Bikonet https://bikonet.net/ La operadora de las personas Thu, 07 Aug 2025 10:58:32 +0000 es hourly 1 https://wordpress.org/?v=6.9.4 Datu zentruen argindar kontsumoa https://bikonet.net/datu-zentruen-argindar-kontsumoa/ Thu, 20 Mar 2025 11:30:41 +0000 https://bikonet.net/?p=1445 https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1741276060524-internet-eta-co2-isurketak Gaur Interneten CO2 isurketei buruz hitzegitera gatoz. Internet beti azaltzen zaigulako zerbait supergarbia, hodei politak eta txuriak… baina ez da askotan hitzegiten zer dagoen bere atzean. Zer da datu-zentru bat? Datu zentruak ordenagailuz betetako eraikinak dira, eta interneteko burmuina bezala uler daitezke. Datu zentrurik gabe ez litzateke gaur egungo Interneta existituko. Adibidez, Meta enpresak… Leer más »Datu zentruen argindar kontsumoa

La entrada Datu zentruen argindar kontsumoa se publicó primero en Bikonet.

]]>

https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1741276060524-internet-eta-co2-isurketak

Gaur Interneten CO2 isurketei buruz hitzegitera gatoz. Internet beti azaltzen zaigulako zerbait supergarbia, hodei politak eta txuriak… baina ez da askotan hitzegiten zer dagoen bere atzean.

Zer da datu-zentru bat?


Datu zentruak ordenagailuz betetako eraikinak dira, eta interneteko burmuina bezala uler daitezke. Datu zentrurik gabe ez litzateke gaur egungo Interneta existituko. Adibidez, Meta enpresak 34 datu zentru dauzka munduan, eta horietatik 25 martxan, beste batzuk eraikitzen ari dira. Normalean Internetera konektatzen garen bakoitzean datu zentru batean dagoen ordenagailu batera konektatzen ari gara.

Datu zentruek argindarra behar dute makinentzako, eta bero handia sortzen dutenez, ur kontsumoa ere handia da. Azpiegitura hauek geroz eta handiagoak direnean, kontsumoa ere asko igotzen da.

Orduan, zenbat kontsumitzen dute Google edo Meta bezalako enpresa batek?

Datuekin hasteko, komentatuko dugu Googlek bere txostenean argitaratutako datu batzuk: txostenean irakur daiteke 2030erako helburuak energia garbiak (edo behintzak karbono isuri gabeko energia iturriak) erabili nahi dituela %100ean. 2023an energiaren %64 energia garbia zen. Kontua da 2022kin alderatuta, energiaren kontsumoa %10 hasi dela, beraz energia zikinen kontsumo totala igo da.

Co2 isurketen kasuan, 2030rako %50ean txikitzeko helburua jarri dute, baina kontrako norantzan doaz: 2023an %13ko igoera izan zuten, eta 2019tik (adimen artifizialaren boom-a garai hauetan izan zen) %48ko igoera izan du. Co2 isurketa totala: 14,3 miloi tona. Hau honela esanda ba zaila da ideia bat egitea, horregatik Arcelor Mittal altzairugintzako enpresarekin alderatu dugu. Bere txostenean ikus daitekeen bezala, Google Arcelor Mittal baino 5 aldiz isurketa gehiago egiten ditu.

Metaren ingurugiro txostena begiratzen badugu , atera daitekeen ondorio nagusia zera da: Googlek bezala, gero eta argindar gehiago kontsumitzen duela, 2023an bere CO2 emisioak 2020rekin konparatuz gero %35 igo ditu. Beste alde batetik, energia berriztagarri bezala biodiesela kontatzen dute, besteak beste. Ikus daiteke baita adimen artifizialaren erabilpen masiboa eta argindar kontsumoaren igoera aldi berean gertatu direla.
Aurrekoarekin lotuta: Txostenaren arabera, kontsumitutako ura itzulitakoa baino txikiagoa da. Irakurtzen jarraituz gero, ikus daiteke 4 birlandatze proiektutan parte hartzen dagoela, eta ekosistema hauek berreskuratzeak dakarren ur irabazi teorikoa da Metak erabiltzen duena esandakoa esateko. Polita litzateke berreskuratzen ari diren 4 toki horiek ura kontsumitzen duten datu zentruetatik hurbil egotea, gastatutakoa bertan itzultzeko…

Eta estatu espainolean?

