Hekimen https://hekimen.eus Euskal hedabideen elkartea Wed, 22 May 2024 09:27:27 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=6.9.4 https://hekimen.eus/wp-content/uploads/2015/01/h_horia-150x150.jpg Hekimen https://hekimen.eus 32 32 GUKA aurkeztu da Azpeitiko Basazabalen https://hekimen.eus/2024/05/22/guka-aurkeztu-da-azpeitiko-basazabalen/ Wed, 22 May 2024 09:27:27 +0000 https://hekimen.eus/?p=8123 Guka estrategiaren hiru hankak aurkeztu dituzte Urolako Komunikazio Taldeko (UKT) ordezkariek Azpeitiko Basazabal jauregian egin duten ekitaldian. Marka eraldaketa, eskaintza berria eta kidetzeko formula berria erakutsi dituzte jendaurrean.

]]>
Kode deontologikoa https://hekimen.eus/2024/04/23/kode-deontologikoa/ Tue, 23 Apr 2024 14:22:09 +0000 https://hekimen.eus/?p=8105 Hekimen osatzen duten bazkideek eztabaida prozesu luze eta aberats baten ondoren kode deontologikoa onartu dute elkartearen batzarrean. Hemendik aurrera erreferentziazko dokumentua izango da Hekimen osatzen duten euskarazko komunikabideentzat.

Skip to PDF content
]]>
Harro hadi https://hekimen.eus/2024/03/25/harro-herria-2024ko-korrika/ Mon, 25 Mar 2024 08:13:19 +0000 https://hekimen.eus/?p=8095 Bukaerara iritsi da Baionan aurtengo korrika. Harro egon behar dugu 2024 honetan korrikak lortu duen arrakastarekin euskararen normalizazioaren bidean ezinbestekoa den herri indarra biltzeko aukera eman baitu. Zeregin horretan, euskarazko komunikabideak ezinbesteko tresnak dira ez baitago hizkuntza bat normalizatzerik hiztunek ez badute ekosistema mediatiko anitza, erakargarria eta eraginkorra eskura. Hortaz, gu ere harro egiten dugunarekin eta etorkizunari heltzeko arduraz, indarrez eta ilusioz beterik.

]]>
Inpaktu sozialaren neurketa komunikabideetan https://hekimen.eus/2024/03/21/inpaktu-sozialaren-neurketa-komunikabideetan/ Thu, 21 Mar 2024 10:52:55 +0000 https://hekimen.eus/?p=8092 Apirilaren 16an Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoan SOUTH 180 aholkularitzako zuzendaria den Roberto Suarez eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko kazetaritza saileko irakaslea den Carmina Crusafon izango ditugu gurekin. Inpaktu soziala neurtzeko bidea erakutsiko digu Robertok eta hizkuntza gutxiagotuak erabiliz arrakasta izan duten proiektu komunikatiboen berri emango digu Carminak. Goizeko saioa izango da eta zinez interesgarria Hekimeneko bazkideak zareten guztiontzat.

]]>
2024ko Hekimenen urteko batzarra https://hekimen.eus/2024/03/01/2024ko-hekimenen-urteko-batzarra/ Fri, 01 Mar 2024 15:43:14 +0000 https://hekimen.eus/?p=8088 Urteko batzarrean Hekimeneko bazkideek honako irakurketa hau plazaratu nahi izan dute euskarazko komunikabideen egoeraren aurrean:

Skip to PDF content
]]>
Innovation Media Consulting euskarazko komunikabideekin elkarlanean https://hekimen.eus/2024/01/08/innovation-media-consulting-euskarazko-komunikabideekin-elkarlanean/ Mon, 08 Jan 2024 09:38:41 +0000 https://hekimen.eus/?p=7935 2023aren bukaeran IMC aholkularien bisita izan genuen. Euskarazko komunikabideen sektorea eta bereziki Gaztezulo eta Aiurri komunikabideak gertu gertutik ezagutu ahal izan zituzten. Notak hartu, galdera ugari egin eta lehen diagnosi orokorra plazaratu zuten abiatu baino lehen. 2024aren lehen hiruhilekoan berriz bueltatuko dira Gaztezulori eta Aiurriri laguntzeko asmoz eta bide batez, euskarazko komunikabideen sektore osoarentzat kontuan hartzekoak izan daitezkeen aholkuak eskaintzera. Lucio Mesquitari eta Charlotte Eimerri eskerrak eman nahi dizkiegu beren esperientziak Hekimeneko komunikabideekin partekatzeagatik.

