BDS KOOP Eraldaketa Fabrika https://bdskoop.eus Fri, 19 Dec 2025 11:03:19 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=6.9.4 https://bdskoop.eus/wp-content/uploads/2025/12/cropped-ikonoa-32x32.png BDS KOOP Eraldaketa Fabrika https://bdskoop.eus 32 32 Lan desiragarriak eta burujabeak denontzat https://bdskoop.eus/2025/04/30/lan-desiragarriak-eta-burujabeak-denontzat/ Wed, 30 Apr 2025 12:02:04 +0000 https://bdskoop.eus/lan-desiragarriak-eta-burujabeak-denontzat/

Maiatzaren Lehenerako proposamen bat

«Botere guztia lan biziari. Lan guztia lan hilari» A/Traverso

Maiatzaren Lehen honetan, egunerokotik, gure eguneroko lan eta bizitzetatik, mundu berri bat eraikitzen jarraitzeko deia egiten dugu. Badakigu Maiatzaren Lehena egun garrantzitsua izan dela langileontzat pauso berriak emateko, baina testuinguru globalean pausoak atzeraka ematen ari direla ikusirik, eskubide sozial eta politikoen atzerakada erreakzionarioaren bitartez eta baldintza materialen prekarizazio etengabearekin, bidean egindako aurrerapausoetan berrestea dagokigu kooperatibismo eta ekonomia sozial eraldatzailean jarduten dugun langileoi. Olatukoop sarearen sorrera eragin zuen krisi sistemikoaren zorrozte momentuetan esan izan dugun bezala, ez dago erdibiderik, etorkizuna ez baita iragana bezalakoa izango. Pausoen norabidean, ordea, kolektiboan eragin dezakegu.

Ekonomia eta lana bizitzarako antolatzea proposatzen dugu. Oinarrizko beharrak asetzeko, baina baita desio ditugun helburuak garatu eta gauzatzeko, lanari zentzua eman eta sortutako aberastasun materiala eta oparotasuna zuzen banatzeko. Bakoitzak bere ahalmenaren arabera, eta, bakoitzari bere beharren arabera proposamen eraldatzailea oinarri izango duen eredu ekonomikoa behar dugu horretarako. Herrikideak eta langileak zaintzeko gai ez den jendarteak ez du etorkizunik, eta soldatapeko lan eredu kapitalistak erakusten digu egunerokoan zaindu baino, esplotatu, agortu eta gure bizitzei zentzua kentzen dien eredua dela. Horregatik lanaren zentzua oinarrira ekarri, eta lanaren burujabetzaren ikuspegitik desiragarri egiteko bideak landu nahi ditugu.

Bidea egiteko baina, lanaren beraren definizio hegemonikoetatik atera, eta proposamen kolektibo berriak egin behar ditugu. Olatukoopeko kideok lana bizitza-proiektuaren baitan dagoela ulertzen dugu eta lanaren bitartez, gure beharrak eta desioak betetzen ditugula, lan produktiboa eta erreproduktiboa bereizketatik harago, bizitzaren bizigarritasunean baikorki eragiten duten praktikak erdigunean jarriz, eta horrela, egunerokoan, ekonomia sozial, eraldatzaile, kooperatibo, (trans)feminista, euskaldun, antiarrazista eta dekolonialaren alde lan egiten dugu. Beraz lana, bizitza laguntzen duen eguneroko ekintza ekonomiko eta soziala da, giza izaeraren parte, soldatapeko lana edo enplegua baino askoz gehiago dena, gaur egungo jendarte kapitalistan ezarri digutenaren kontra.

Olatukoopen ekonomia gure bizitzaren zerbitzura jartzeko lana modu burujabean egiten dugu, hau da, lanaren inguruko erabaki nagusiak langileok hartzen ditugu. Lanaren ikuspegi integrala barneratu eta auto-eraketa eta harreman ez kapitalistak oinarri hartuta, lan duina eta komuna sortu, kudeatu eta birsortzen dugu. Gure helburua ekoizpen-baliabideen eta erabakiak hartzeko prozesuen jabegoa eta kontrola kolektiboki kudeatzea da, partaidetza integrala, demokrazia ekonomikoa, berdintasuna, justizia soziala eta iraunkortasun ekonomikoa irizpide hartuta. Horretarako, informazio gardena, errenta eta emaitzen banaketa justua, eta berdintasun-praktikak gure oinarrietan daude, proiektuko zein komunitateko kideen arteko elkartasun-mekanismoak sustatuz.