Datu zentru oso handiek azpiegitura elektrikoak saturatzen dituzte, beste esparru batzuen kaltetan. Iberdrolaren kasuan adibidez, Iberdrolak bere datu zentruak martxan jartzean abixu bat jaso zuen CNMCren eskutik azpiegituran %102ko kontsumoa detektatu zelako, legeak jartzen duen muga gaindituz.

Beste kontu bat energia garbi bezala zer definitzen den: biodiesela edo nuklearra garbi bezala kontatzen bait dituzte.

Eta orain, EAEra itzulita, Eusko Jaurlaritzak 3 datu zentru eraikiko ditu, bakoitza herrialde batean. Arabako kasuan adibidez, 300.000MW kontsumituko ditu. Gasteizen, katastroaren datuen arabera gutxi gora behera 120 000 etxe daude, beraz datu zentru horrek gasteizko etxebizitzen antzeko argindar kontsumoa izango du.

Hemen dituzue Meta eta Arcelor Mittalen txostenak, datuak kontsultatu nahi badituzue:
https://sustainability.atmeta.com/wp-content/uploads/2024/08/Meta-2024-Sustainability-Report.pdf
https://spain.arcelormittal.com/wp-content/uploads/Informe-Sostenibilidad-2023.pdf
https://www.gstatic.com/gumdrop/sustainability/google-2024-environmental-report.pdf

La entrada Datu zentruen argindar kontsumoa se publicó primero en Bikonet.

]]>
Desgooglizatu zure bizitza: Framasoft eta Ladigitale https://bikonet.net/desgooglizatu-zure-bizitza-framasoft-eta-ladigitale/ Thu, 20 Mar 2025 11:12:56 +0000 https://bikonet.net/?p=1442 https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1740128798585-internet-aske-eta-etikorako-tresnak-framasoft-eta-ladigitale Gaurko Teknofrekuentzia saioan, Interneten erabiltzeko prest dauden tresna libreen sorta aurkeztuko dugu. Framasoft eta LaDigitale bezalako proiektuak ezagutuko ditugu, burujabetza teknologikoaren adibide bikainak direnak. Zerbitzu praktiko eta etikoak eskaintzen dituzte, Googleren alternatibak eskainiz Framasoft: Software librearen aldeko ekimena (https://framasoft.org/). 24 urteko ibilbidearekin, software librearen alde lan egiten duen erakunde frantsez ezaguna daa da. Zerbitzu… Leer más »Desgooglizatu zure bizitza: Framasoft eta Ladigitale

La entrada Desgooglizatu zure bizitza: Framasoft eta Ladigitale se publicó primero en Bikonet.

]]>

https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1740128798585-internet-aske-eta-etikorako-tresnak-framasoft-eta-ladigitale

Gaurko Teknofrekuentzia saioan, Interneten erabiltzeko prest dauden tresna libreen sorta aurkeztuko dugu. Framasoft eta LaDigitale bezalako proiektuak ezagutuko ditugu, burujabetza teknologikoaren adibide bikainak direnak. Zerbitzu praktiko eta etikoak eskaintzen dituzte, Googleren alternatibak eskainiz

Framasoft: Software librearen aldeko ekimena (https://framasoft.org/). 24 urteko ibilbidearekin, software librearen alde lan egiten duen erakunde frantsez ezaguna daa da. Zerbitzu ugari eskaintzen ditu, eta bere helburu nagusia da Interneten burujabetza teknologikoa sustatzea. Framasoftek Google-ren alternatibak eskaintzen ditu, erabiltzaileei tresna etiko eta libreak erabiltzeko aukera emanez.

Bere webgunean (https://degooglisons-internet.org) hainbat aplikazio aurki daitezke, oso ondo sailkatuta Googletik datorren jendea behar duen tresnaren baliokidea erraz topatzeko.

