuko ditugu, baita ekosistemarekiko elkarelikatzea ere. Era berean, parte-hartzeak enplegu-aukerak sustatzea ahalbidetuko du. Ikuspegi prebentiboa, sistemikoa eta generokoa duen proposamena da hau, eta euskararen sustapena eta jasangarritasuna barne hartzen dituena.

Zertan arituko gara gu?

Erronka komun bati erantzuteko asmoz, hiru proiektu zehatz garatuko ditugu proiektuan parte hartzen dugun eragileek. Gure kasuan, eragileekinbat! proiektua ari gara garatzen, non desabantaila egoeran dauden gazteak emantzipatzeko ezagutzak sozializatuko ditugun enpleguaren bidez helduarora igarotzeko baliabideen gida eleaniztun baten bitartez.

The post DESABANTAILA EGOERAN DAUDEN GAZTEEN ENPLEGAGARRITASUNA ETA INKLUSIOA ERRAZTERA GOAZ appeared first on Batzen.

]]>
Inklusio soziolaborala laneratze enpresen bitartez https://batzen.eus/inserzio-soziolaborala-laneratze-enpresen-bitartez-20240621/ Fri, 21 Jun 2024 09:49:52 +0000 https://batzen.eus/?p=1465 Laneratzeko enpresak irabazi-asmorik gabeko ekimen ekonomikoak dira, eta gizartean baztertuta edo desabantailan dauden eta lan-merkatuan hasteko zailtasun bereziak dituzten pertsona langabeei laguntza ematea eta gizartean eta lan-munduan txertatzea dute xede. Ekoizpen-egitura hauek jarduera eta aberastasun ekonomikoa sortzen dute komunitatean, eta konpromiso argia dute tokiko garapena, gizarte-kohesioa eta iraunkortasuna bultzatzeko. Laneratzeko enpresak gure ekonomiako hainbat sektoretan […]

The post Inklusio soziolaborala laneratze enpresen bitartez appeared first on Batzen.

]]>
Laneratzeko enpresak irabazi-asmorik gabeko ekimen ekonomikoak dira, eta gizartean baztertuta edo desabantailan dauden eta lan-merkatuan hasteko zailtasun bereziak dituzten pertsona langabeei laguntza ematea eta gizartean eta lan-munduan txertatzea dute xede.

Ekoizpen-egitura hauek jarduera eta aberastasun ekonomikoa sortzen dute komunitatean, eta konpromiso argia dute tokiko garapena, gizarte-kohesioa eta iraunkortasuna bultzatzeko.

Laneratzeko enpresak gure ekonomiako hainbat sektoretan aritzen dira, legezko araudiei jarraiki garatzen dute enpresa-jarduera, lan- eta zerga-ikuspegitik, eta, orobat, gardentasun eta ingurumen aldetik, edota kudeaketaren kalitatetik, etab. Hauxe da guztiek duten ezaugarria edo haien nortasun-ikurra: ekonomia egitea gizartean desabantailan edo baztertuta dauden pertsonak lan-merkatuan txerta daitezen lortzeko.

BATZENek BERTATIK ELIKATUZ eta beste laneratze enpresekin harreman zuzena du, izan ere, BATZENen parte hartzen duten gazte batzuen laneratze prozesuetan, inklusio soziolaboralerako erreminta guztiz aproposa dira laneratze enpresak.

Ikus ezazue Mohamed eta Maddiren esperientzia esteka honetan, BATZENen bitartez laneratze enpresa batean ematen ari den laneratze prozesuaren inguruan.

The post Inklusio soziolaborala laneratze enpresen bitartez appeared first on Batzen.

]]>
Aqdas eta Anaren esperientzia: Inklusio Hitzarmenak BATZENen https://batzen.eus/aqdas-eta-anaren-esperientzia-inklusio-hitzarmenak-batzenen-20240521/ Tue, 21 May 2024 09:27:03 +0000 https://batzen.eus/?p=1435 BATZEN Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistemaren bigarren metodologiaren bitartez, gazteentzat ibilbide pertsonalizatuak diseinatu eta epe ertain-luzerako laneratze prozesuak lantzen ditugu. Modu honetan, BATZENen parte hartzen duen gaztea eta Harrera Enpresaren artean dauden beharrak jaso eta hauek asebetetzeko ibilbidea landu dezakegu. Ibilbide hau INKLUSIO HITZARMENA deitzen diogun dokumentuan jasotzen dugu, gazteak, hezitzaileak, Harrera Enpresak eta BATZENek adostuta. […]

The post Aqdas eta Anaren esperientzia: Inklusio Hitzarmenak BATZENen appeared first on Batzen.