Lanaren burujabetza garatu eta zabaltzea proposatzen dugu, lan desiragarritzat jotzen dugun horretan gehiago lan egiteko, eta nahi ez dugun horretan ahalik eta gutxien eta banatuen aritzeko. Beraz, beharrezko lanen inguruko erabakiguneak langileon eskuetan jarri behar ditugu, lan desiragarrietarako denbora irabaziz, lan ez-desiragarriak murriztu, banatu eta automatizatuz. Bide batez, gure egunerokoak prekarizatzen dituen lan hilaren formak arbuiatzen ditugu, adibidez, errentismoa, finantza-espekulazioa edo datuen estraktibismoan oinarritutako teknologiak, lanaren ikuspegi eraldatzailearen eremuaren kontrako bezala identifikatuz.

Lanaren etorkizuna zaintza kolektiboan kokatzen dugu, eta ez teknokapitalismoaren behar eremuetan, horrela, denbora giza-harremanen lanketara bideratuz, eta ez kapitala birsortzeko interfazeetara. Bizitza sozialaren eta aldaketa sozialaren mekanismoak ulertu nahi baditugu, eguneroko bizitzaren erreprodukziotik abiatu behar dugu, balioa emanez, zaintza bera, pertsonena, komunitatearena, lurrarena prestigiatuz, eta ezinbesteko bihurtuz.

Maria Miesek adierazi zuenez, “lanaren kontzeptu feminista bat denboraren ikuskera ezberdin baterantz bideratu behar da, non ez dagoen banatuta lan astun zatietan eta ustezko plazer eta aisialdi zatietan, baizik eta lanaren kontzeptu bat non laneko atsedeneko eta gozameneko denbora txandakatzen eta nahasten diren. Denboraren antolaketa modu eta ulerkera hori gailentzen bada, lanaldiaren luzera hutsala bihurtzen da. Egun bat edo lanez betetako bizitza oso bat ez litzateke madarikazio gisa sentituko, baizik eta giza osotasun eta zoriontasunaren iturri gisa”.

Lan desiragarriak zentzua hartzen du gure gaitasunak lantzeko sistema bat irudikatu eta posible egiten dugunean, bai gure aisialdian, bai gure lan-denboran, lan burujabearen bidez. Eta honek denontzat izan behar du posible, zentzua galtzen du bestela, desiragarritasuna bera higatuz. Horregatik, bizitza bizigarriak eta lan burujabetza denontzat posible eta irisgarri izan behar dira. Bizitzaren sostengurako berebizikoak diren zeregin produktiboak zein erreproduktiboak (norbanakoa, taldea eta komunitatea) aitortu, balioan jarri eta bermatzea da helburua; hau da, baliabide materialak zein bizitzarako beharrezkoak diren beste hainbat eremu (harremanak, zaintzak, motibazioak…) kontuan hartuz eta giza kolektibo guztientzat eskuragarri jarriz.

Bidea luzea da, eta lehen pausoetan lanaren inguruko narratibak eraldatu beharko ditugu, diskurtso eta praktika desiragarriak identifikatuz. Alde batetik historian zehar, soldatapeko lan dependentetik haragoko bisioak batuz eta gaur egun ematen ari diren eztabaidekin gurutzatuz. Bestetik, eta Ekonomia Sozial Eraldatzailearen barrutik ere mundu berriak irudikatzeko gaitasuna landuz eta horretarako gure praktikak sortzen lanaren iruditegi berriak elikatuz. Lan publiko segurua izatea edota dirua azkar lortzea arrakasta bezala identifikatzen duten diskurtsoak ohikoak dira gurean, lan antolaketa kolektiboak edota zaintza erdigunean jartzen duten lanarekiko begiradak baztertuak edo gutxietsiak diren bitartean. Gure bidea ez da perfektua, baina uste dugu begirada berriak probokatuz, lortu nahiko genukeen lanaren ikuspegietan eragin dezakegula.