  • Framadate (https://framadate.org/): Doodle-ren alternatiba. Kuadrillan sagardotegi batera joateko data adostu nahi baduzu, tresna ezin hobea da. Ez da Google konturik behar.
  • Framagenda (https://framagenda.org/): Google Calendar-en alternatiba. Mugikorrean eta ordenagailuan sinkroniza daiteke, baina kontu bat sortzea beharrezkoa da.
  • Framaforms (https://framaforms.org/): Inkestak eta formularioak egiteko tresna. Google konturik gabe erabil daiteke eta datuak ez dira prozesatzen.
  • Framapad (https://framapad.org/) eta Framacalc (https://framacalc.org/): Ofimatikako tresna kolaboratiboak, testu prozesadorea eta kalkulu-orriak, hurrenez hurren.

Framasoft-ek 4.700.000 bisita jasotzen ditu hilabetean, 700 kolaboratzaile, 35 langile eta 44 proiektu aktibo ditu, horietatik 26 online zerbitzu etikoak dira.

LaDigitale: Hezkuntzarako tresna libre eta etikoak Bigarren proiektua LaDigitale da (https://ladigitale.dev/). Frantzia eta Danimarka artean garatzen da, eta bere helburua da hezkuntzarako tresna askeak eskaintzea. Bere tresna ezagunenen artean dago DigiDesign, Canva-ren alternatiba. Diseinu grafikorako online tresna ugari eskaintzen ditu.

Beste tresna interesgarri batzuk:

LaDigitale-k 15 urteko esperientzia du eta bere zerbitzu guztiak Suitzako Infomaniak (https://www.infomaniak.com/fr/a-propos) cloud etikoan gordetzen ditu. Infomaniak 30 urte daramatza martxan eta ekonomia lokala sustatu, datuak ez prozesatu eta ingurumen-inpaktua minimizatzeko konpromisoa hartzen du.

Ondorioa Framasoft eta LaDigitale bezalako proiektuek burujabetza teknologikoaren aldeko bidea erakusten digute. Alternatiba etiko eta libreen bidez, Google eta beste multinazionalen menpekotasuna saihestu eta gure datuak kontrolatzeko aukera dugu. Saio honetan aurkeztutako tresnak erabiliz, gure pribatutasuna babestu eta teknologia librea sustatu dezakegu.

La entrada Desgooglizatu zure bizitza: Framasoft eta Ladigitale se publicó primero en Bikonet.

]]>
Teknofrekuentziak: Baratza digitala https://bikonet.net/teknofrekuentziak-baratza-digitala/ Thu, 20 Mar 2025 11:04:53 +0000 https://bikonet.net/?p=1439 Programa honetan Baratza digitalaren proiektua aurkeztu nahi dugu, eta hortarako bere sortzailea, Diana Franco, telefonoaren beste aldean eduki genuen. Programa osoa entzuteko https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1739455656776-bilatu-azken-fitxak-osatzeko-dituzun-fitxak-fitxa-berria-sortu-kudeaketa-egitekoak-saio-posterrak-bildumak-admin-azpitituluak-teknofrekuentzia-baratza-digitala-ideiak-eta-ezagutzak-loratzeko

La entrada Teknofrekuentziak: Baratza digitala se publicó primero en Bikonet.

]]>

Programa honetan Baratza digitalaren proiektua aurkeztu nahi dugu, eta hortarako bere sortzailea, Diana Franco, telefonoaren beste aldean eduki genuen. Programa osoa entzuteko

https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1739455656776-bilatu-azken-fitxak-osatzeko-dituzun-fitxak-fitxa-berria-sortu-kudeaketa-egitekoak-saio-posterrak-bildumak-admin-azpitituluak-teknofrekuentzia-baratza-digitala-ideiak-eta-ezagutzak-loratzeko

La entrada Teknofrekuentziak: Baratza digitala se publicó primero en Bikonet.