]]>
2023ko urteko mintegia Ipar Euskal Herrian https://hekimen.eus/2023/12/11/2023ko-urteko-mintegia-ipar-euskal-herrian/ Mon, 11 Dec 2023 07:44:32 +0000 https://hekimen.eus/?p=7907 Urtero, Euskal Hedabideek bi eguneko formakuntza eta gogoeta mintegia antolatzen du, euskarazko hedabideetan lan egiten dutenei zuzendua. Topaketa horrek, hedabideen sektorearen inguruko etorkizuneko erronkei lotzeko helburua du beti ere, elkarlan eta mutualizazio proiektuak lehenetsiz eta elkarren arteko momentu goxo bat pasatzeko aukera emanez.

Aurten, gure 7. mintegia izan da 2023ko azaroaren 24ean ostiral arratsaldez eta 25an larunbat goizez iragan da Kanboko Seaskaren egoitzan.

Parte hartzaileei dagokienez, ostiral arratsaldean hedabide ezberdinetako 30 bat langile, arduradun, laguntzaile baita kanpoko hizlariak hurbildu dira eta larunbatean 20 bat. Azpimarratzekoa da parte hartzaileen artean, “Euskarazko kazetaritza” unibertsitateko diplomaren baitan gure hedabideetan alternantzian ari diren ikasle gehienak agertu direla topaketa horietan.Euskarazko hedabideentzat berri ona da eta etorkizunarako baikorra, transmisioaren erronkaren inguruan.

Ostiral arratsaldeko saioan, Hekimen elkarteko Igor Astibia, Behategiako Hibai Castro, Euskararen Erakunde Publikoko Amande Anin eta Euskal Konfederazioko Sebastien Castet aritu dira. Eskertzen ditugu haien hitz hartze eta azalpenak.

Larunbateko saioa aldiz, hedabide bakoitzaren berri eta haien bilakaera aipatzeko pentsatu zen, baita elkarlanean egin ekoizpenak, Hedabideak publizitate sailaren emaitzak eta Euskal Hedabideak elkartearen berregituraketa eta proiektuak aurkezteko ere.

Erran daiteke mintegi hori berriz ere momento aberasgarri eta eraikitzailea izan dela denentzat, jakinez gure bost hedabideen arteko tarte hori ez dela bakarrik izan gogoeta momentu bat baina ere informalkiago bakoitzak bestearen ezagutza egin dezan.

Parte hartzaileen erranetan Euskal Hedabideak elkartea indargune bat da, komunitate bat bezala kontsideratua da eta horren garatzen segitzeko pausoak eman beharko ditugu.

]]>
Juan Señor euskarazko komunikabideen aurrean https://hekimen.eus/2023/07/20/juan-senor-euskarazko-komunikabideen-aurrean/ Thu, 20 Jul 2023 07:43:24 +0000 https://hekimen.eus/?p=7778 Innovation Media Consulting enpresako zuzendaria den Juan Señorrek hitzaldia eskaini du Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gonbidaturik eta euskarazko 30 komunikabidetako 40 pertsonen aurrean gaur egungo kazetaritzaren erronkaz aritu zaigu Juan Señor. Adimen artifizialaren eragina, negozio ereduen bilakaera, erredakzioen integrazioa eta beste hainbat gai jorratu ditu. Hitzaldia, 25/27rako deialdia prestatzeko testuinguruan kokatzen da eta datozen hilabeteetan Innovation Media Consultingeko teknikariekiko elkarlanak segida izango du.

]]>
Adimen artifizialaren eragina aztergai https://hekimen.eus/2023/05/12/adimen-artifizialaren-eragina-aztergai/ Fri, 12 May 2023 12:40:34 +0000 https://hekimen.eus/?p=2233 Adimen artifizialaren eragina kazetaritzan eta bereziki euskarazko komunikabideetan aztertuko dugu ekainaren 8an Elhuyarren egoitzan Josu Aztiriak gidatuta. Izen ematea irekita dago jada ohiko bidean: [email protected]

]]>
Euskararen ofizialtasunaren aldeko agerraldia https://hekimen.eus/2023/04/24/euskararen-ofizialtasunaren-aldeko-agerraldia/ Mon, 24 Apr 2023 07:43:31 +0000 https://hekimen.eus/?p=2132 Herri ekimenezko euskarazko komunikabideek Hekimen elkartearen bitartez, bat egin dute Nafarroa osoan euskararen ofizialtasunaren aldeko aldarriarekin. Apirilaren 20an Kontseiluak deituta Nafarroako 200 eragile baino gehiago bildu ziren Parlamentuaren aurrean berehalakoan hauteskunde kanpainan hasiko diren alderdi politikoei euskararen ofizialtasunaren auziari irtenbide egokia eman diezaioten haien proposamen politikoetan. Kontseiluak alderdiekin harreman erronda hasiko duela jakinarazi zuen agerraldian bertan.

]]>