Beraz, maiatzaren lehen honetan, Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzen dugun Olatukoop sareko kideok, langileok, elkarlanean, gure beharrak asetzeko antolatu ditugun tresna kooperatiboak aldarrikatzen ditugu lan desiragarriak eta burujabeak denontzat lortzeko bide gisa. Gure lan eta bizitzak hobetzeko, gure auzo, herri eta lurraldeetan finkatzeko, eta baita jendarte osoarentzako aldaketa esanguratsuak martxan jartzeko ere. Momentuan ezinezkoak diruditen lorpen kolektiboak borroka bidez lortuko ditugula ospatzen dugun honetan, lan burujabe eta desiragarriak sortzea, borroka kolektibora egiten dugun ekarpena dela adierazten dugu, eta mobilizazio eta antolaketan parte izatera deitzen ditugu langile burujabe eta kooperatibista guztiak.

Lana eraldatzea hasiera delako. Gora Maiatzaren Lehena!

The post Lan desiragarriak eta burujabeak denontzat appeared first on Olatukoop.

]]>
REAS Euskadik bat egin du Europa berrarmatzearen eta gerraren aurkako manifestuarekin https://bdskoop.eus/2025/04/10/reas-euskadik-bat-egin-du-europa-berrarmatzearen-eta-gerraren-aurkako-manifestuarekin/ https://bdskoop.eus/2025/04/10/reas-euskadik-bat-egin-du-europa-berrarmatzearen-eta-gerraren-aurkako-manifestuarekin/#respond Thu, 10 Apr 2025 13:42:49 +0000 https://bdskoop.eus/reas-euskadik-bat-egin-du-europa-berrarmatzearen-eta-gerraren-aurkako-manifestuarekin/ REAS Euskadik bat egin du Europako berrarmatzearen eta gerraren aurkako Manifestuarekin. Ekimen hau erakunde sozial, sindikal, politiko eta nazioarteko lankidetzakoek bultzatu dute, kontinentean bizitzen ari garen eskalada militaristaren aurka ahotsa altxatzeko. Europako estatuek armamentuan gero eta inbertsio handiagoa egin izanak, diskurtso belikoaren normalizazioak eta baliabide publikoak helburu militarretara desbideratu izanak biziki kezkatzen gaituzte. Justizia sozialean, […]

La entrada REAS Euskadik bat egin du Europa berrarmatzearen eta gerraren aurkako manifestuarekin se publicó primero en REAS EUSKADI.

]]>
https://bdskoop.eus/2025/04/10/reas-euskadik-bat-egin-du-europa-berrarmatzearen-eta-gerraren-aurkako-manifestuarekin/feed/ 0
🔴 EN DIRECTO: Viviendas cooperativas: experiencias y proyectos de futuro https://bdskoop.eus/2025/04/09/%f0%9f%94%b4-en-directo-viviendas-cooperativas-experiencias-y-proyectos-de-futuro/ https://bdskoop.eus/2025/04/09/%f0%9f%94%b4-en-directo-viviendas-cooperativas-experiencias-y-proyectos-de-futuro/#respond Wed, 09 Apr 2025 14:41:32 +0000 https://bdskoop.eus/%f0%9f%94%b4-en-directo-viviendas-cooperativas-experiencias-y-proyectos-de-futuro/
]]>
https://bdskoop.eus/2025/04/09/%f0%9f%94%b4-en-directo-viviendas-cooperativas-experiencias-y-proyectos-de-futuro/feed/ 0
ESSi ikasgela: unibertsitatetik, beste ekonomia posible bat ereiten https://bdskoop.eus/2025/04/09/essi-ikasgela-unibertsitatetik-beste-ekonomia-posible-bat-ereiten/ https://bdskoop.eus/2025/04/09/essi-ikasgela-unibertsitatetik-beste-ekonomia-posible-bat-ereiten/#respond Wed, 09 Apr 2025 10:01:20 +0000 https://bdskoop.eus/essi-ikasgela-unibertsitatetik-beste-ekonomia-posible-bat-ereiten/ Ekonomia egiteko beste modu batzuk onartzen dituen irekiera instituzionala Ekitaldia EHUko ordezkarien hitzaldiarekin hasi zen, eta esparru akademikoan begirada ekonomiko desberdinak integratzearen garrantzia azpimarratu zuten. Koldo Calladok (Zientzia eta Gizarte Garapeneko errektoreak), Ana Berazak (Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Koordinazio Dekanoak) eta Mirene Begiristainek (ESSi ikasgelako zuzendariak) unibertsitatean espazioak irekitzeko beharra nabarmendu zuten, diskurtso nagusitik kanpo […]