]]>
BATZEN Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistemaren bigarren metodologiaren bitartez, gazteentzat ibilbide pertsonalizatuak diseinatu eta epe ertain-luzerako laneratze prozesuak lantzen ditugu.

Modu honetan, BATZENen parte hartzen duen gaztea eta Harrera Enpresaren artean dauden beharrak jaso eta hauek asebetetzeko ibilbidea landu dezakegu. Ibilbide hau INKLUSIO HITZARMENA deitzen diogun dokumentuan jasotzen dugu, gazteak, hezitzaileak, Harrera Enpresak eta BATZENek adostuta. Kasu batzuetan, gainera, ibilbideetan tarteko pieza klabea izaten dira ikasketa zentroak, laneratze bat eman ala ez baloratu aurretik, praktikaldiak aktibatzea zinez erabilgarria da eta.

Bideo honetan, Aqdas gaztea eta Harrera Enpresa den Zabalduz Kooperatiba Elkartea-ren arteko ibilbidean Aqdas-ek izandako esperientzia jasotzen da batetik, baita Nazaret formakuntza zentrotik Aqdasen tutorea izan den Anarena ere, izan ere, berebiziko papera du eta gaztearen ibilbide soziolaboralean.

Ibilbide proposamena:

Harrera Enpresa ezagutu > praktikak diseinatu > formakuntza DUALA aktibatu ikasketak eta lana konbinatzeko > lan kontratu aukerak baloratu

Mila esker Aqdas eta Nazaret ikastetxea parte hartu eta hain momentu politak elkarbanatzeagatik.

The post Aqdas eta Anaren esperientzia: Inklusio Hitzarmenak BATZENen appeared first on Batzen.

]]>
Talleres Arrano harrera enpresaren esperientzia: gazteak tailerrean formatuz https://batzen.eus/talleres-arrano-harrera-enpresaren-esperientzia-gazteak-tailerrean-formatuz-20240430/ Tue, 30 Apr 2024 09:49:24 +0000 https://batzen.eus/?p=1417 Euskal eta gipuzkoar enpresa-ehunak erronka anitzak ditu. Industria arloan zentratzen bagara, batetik, belaunaldi-ordezkapen hurbilari aurre egin behar diola ikusten dugu azken urteetan; bere taldeen zahartze-erronkari aurre egiten lagunduko dioten tresnak behar ditu, erreleboari lotutako trantsizio horrek lehiakortasuna galtzea ekarri gabe. Bestetik, postu teknikoak oso maskulinizatuak daude oraindik; emakumezkoen kasuan, ikasketa edo lanbide humanistiko eta ez-teknikoetara […]

The post Talleres Arrano harrera enpresaren esperientzia: gazteak tailerrean formatuz appeared first on Batzen.

]]>
Euskal eta gipuzkoar enpresa-ehunak erronka anitzak ditu. Industria arloan zentratzen bagara, batetik, belaunaldi-ordezkapen hurbilari aurre egin behar diola ikusten dugu azken urteetan; bere taldeen zahartze-erronkari aurre egiten lagunduko dioten tresnak behar ditu, erreleboari lotutako trantsizio horrek lehiakortasuna galtzea ekarri gabe.

Bestetik, postu teknikoak oso maskulinizatuak daude oraindik; emakumezkoen kasuan, ikasketa edo lanbide humanistiko eta ez-teknikoetara bideratzen dira haien ikasketa prozesuak, eta adar tekniko-industrialetan duten presentzia oso txikia da. Hain zuzen ere, adar horiek dira belaunaldi arteko ordezkapenerako arazo handienak dituztenak, baita lan baldintza eta hitzarmen hobeak dituzten aukera profesionalak ere.