]]>
TeknoFrekuentziak: Euskal Fedibertsoa: Teknologia Burujabetzarako Bidea https://bikonet.net/teknofrekuentziak-euskal-fedibertsoa-teknologia-burujabetzarako-bidea/ Wed, 05 Feb 2025 11:15:03 +0000 https://bikonet.net/?p=1428 Gaurko Teknofrekuentziak programan gure lehen gonbidatua izango dugu Mikel Gartzia, Abaraska taldeko kidea. Fedibertsoari buruz hitzegingo dugu. Hemen duzue saioa: https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1737111744080-teknofrekuentzia-euskal-fedibertsoa-teknologia-burujabetzarako-bidea Zer da fedibertsoa? beste sare sozial bat? Ala zerbait gehiago? Mikelekin batera azalduko dizuegu zergatik merezi duen Fedibertsoari aukera bat ematea. Entzun gure programa!

La entrada TeknoFrekuentziak: Euskal Fedibertsoa: Teknologia Burujabetzarako Bidea se publicó primero en Bikonet.

]]>
Gaurko Teknofrekuentziak programan gure lehen gonbidatua izango dugu Mikel Gartzia, Abaraska taldeko kidea. Fedibertsoari buruz hitzegingo dugu. Hemen duzue saioa:

https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1737111744080-teknofrekuentzia-euskal-fedibertsoa-teknologia-burujabetzarako-bidea

Zer da fedibertsoa? beste sare sozial bat? Ala zerbait gehiago? Mikelekin batera azalduko dizuegu zergatik merezi duen Fedibertsoari aukera bat ematea. Entzun gure programa!

La entrada TeknoFrekuentziak: Euskal Fedibertsoa: Teknologia Burujabetzarako Bidea se publicó primero en Bikonet.

]]>
Bot-ak interneteko itzalpeko eragileak https://bikonet.net/bot-ak-interneteko-itzalpeko-eragileak/ Wed, 05 Feb 2025 10:37:09 +0000 https://bikonet.net/?p=1423 Gaurko Teknofrekuentziak irratsaioan, Bot-ei buruz hitzegingo dugu. Askotan entzuten dugun hitza da bot, albisteetan besteak beste baina zer da bot bat? Eta zertarako balio du? Botak programa batzuk dira atazak automatizatzeko balio dutenak. Bot hitza robot hitzetik dator, kuriositate bezala 🙂Bot-ak oso sinpleak izan daitezke, adibidez erabiltzaileei eduki berria pubikatu dela abisatzeko erabiltzen diren botak… Leer más »Bot-ak interneteko itzalpeko eragileak

La entrada Bot-ak interneteko itzalpeko eragileak se publicó primero en Bikonet.

]]>
Gaurko Teknofrekuentziak irratsaioan, Bot-ei buruz hitzegingo dugu. Askotan entzuten dugun hitza da bot, albisteetan besteak beste baina zer da bot bat? Eta zertarako balio du?

Botak programa batzuk dira atazak automatizatzeko balio dutenak. Bot hitza robot hitzetik dator, kuriositate bezala 🙂
Bot-ak oso sinpleak izan daitezke, adibidez erabiltzaileei eduki berria pubikatu dela abisatzeko erabiltzen diren botak edo oso konplexuak izan daitezke, IA erabiliz topatzen ditugun asistenteak adibidez.
2023an egindako azterketa baten arabera, kalkulatzen da Interneteko trafikoaren erdia makinek sortzen dutela, bereziki bot-ak. 2010eko hamarkadan, sare sozialak modan jarri zirenean eta lenguaia naturalaren prozesamendua aurrera doan heinean, pertsonak imitatzen dituzten bot gero eta gehiago agertzen joan ziren Interneten, eta gero eta zailagoa bihurtzen ari da ezberdintzea.

Orduan banaketa bat egin beharko genuke, bot on edo erabilgarriak eta bot txarren artean?

Bai noski 🙂 Bot erabilgarrien artean, adibidez, astero inguruko agenda guztiak begiratu eta ze kontzertu egongo diren esaten dizuna topa dezakegu. Bot txarren artean bere burua pertsonatzat aurkezten dutenak daude, pertsona edo enpresei engainatzeko. Bot batek ez du lorik egiten, 24/7 egon daiteke erantzunak ematen, eta segundutan milaka erantzun sor ditzake, benetazko pertsonen iritziak difuminatuz.

Bai, baina nola egiten dute? eta nola identifikatu ahal ditugu?