La entrada ESSi ikasgela: unibertsitatetik, beste ekonomia posible bat ereiten se publicó primero en REAS EUSKADI.

]]>
https://bdskoop.eus/2025/04/09/essi-ikasgela-unibertsitatetik-beste-ekonomia-posible-bat-ereiten/feed/ 0
REAS Euskadiko erakundeek nagiak astinduko dituzte osasuntsu daudela egiaztatzeko https://bdskoop.eus/2025/04/09/reas-euskadiko-erakundeek-nagiak-astinduko-dituzte-osasuntsu-daudela-egiaztatzeko/ https://bdskoop.eus/2025/04/09/reas-euskadiko-erakundeek-nagiak-astinduko-dituzte-osasuntsu-daudela-egiaztatzeko/#respond Wed, 09 Apr 2025 06:00:00 +0000 https://bdskoop.eus/reas-euskadiko-erakundeek-nagiak-astinduko-dituzte-osasuntsu-daudela-egiaztatzeko/ Mens sana in corpore sano. Ekiozu! Geure gizarteko hainbat arlotatik, argi eta garbi daukagu adimen eta gorputz osasuntsuak edukitzea funtsezkoa dela bizitza ona bizitzeko. Nola gaude etxean bertan? Gure erakundeak nola lantzen ari dira euren gorputza eta adimena?  Une honetan, REAS Euskadiko erakunde bazkideek geldialdia egin eta haien alderdi fisikoa nola dagoen hausnartu behar dute: […]

La entrada REAS Euskadiko erakundeek nagiak astinduko dituzte osasuntsu daudela egiaztatzeko se publicó primero en REAS EUSKADI.

]]>
https://bdskoop.eus/2025/04/09/reas-euskadiko-erakundeek-nagiak-astinduko-dituzte-osasuntsu-daudela-egiaztatzeko/feed/ 0
Políticas públicas de vivienda a debate https://bdskoop.eus/2025/04/07/politicas-publicas-de-vivienda-a-debate/ https://bdskoop.eus/2025/04/07/politicas-publicas-de-vivienda-a-debate/#respond Mon, 07 Apr 2025 16:02:34 +0000 https://bdskoop.eus/politicas-publicas-de-vivienda-a-debate/

Mesa redonda completa

]]>
https://bdskoop.eus/2025/04/07/politicas-publicas-de-vivienda-a-debate/feed/ 0
Etxebizitzaren arazoa: nola heltzen diogu irtenbideari? https://bdskoop.eus/2025/04/03/etxebizitzaren-arazoa-nola-heltzen-diogu-irtenbideari/ https://bdskoop.eus/2025/04/03/etxebizitzaren-arazoa-nola-heltzen-diogu-irtenbideari/#respond Thu, 03 Apr 2025 16:33:26 +0000 https://bdskoop.eus/etxebizitzaren-arazoa-nola-heltzen-diogu-irtenbideari/

Hitzaldi osoa hemen ikusi daiteke:

]]>
https://bdskoop.eus/2025/04/03/etxebizitzaren-arazoa-nola-heltzen-diogu-irtenbideari/feed/ 0
TrESSnak, kontsumo justuago, kontzienteago eta jasangarriago bat sustatzeko jarduera ziklo berria https://bdskoop.eus/2025/04/03/tressnak-kontsumo-justuago-kontzienteago-eta-jasangarriago-bat-sustatzeko-jarduera-ziklo-berria/ https://bdskoop.eus/2025/04/03/tressnak-kontsumo-justuago-kontzienteago-eta-jasangarriago-bat-sustatzeko-jarduera-ziklo-berria/#respond Thu, 03 Apr 2025 14:05:44 +0000 https://bdskoop.eus/tressnak-kontsumo-justuago-kontzienteago-eta-jasangarriago-bat-sustatzeko-jarduera-ziklo-berria/ Tressnak Geltoki eta REAS Nafarroak antolatutako jarduera ziklo berri bat da, Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen, Ekonomia Sozialaren eta Enpleguaren Departamentuaren lankidetzarekin, apiriletik azaroa bitartean luzatuko dena eta kontsumitzen dugun moduaren aldaketa sortzea bilatzen duena, alternatiba justuago, jasangarriago eta etikoagoak sustatuz.

Zer da Tressnak?

Tressnak programazio dinamiko bat eskainiko du, topaketak, hitzaldiak, proiekzioak, tailerrak eta mahai-inguruak barne, teknologia, elikadura, turismoa, mugikortasuna eta kultura bezalako gaien inguruan. Bere helburua argia da: herritarren kontsumo kritiko eta arduratsua hartzeko beharrezko tresnak eskaini, Ekonomia Sozial eta Solidarioak proposatzen dituen balore eta praktikekin bat etorriz. Gaien inguruan, gainera, ikus-entzunezko materialak sortuko dira, gure kontsumo ohituretan aldaketa egiteko arrazoi nagusiak eta hori egiteko dauden alternatibak jasoko dituztenak. Jarduera guztiak batez ere Geltokin egingo dira, baina beste espazio batzuetan ere proposamenak egongo dira.

Lehenengo bloke tematikoak teknologiak landuko ditu, teknologia erraldoien gizartean duten eragina aztertuz eta software librean eta kode irekian oinarritutako alternatibak proposatuz.

  • Apirilaren 14a, astelehena | 18:30 | Topaketa: “Sareak gureak dira” Marta G. Franco eta Karlos G. Liberal adituek aztertuko dute nola eragiten duten teknologia enpresa handien botereak politiketan eta gure bizitzetan, eta zer egin dezakegun horren inguruan.
  • Apirilaren 28a, astelehena | 18:30 | Tailer praktikoa: “Linux ez da adituentzat bakarrik” Software librean hasteko doako tailerra, REAS Nafarroako taldeak eta kode irekian espezializatutako kolektiboek gidatuta.

Zikloari, izen-emateei eta jarduera guztiaren programari buruzko informazioa Geltoki webgunean kontsulta daiteke (www.geltoki.red/tressnak).

]]>
https://bdskoop.eus/2025/04/03/tressnak-kontsumo-justuago-kontzienteago-eta-jasangarriago-bat-sustatzeko-jarduera-ziklo-berria/feed/ 0
ESSI gelaren inaugurazioa https://bdskoop.eus/2025/03/28/essi-gelaren-inaugurazioa/ https://bdskoop.eus/2025/03/28/essi-gelaren-inaugurazioa/#respond Fri, 28 Mar 2025 12:26:16 +0000 https://bdskoop.eus/essi-gelaren-inaugurazioa/ Martxoaren 21ean inauguratu zen EHUn ESSi gela berria. Akademia eta ESSE (Ekonomia Sozial Solidario Eraldatzailean) dihardugunon artean eraiki nahi dugun zubi-tresna berria. Akademian, askotan, ekonomiaren begirada kapitalistari aurre egin eta errealitatean beste ekonomia bat edo bizitzarako ekonomia bat posible dela ikustarazteko. Ateak irekita daude gure praktikak eta diskurtsoak aberastuko dituzten pertsonak, begirada, ekimenak, ikerketak garatzeko bertan. Hau da ESSi gela, GEZKI, Hegoa, Olatukoop eta REAS Euskadiren arteko elkarlanaren emaitza.