Azkenik, Talleres Arrano BATZENeko Harrera Enpresaren kasuan bezalaxe, tailerreko lanpostuetan egin beharreko lana, tailerrean bertan ikasten da; nahiz eta ahaleginak egiten ari diren, heziketa zentroetako orientatzaileek askotan ez dituzte ezagutzen lan-merkatuak eta enpresek eskaturiko lanpostuen ezaugarriak, eta ezagututa ere, zaila da tailer bakoitzean behar den espezializazioa irakastea.

Horregatik, gazte kualifikatu eta enpresen arteko ibilbide pertsonalizatuak diseinatzea da BATZENek egiten duen ekintza nagusietako bat; bi aldeetatik dauden beharrak identifikatu, eta hauek erantzuteko, gaztea eta enpresaren arteko prozesua martxan jartzen dugu hitzarmen baten bitartez.

Bideo honetan Achraf, Alae eta Maitaneren esperientzia jaso dugu, Harrera Enpresa den Talleres Arranon gaur egun lanean ari diren bi gazteen historia jasotzen duena.

Mila esker hiruoi bertan parte hartu eta hain momentu politak elkarbanatzeagatik.

The post Talleres Arrano harrera enpresaren esperientzia: gazteak tailerrean formatuz appeared first on Batzen.

]]>
Zuekin ospatu nahi dugu https://batzen.eus/zuekin-ospatu-nahi-dugu-20220801/ Mon, 01 Aug 2022 08:00:00 +0000 https://batzen.eus/?p=935 Urtebete da BATZEN Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistema martxan dela, eta, nola ez, ospatu egin nahi dugu! Behin nola ospatu aukeratzen jarrita, begirada zenbakietan eta lortutako adierazleetan jarri beharrean, sortzen ari den sarean jarri nahi dugu, BATZEN-en inguruan sortzen ari den mugimendu osoan. Urtebete honetan sortu dira zubiak eta bideak, gazteen eta Harrera Enpresen artean. Ospatu […]

The post Zuekin ospatu nahi dugu appeared first on Batzen.

]]>
Urtebete da BATZEN Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistema martxan dela, eta, nola ez, ospatu egin nahi dugu! Behin nola ospatu aukeratzen jarrita, begirada zenbakietan eta lortutako adierazleetan jarri beharrean, sortzen ari den sarean jarri nahi dugu, BATZEN-en inguruan sortzen ari den mugimendu osoan.

Urtebete honetan sortu dira zubiak eta bideak, gazteen eta Harrera Enpresen artean.

Ospatu nahi dugu badagoela lurraldean inklusioa bidirekzionalki ulertzen duen enpresa multzo bat,  erronka honi aurre egiteko gogoz dagoena. Badago Gipuzkoako Babes eta Inklusio sareko gazteei, gainerakoei bezalaxe, ateak ireki dizkien enpresa sare bat. Ospa dezagun hau!

Urtebete honetan antolatu dira dinamikak, interakzio momentuak, gazteak eta profesionalak elkartu diren momentuak. Enpresetara bisitak, elkarrizketa simulakroak, edo denok maila berean kokatu gaituzten hizketaldiak. Ospatu nahi dugu gazteentzat bideratutako ekimen bakoitzean izan dela Harrera Enpresa bat, bertan parte hartzeko gogoz, ilusioz eta konpromisoz.

Eman dira enpresan praktikaldiak bilatzeko pausuak, eta Harrera Enpresa eta Heziketa zentro batzuk lehen aldiz elkartu dira, gazte konkretu bati lan aukerak zabaltzeko. Gazteen inklusio soziolaborala eman dadin, horren bueltan lan egiten dugun agente desberdinak eskutik joan gara modu koordinatuan.

Sortu dira enpresa edota elkarte barnean sentsibilizazio saioak; ospa dezagun langileen parte hartzea, eta ospa dezagun inklusioaren biderantz barne lanketa prozesuak martxan jarri direla.

Landu dira baita lan kontratazioak ere, egoera eroso eta ez erosoetan; egoera administratibo irregularrean dauden gazteen erregularizazio prozesuak martxan jartzeak dakarren guztiarekin. Ausardia eta pazientzia; aurre kontratu ereduak, kontsulta juridikoak, dokumentazioa…inguruan izan ditugu. Ospa dezagun lorpen bakoitza, prozesu arrakastatsuak baitira gizarteratze eta laneratze ikuspegitik.