Komentatzen genuen bezala, identifikatzea geroz eta zailagoa da. Adimen artifizialak pertsonek bezala hitzegiteko aukera eman die makinei, baina oraindik badaude ezaugarri batzuk pistak eman ahal dizkigunak:
1- pertsona horien profilean sartzen bagara ikusiko dugu bere interesak eta argazkiak oso orokorrak izaten dira: bidaiatzea gustoko duela, benetazko pertsonekin hitzegitea… holako gauzak.
2- publikatuta dituen argazkiak baita nahiko orokorrak izaten dira: janaria, animaliren bat… normalean 4-5 publikazio dituzte, baina iruzkin asko
3- profileko argazkia adimen artifiziala egindakoa izaten da, edo internetetik hartutako irudiren bat.

Orain dela gutxi arte profil batean publikazio asko oso azkar agertzea bot bat izan litekeela pentsarazten zigun, baina gaur egun botek publikazio batetik bestera denbora uzten ikasi dute.

Kronika osoa irakurri edo podcasta entzun nahi baduzue, hemen duzue lotura:

https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1738256973538-bot-ak-interneteko-itzalpeko-eragileak

La entrada Bot-ak interneteko itzalpeko eragileak se publicó primero en Bikonet.

]]>
Galderak eta erantzunak https://bikonet.net/galderak-eta-erantzunak/ Fri, 31 Jan 2025 11:04:07 +0000 https://bikonet.net/?p=1418 Gaurko programan jendeak bidalitako galderei erantzunak eman nahi diegu. https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1737730110911-teknologia-errazteko-trikimailuak-entzuleen-galderak-eta-erantzun-praktikoak Nola ikusi instagrameko bideo bat ez baduzu instagram konturik? https://flufi.me/ bilatzaile honetan instagrameko pertsona baten profila edo helbidea sartuta, erakutsiko dizu. Nola ikusi tiktokeko bideo bat ez baduzu tiktok konturik? Erabiltzaile baten profila ikusi nahi badugu zuzenean googlen bilatzea litzateke, horrela ikusi ahal dugu publikatu… Leer más »Galderak eta erantzunak

La entrada Galderak eta erantzunak se publicó primero en Bikonet.

]]>
Gaurko programan jendeak bidalitako galderei erantzunak eman nahi diegu.

https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1737730110911-teknologia-errazteko-trikimailuak-entzuleen-galderak-eta-erantzun-praktikoak

Nola ikusi instagrameko bideo bat ez baduzu instagram konturik?

https://flufi.me/

bilatzaile honetan instagrameko pertsona baten profila edo helbidea sartuta, erakutsiko dizu.

Nola ikusi tiktokeko bideo bat ez baduzu tiktok konturik?

Erabiltzaile baten profila ikusi nahi badugu zuzenean googlen bilatzea litzateke, horrela ikusi ahal dugu publikatu duena

Nola instalatu whatsapp edo beste aplikazioren bat google dendan ezin banaiz sartu?

aurora store bezalako apak erabil daitezke google dendara sartzeko modu anonimoan. Hortaz aparte badaude aplikazio denda libreak: droidify adibidez.

Nola sartu webgune batean cookierik gabe? Pagatu behar da bai ala bai?

Nire soluzioa , ez dela munduko hoberena, nabigatzailearen leiho pribatu bat erabiltzea da. Horrela hor onartutako cookieak ez dira gordeko eta nabigatzailetik irtetzean borratuko dira. Beste soluzio bat MultiAccountContainers luzapena erabiltzea da, horrela onartutako cookieak ez dira hortik aterako.

Bukatzeko, fedibertsorako migrazioa errazteko proiektu bat aurkeztu nahiko genuke, https://sindominio.net/lafurgo.

La entrada Galderak eta erantzunak se publicó primero en Bikonet.