Inaugurazioan hitzartze asko egon ziren, baina gonbidatuetara mugatuz Amaia Perez Orozco izan zen hitza hartu zuen lehen gonbidatua. Ekonomia eraldatzeko marko berri baten beharraz aritu zen. Kontzertazio publiko-pribatuaren kontra eta hirugarren espazio bat eraiki beharrez. Beste begirada batzuekin, bereziki feministarekin, ekonomia eraldatzaile hauek busti beharrarekin batera. Eta ohar bat ere egin zigun, gauzak etxetik aldatzen hastearen garrantzia; sistema etxeraino sartua dugulako.

Gero etorriko ziren ekonomia eraldatzaileetan diharduten hiru proiektu: Biziola, Koop57 EH eta Totem. Hiruak kooperatibak eta ekonomia eredu honen aniztasunaren erakusgarri. Nerea Elias-ek elikadura burujabetza, energia burujabetza, tokiko garapena… Bizitzaren aldeko proiektua aurkeztu zigun. Jone Otxoak, finantzak ere kooperatibizatu eta ESSEaren markoan nola egiten diren erakutsi zigun Koop57 EHren bidez. Totemeko Aitorrek eta Bingenek aldiz eskaladako materiala nola egiten erakutsi eta beren kooperatiba aurkeztu ziguten.

Azken hauek beren aurkezpenean ESSEa zertarako balia daitekeen azaltzeko balio dezakeen tresna bat ere erakutsi ziguten. Beraiek eskaladarako friends-ak egiten dituzte. Tresna hauek, bidea irekita ez dagoen edo zaila den tokietan arrakaletan sartzen diren gailuak dira. Arrakalaren barruan sartu, eta tarte horretan zabaltzen dira, arrakala bera gorputza sostengatzeko eta eskaladan jarraitzeko baliatuz. Ez al da hori ESSEaren helburu nagusietako bat? Arrakalak sortu, ahalik eta arrakala gehien eta hauek baliatu beste ekonomia bat eraikitzeko? Edo Bea Egizabalek bere Klown-klusioetan esan bezala: “Hurrengoak beraiek egongo dira, gu orain eserita dauden mahaian, beraien sistema kapitalistaren alternatiba azaltzen, gurea izango baita hegemonikoa”. Eta… ESSEari “F”letra gehitzeko ere gogorarazi zigun, ESSIF, ESSEF…

Itxiera Flamenkonomiaren eskutik iritsi zen, diziplina anitzeko artista den Ines Osinagarekin batera. Yannick gitarra-maisuak, Sara Holgado cantaorak eta Óscar Garcíak errezitatu, abestu eta jo zuten, ekonomiaren izaera soziala, herrikoia eta eraldatzailea transmititzeko. Lakariko jakiak jaten genituen bitartean, flamenkoa eta euskal kulturaren arteko mixtura horrek busti zituen gure belarriak.

Flamenkonomiak denbora darama flamenkoa tresna gisa erabiliz ekonomia beste ikuspegi batetik ulertzeko, ekonomia egiteko eta, are gehiago, ekonomia kapitalistari alternatiba bat irudikatzeko. Flamenko kantean ideia ugari aurki daitezke beste sistema ekonomiko bideragarri bat irudikatzeko. Eta ez bakarrik flamenkoan, jakina, baita euskal kultura tradizionalean ere, Ekonomia ulertzeko eta bizitzeko beste modu batzuk azaldu eta emozioa transmititzea lortu zuten, errezitaldi hunkigarri baten bidez. Non eta Donostiako Enpresaritza Fakultatearen erdigunean. Hain zuzen ere, ekonomiari buruzko diskurtsoek askotan ekonomia kapitalistarekin bat egiten duten lekuan. Espero dezagun gela honen inaugurazioak horretarako balioko duela: ekonomia, bizitza eta mundu bidezkoagoak eta duinagoak irudikatzeko.

ESSi Gelaren Manifestua

Inaugurazioan aurkeztu zen Mirene Begiristain koordinatzailearen eta Julen Izagirreren eskutik ESSigelaren manfiestua ere. Bertan, gela honen lana gidatuko duten puntuak jasotzen dira.

essi gelaren manifestua

01 – EKONOMIA SOZIAL SOLIDARIO ETA ERALDATZAILEA (ESSE) IPARORRATZ

  • Bizitzen bizigarritasuna erdigunean
  • Komunitatearekin konpromisoa
  • Lankidetza eta interkooperazioa
  • Burujabetzarako heziketa
  • Ekonomia alternatiboen oinarriak
  • Aberastasunaren banaketa justoa

02 – PERTSONAK ETA HELBURU EKOSOZIALAK KAPITALAREN AURRETIK

Kudeaketa demokratikoa, gardena eta parte-hartzaile izaera duten proiektu sozioekonomikoak sustatzeko eta indartzeko ezagutzak lantzea helburu.