Egon gara lan-eskaintza azokatan, bizi ditugu azoka hauetara joan aurretiko prestaketak, urduritasunak eta formakuntzak; ibili gara udarako lan bilaketan murgilduta, baita epe ertain zein luzerako ibilbide soziolaboralak diseinatzeko prozesuetan barneratuta; eman dira elkar ez ulertzeak, eta hurrengoan hobe ulertzeko ideiak;  ospa ditzagun, txikiak izanik ere, balio handia duten ekintza hauek.

Sortu dira, urtebetean, hainbat eta hainbat ekimen eta bide berri. Eta eraikitzen jarraitu daitekeen hori hain da handia, urtebeteko ibilbide honen ostean gehiagora iritsi nahi dugula ospatzen dugula.

Guzti hau Harrera Enpresei esker da, zuetariko bakoitzari esker. Mila esker beraz. Gehiagora iritsi nahi dugu, zuekin!

The post Zuekin ospatu nahi dugu appeared first on Batzen.

]]>
Datorrenak ekar dezala ekarri beharrekoa https://batzen.eus/datorrenak-ekar-dezala-ekarri-beharrekoa-20211230/ Thu, 30 Dec 2021 12:00:00 +0000 https://batzen.eus/?p=699 Urteak utzitakoak eta datorren urtean lortu nahi ditugunak marrazteko momentua iritsi zaigu guri ere. BATZEN-en 2021ak hilabete batzuk besterik ez ditu izan, baina bizitakoak beste urte oso batez indartsu egoteko haina eman digu; Harrera Enpresen sarea eraiki dugu eta sendotzen joan gara – dagoeneko 25etik gora zarete ekarpena egiten ari zareten Harrera Enpresak-, eta 3 […]

The post Datorrenak ekar dezala ekarri beharrekoa appeared first on Batzen.

]]>
Urteak utzitakoak eta datorren urtean lortu nahi ditugunak marrazteko momentua iritsi zaigu guri ere.

BATZEN-en 2021ak hilabete batzuk besterik ez ditu izan, baina bizitakoak beste urte oso batez indartsu egoteko haina eman digu; Harrera Enpresen sarea eraiki dugu eta sendotzen joan gara – dagoeneko 25etik gora zarete ekarpena egiten ari zareten Harrera Enpresak-, eta 3 gazteren laneratze prozesu martxan jarri ditugu. Azaroan egindako enpresetara bisitez gain, urtea amaitzeko Segurako Udalarekin elkarlanean 25 bat gazterentzat hitzaldi bat ere antolatu dugu, gazteek sektore ezberdinetako enpresek nola funtzionatzen duten ezagutzeko helburuarekin.

Guzti hau gutxi balitz, laneratze enpresa baten sorrerarako hazia ere jarri dugu.

Ekintza bakoitza erronka bat.

2022a ordea 12 hilabetez beterikoa datorkigu eta urte osoa aurretik izateak amestera animatzen gaitu; hitzaldiak eta enpresak ezagutzeko ekintza gehiago antolatzeaz gain, gazteentzat CV eta lan elkarrizketa simulakroen feria batekin amesten dugu, gazteak lanerako prestatzen jarrai dezaten. Enpresetan sentsibilizazio saioak eskainiko ditugu, beldur, estereotipo eta aurreiritziak apurtzen joateko. Elkarrekin ikasten jarraitu nahi dugu, gazteen eta enpresen beharretara moldatzeko, beti BATZENen misioa gidari izanik. Zergatik ez 2022an 22 gazteren laneratze prozesu aktibatzera iritsi? Asko izan daiteke, baina Gipuzkoako Babes eta Inklusio Sarean 500 gaztetik gora ditugula ikusita, lan asko dugu egiteko!

Datorrenak ekar dezala ekarri beharrekoa, eta bitartean BATZENek aurrera egingo du gazteen laneratze prozesuak sustatzen, Harrera Enpresekin, 3.sektoreko entitateekin eta ikasketa zentroekin elkarlanean. Bide berriak asmatzen, lantzen eta eraikitzen.

Hau hasi besterik ez da egin, 2022 zoriontsua opa dizuegu!

The post Datorrenak ekar dezala ekarri beharrekoa appeared first on Batzen.

