mar 22, 08:30 Azpeitia
Aurtengoa probaren 43. aldia izango da, eta txirrindulariek 84 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute Azpeitia eta Iraeta artean bi itzuli eginda eta beste bi Azpeitia eta Altzarte gainaren artean. Lagun Onak txirrindulari taldeak antolatutako proba 15:30ean hasiko da, Loiola hotelaren aurretik.
mar 21, 18:45 Zarautz
15 eta 17 urtez azpiko nesken zein mutilen Gipuzkoako Halterofilia Txapelketa jokatzen ari dira Aritzbatalde pilotalekuan. 16:15 aldera hasi da hitzordua, baina aurretik teknika mailako gazteen txanda izan da.
mar 21, 15:47
ACTko bazkideen erabakiz, Madrilgo Erkidegoko Buitrago del Lozoya herrian jokatuko dituzte, ekainaren 28an, Eusko Label zein Euskotren ligetako denboraldiko lehenengo estropadak.
Trikiti munduak Joakin eta Mailu 'Egurrola' anai-arrebak eta Joxe Mari Arrizabalaga 'Sakristaua' trikitilariak omenduko ditu gaur, 36. Azpeitiko Sanjosetako Trikiti Jaialdian. Soreasu antzokia leporaino beteko da hiru martirietarren omenaldirako.
Zumaia - Igeltseroak
Zumaia - Kirolak
Azpeitia - Estetika zentroak