03 – BOKAZIO PRAKTIKOA

Ikasleen beharrei erantzuteko espazioa izateko lan egiten dugu:

  • Praktikak, GRALak, bekak
  • ESSEko sektoreko erakundeen parte-hartzea
  • ESSEan ibilbide profesionala garatzeko oinarriak finkatzea

04 – HEZIKETA-IBILBIDE ASKE ETA DUINAK

Ikasgelako parte-hartzaile guztiei, ESSEko interes eta baloreen bitartez, kultura askatzailea garatzeko tresnak eskuragarri jartzeko konpromisoa dugu.

05 – SAREA ETA INTERKOOPERAZIOA

Eragile desberdinak elkarlanean: ikasle, irakasle eta ESSE sektoreko erakundeak. Partekatuz, inpaktatuz eta elkar-babestuz, ekosistema bat sortu eta bultzatzea dugu helburu.

06 – JUSTIZIA SOZIALA ETA ELKARTASUNA

Justizia soziala garatzeko errealitate desberdinduen kontzientzian sakontzeko konpromisoa hartzen dugu, egunerokoan izaera antiarrazista eta dekolonialak diren proiektuak sustatuz.

07 – ANITZA ETA FEMINISTA

Pertsona anitzen arteko ideien elkartrukean hazten garela sinesten dugu. Halaber, feminista den eta biolentzia matxistatik librea den espazio bat izateko lan egiten dugu.

08 – EKONOMIA ALTERNATIBOAREN BISIBILIZAZIOA

ESSE esperientziak eta proiektuak ikusarazteko eta lantzeko espazio bizi eta irekia bat gara, eta oparotasuna denontzat sortzeko ekarpen guztiak dira ongi etorriak.

09 – EUSKARA

ESSi ikasgelatik euskararen alde lan egiten dugu, eta euskaraz egindako lan eta hausnarketak bultzatuko ditu bereziki, betiere hizkuntza aniztasuna moduan ulertuz.

10 – KOMUNITATEA ETA LURRALDEA

Lurraldean errotuta eta ESSEaren eta euskal komunitatearen erronka ekosozialetan oinarrituz, ESSi ikasgelaren lan ildoak zehazten ditugu.

The post ESSI gelaren inaugurazioa appeared first on Olatukoop.

]]>
https://bdskoop.eus/2025/03/28/essi-gelaren-inaugurazioa/feed/ 0
Xaboi naturalak egiten Terai Cosmeticaren eskutik https://bdskoop.eus/2025/03/28/xaboi-naturalak-egiten-terai-cosmeticaren-eskutik/ https://bdskoop.eus/2025/03/28/xaboi-naturalak-egiten-terai-cosmeticaren-eskutik/#respond Fri, 28 Mar 2025 08:59:33 +0000 https://bdskoop.eus/xaboi-naturalak-egiten-terai-cosmeticaren-eskutik/ Joan den martxoaren 27an, hogei bat lagun elkartu ginen Terai Cosmetica-ko Verónica Garcíak emandako “Egin itzazu azala zaintzeko zure xaboi naturalak” tailerrean parte hartzeko. Saio dinamikoa eta parte-hartzailea izan zen, eta xaboi naturalak egiten eta azala eta ingurumena zaintzen dituzten osagaiak aukeratzen ikasi genuen. Hasieratik, tailerra esperimentazio gune bihurtu zen. Veronicak urratsez urrats gidatu gintuen […]

La entrada Xaboi naturalak egiten Terai Cosmeticaren eskutik se publicó primero en REAS EUSKADI.

]]>
https://bdskoop.eus/2025/03/28/xaboi-naturalak-egiten-terai-cosmeticaren-eskutik/feed/ 0