]]>
BATZEN Sistemaren lehen ekimenak https://batzen.eus/lehen-ekimenak-20211118/ Thu, 18 Nov 2021 12:30:00 +0000 https://batzen.eus/?p=681 Ohartzerako hilabete pasa da BATZEN Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistema saretzen hasi ginenetik. Aurrera egiteko atzera begiratu dugu tarte batez, eta, zuekin ospatu nahi dugu BATZEN izaten ari den harrera ona. 30 erakundetik gora bisitatu ditugu proiektua azaltzen, eta 15 enpresatik gorak eman du izena azken asteetan Harrera Enpresa gisa; 3 gazteren ibilbideak Harrera Enpresa hauetara […]

The post BATZEN Sistemaren lehen ekimenak appeared first on Batzen.

]]>
Ohartzerako hilabete pasa da BATZEN Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistema saretzen hasi ginenetik.

Aurrera egiteko atzera begiratu dugu tarte batez, eta, zuekin ospatu nahi dugu BATZEN izaten ari den harrera ona.

30 erakundetik gora bisitatu ditugu proiektua azaltzen, eta 15 enpresatik gorak eman du izena azken asteetan Harrera Enpresa gisa; 3 gazteren ibilbideak Harrera Enpresa hauetara bideratu ditugu; lehen bisitak antolatu ditugu gazteek enpresa hauek barnetik ezagutu ditzaten, baita sektore anitzetako profesionalak bilduko dituen hitzaldia prestatu ere. Guzti hau, lurraldeko Heziketa zentro eta Garapen Agentzien eskutik joanda.

Gazteen emantzipazio prozesuan ekarpena egin nahi duzuen enpresak eta elkarteak asko zarete, eta ispilu lan honek, bide honetatik aurrera egin nahi eta behar dugula erakusten digu.

Eskerrikasko beraz, eta jarrai dezagun gazteak enpleguratzeko Harrera Enpresa sare anitza osatzen!

Proiektua aurkeztu zen egunean EITBk ateratako albistera lotura zabaltzen dizuegu.

The post BATZEN Sistemaren lehen ekimenak appeared first on Batzen.

]]>
Aurkeztu dugu BATZEN https://batzen.eus/aurkeztu-dugu-batzen-20211019/ Tue, 19 Oct 2021 07:12:57 +0000 https://batzen.eus/?p=603 Aurreko ostiralean, urriak 15, Batzen, Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistema, aurkeztu genuen Donostian. Gipuzkoako Foru Aldundiko Babes eta Inklusio sarean dauden gazte migratu nahiz autoktonoen inklusio soziolaborala da gure helburu nagusia. Horretarako, enplegu inklusiboaren bitartez, martxan dauden zerbitzu eta errekurtsoekin osagarritasuna bilatuz, 16-23 urte arteko gazte migratu nahiz autoktonoen bizitza independenterako trantsizio prozesuen arrakasta ahalbidetu nahi […]

The post Aurkeztu dugu BATZEN appeared first on Batzen.

]]>
Aurreko ostiralean, urriak 15, Batzen, Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistema, aurkeztu genuen Donostian. Gipuzkoako Foru Aldundiko Babes eta Inklusio sarean dauden gazte migratu nahiz autoktonoen inklusio soziolaborala da gure helburu nagusia.

Horretarako, enplegu inklusiboaren bitartez, martxan dauden zerbitzu eta errekurtsoekin osagarritasuna bilatuz, 16-23 urte arteko gazte migratu nahiz autoktonoen bizitza independenterako trantsizio prozesuen arrakasta ahalbidetu nahi dugu.

Bideo hau osatu dugu aurkezpeneko irudiekin:

Maitena Salinas Beiztegi kazetariak gidatutako ekitaldian parte hartu zuten:

  • Belen Larrion Kortabarriak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Haurren Babeseko eta Gizarte Inklusioko Zuzendari Nagusia.
  • Javier Fernández Ruiz de Pascualek, Andaluziako Inserta Andalucía programaren izenean.
  • David Ruiz Alvarezek, Kataluniako Fundació Resilis eta Fundació Mercé Fontanillesen izenean.
  • Esti Beraza Sorarrain eta Andoni Zulaika Arriagak, Zabalduz kooperatibako kideak.
  • Unai Andueza Iraetak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoetako Zuzendari Nagusia.

Hemendik aurrera zure enpresa Harrera Enpresa izan daiteke.

The post Aurkeztu dugu BATZEN appeared first on Batzen.

]]>