]]>
Sare sozialen funtzionamendua https://bikonet.net/sare-sozialen-funtzionamendua/ Wed, 15 Jan 2025 11:22:43 +0000 https://bikonet.net/?p=1413 Bikonet enpresentzako zerbitzuak ematen baditu ere, uste dugu gure ezagutzak besteekin partekatu behar ditugula, horregatik Teknofrekuentziak programa sortzea erabaki dugu, Antxeta irratiaren laguntzarekin. Teknofrekuentziak programaren lehengo saioan sare sozialei buruz hitzegin dugu. Hemen duzue programaren esteka: https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1736873419819-teknofrekuentzia-sare-sozialen-aniztasuna-eta-alternatibak-aztergai Sare sozial asko dago munduan, ezagunak eta ez hain ezagunak, 2024ean ehundaka topatu ahal ziren interneten.Badaude sare batzuk… Leer más »Sare sozialen funtzionamendua

La entrada Sare sozialen funtzionamendua se publicó primero en Bikonet.

]]>
Bikonet enpresentzako zerbitzuak ematen baditu ere, uste dugu gure ezagutzak besteekin partekatu behar ditugula, horregatik Teknofrekuentziak programa sortzea erabaki dugu, Antxeta irratiaren laguntzarekin.

Teknofrekuentziak programaren lehengo saioan sare sozialei buruz hitzegin dugu. Hemen duzue programaren esteka:

https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1736873419819-teknofrekuentzia-sare-sozialen-aniztasuna-eta-alternatibak-aztergai

Sare sozial asko dago munduan, ezagunak eta ez hain ezagunak, 2024ean ehundaka topatu ahal ziren interneten.
Badaude sare batzuk internazionalak, herrialde konkretuetan erabiltzen direnak, baina denek dute komunean jendea erlazionatzea.

sare sozialen %90aren atzean enpresak daude, eta beraien diru-iturri nagusiak publizitatea eta datu-bilketa (big data) da. beraz ulertu behar dugu sare hauen helburua gure buruak gero eta denbora gehiago pasatzea sare sozialetik irten gabe, iragarki gehiago bidaltzeko eta portaera datu gehiago biltzeko. Hau da: sare soziala logika publizitarioaren menpe funtzionatzen du

Zenbat gogoratzen dugu ikusi dugunaz? bi ordu bideoak ikusi ondoren zenbat gogoratzen ditugu?

Ze erabilera ematen diegu sare sozialei?
Joera aldaketa: jendeak ez ditu gauzak googlen bilatzen, sare sozialetan baizik.
Horrek esan nahi du iragarkiak saltzen dituzten enpresek ere bertan jarri dutela fokua, ikusten dutelako joera hori.
Jende askorentzat internetera sartzeko bidea app-ak dira, ez dira internetera konektatzen, sare sozial batera baizik, app-ak erabilita.

Nola erabili erabilia izan gabe? ba 100% lortzea ezinezkoa da, baina 2016tik kolektibo bat, RAP, (Resistance a l’Agression Publicitaire) estatu frantziarrean sortutako elkarte batek hiru neurri zehaztu zituzten sare sozialetan ibiltzeko

1-Erabili, baina promozionatu gabe: Gauza bat da sare sozialetan egotea eskaparate bezala erabiltzeko, eta gure webgunera pertsonak erakartzeko, baina ez aldrebes; kanpora gure webguneetatik sare sozialetako estekak, ikonoak eta widgetak.

2-Eduki esklusiboa ekidin: sare sozialetan soilik eskegitzen baditugu gauzak, sare sozialetara sartzeko beharra sortzen diegu beste batzuei; sare sozialetaz aparte beste toki batzuetan jartzen badugu, foro irekiak, edo fedibertsoko tokiren batean, ez diogu behartzen jendeari sare sozialera sartzen.

3-ez erosi ezer: ez dute diru gehiago behar, toki askoz hobeagoak daude gure dirua inbertitzeko, ez egin klik iragarkietan, ezta erosi ikono esklubibo edo halako gauzarik.

Sare sozial asko daude munduan, ez daukagu zertan bakarra erabili behar gauza guztietarako: profil ezberdinak izan ahal ditugu, gauza ezberdinak egiteko: familiarekin harremantzeko, lagunekin, edo munduarekin . Adibidez lagun edo familia artean erabaki daiteke whatsapp ordez beste txat tresna bat erabiltzea, eta horrela familiako argazki eta bideoak konfidantzazko sare batean partekatzeko aukera egongo da.

La entrada Sare sozialen funtzionamendua se publicó primero en Bikonet.

]]>