Iametza https://iametza.eus/ komunikazioa eta teknologia Fri, 13 Mar 2026 13:08:29 +0000 eu hourly 1 https://iametza.eus/wp-content/uploads/2023/02/cropped-fabikon-32x32.png Iametza https://iametza.eus/ 32 32 SMARTGOB, Iametzak parte hartzen duen proiektua, 2026an amaitu eta aurkeztuko da https://iametza.eus/smartgob-iametzak-parte-hartzen-duen-proiektua-2026an-amaitu-eta-aurkeztuko-da/ Wed, 04 Mar 2026 11:55:52 +0000 https://iametza.eus/?p=7422

The post SMARTGOB, Iametzak parte hartzen duen proiektua, 2026an amaitu eta aurkeztuko da appeared first on Iametza.

]]>

SMARTGOB ikerketa-proiektu berritzaileak administrazio publikoek herritarrentzako Arreta Zerbitzuen digitalizazioa bilatzen du eta horrekin batera, gizarteari irekiak dauden kanpo komunikazio prozesuak automatizatzeko plataforma adimendun bat lortzera bideratuta dago.

Iametzak egitasmo honetan parte hartzen du beste enpresa eta erakunde batzuekin batera: Xupera, LKS Next, Gobtech, Ibai Scanbit eta Fulsion Smart Systems.

2024ean abiatu zen ikerketa proiektua, 2026an amaitzea aurreikusten da eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren HAZITEK programaren barruan finantzatu da (ZL-2025/00133 espediente-zenbakia).

HAZITEK Enpresen I+G sustatzeko laguntzen programak finantzatutako proiektua da  eta Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak 2021-2027 Eskualde  Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bitartez kofinantzatutako jarduera da.

The post SMARTGOB, Iametzak parte hartzen duen proiektua, 2026an amaitu eta aurkeztuko da appeared first on Iametza.

]]>
SELIA, Iametzak parte hartzen duen proiektua, 2026an amaitu eta aurkeztuko da https://iametza.eus/selia-iametzak-parte-hartzen-duen-proiektua-2026an-amaitu-eta-aurkeztuko-da/ Wed, 04 Mar 2026 11:53:35 +0000 https://iametza.eus/?p=7419

The post SELIA, Iametzak parte hartzen duen proiektua, 2026an amaitu eta aurkeztuko da appeared first on Iametza.

]]>

SELIA egitasmoa hautaketa prozesuetan sistema adimenduna garatzea helburu duen ikerketa-proiektu berritzailea da, hautagaien trebetasunen, gaitasunen, balioen eta  ebidentzien ebaluazio integralean oinarrituta dagoena.

Iametzak egitasmoan parte hartzen du, beste enpresa eta erakunde batzuekin batera: Xupera, Gestionet, Ferruelo y Velasco eta Mondragon Lingua-Alecop.

2024ean abiatu zen ikerketa proiektua, 2026an amaitzea aurreikusten da eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren HAZITEK programaren barruan finantzatu da (ZL-2025/00136 espediente-zenbakia).

HAZITEK Enpresen I+G sustatzeko laguntzen programak finantzatutako proiektua da  eta Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak 2021-2027 Eskualde  Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bitartez kofinantzatutako jarduera da.

The post SELIA, Iametzak parte hartzen duen proiektua, 2026an amaitu eta aurkeztuko da appeared first on Iametza.

]]>
Komunikazio proiektuen eta bezeroen arduraduna bilatzen ari gara https://iametza.eus/lan-eskaintza-komunikazio-proiektuen-eta-bezeroen-arduraduna/ Tue, 17 Feb 2026 07:53:34 +0000 https://iametza.eus/?p=7405

The post Komunikazio proiektuen eta bezeroen arduraduna bilatzen ari gara appeared first on Iametza.

]]>

👉Honako galdera hauei baiezko erantzuna ematen badiezu, hauxe da zure lekua:

  • Bezeroen nahiak eta beharrak identifikatzeko gai zara?
  • Komunikazio proiektuak diseinatzeko gaitasuna duzu?
  • Talde lana eta koordinazioa zure gaitasunetako bat da?
  • Euskara eta euskalgintza alorrean eroso sentitzen zara?

🎯 Zer egingo duzu?

  • Iametzaren komertzial estrategiaren diseinua parte-hartu
  • Bezeroen kudeaketa eta salmenta proposamenak diseinatu: bezero potentzialen identifikazioa, harremanak, eskaintzen prestaketa…
  • Komunikazio estrategiak eta proposamenak diseinatu
  • Komunikazio taldearekin koordinatu eta beharren arabera, proiektuetan parte hartu
  • Aukera berriak eta lankidetza-ildoak identifikatu

✨ Zer eskaintzen dugu?

  • Lanaldi osoko kontratua
  • Proiektu bizi bateko eta diziplina anitzeko lan-talde batean integratzea
  • Ordutegi malgua eta eredu mistoa: presentziala eta telelana
  • Euskara, software libra, parte-hartzea eta berdintasuna ardatz dituen lan-ingurunea

📩 Interesatuta?

Bidali zure curriculuma “komertziala-komunikazioa” erreferentzia adieraziz. Zure zain gaude!

Iametza: euskarazko komunikazio integrala, gertukoa eta jasangarria

The post Komunikazio proiektuen eta bezeroen arduraduna bilatzen ari gara appeared first on Iametza.

]]>
Iametzak komunikazio proiektuen arduraduna behar du https://iametza.eus/lan-eskaintza-komunikazio-proiektuen-arduraduna/ Tue, 17 Feb 2026 07:42:09 +0000 https://iametza.eus/?p=7397

The post Iametzak komunikazio proiektuen arduraduna behar du appeared first on Iametza.

]]>

Komunikazio proiektu desberdinen ardura hartuko duen kide berri baten bila ari gara.

👉 Zer eskatzen dugu?

  • Kazetaritza, publizitate, ikus-entzunezko komunikazio edo marketin arloko ikasketak
  • Komunikazio kanpainen sormena gidatzeko eta diseinu taldearekin batera elkarlanean aritzeko gaitasuna
  • Komunikazio proiektu desberdinen ardura eramateko gaitasuna
  • Komunikazio estrategiak definitu eta diseinatzeko gaitasuna
  • Kudeaketa, planifikazio eta harremanetarako gaitasuna
  • Komunikazio plan, kanpaina eta ekintzen exekuzioan esperientzia: hedabideekin harremanetan, community manager zereginetan, bilera parte-hartzaileak dinamizatzen, diskurtsoen hedapenean, euskarrien diseinuan, gidoigintzan, podcast gidoiak, esatari lanak…
  • Euskararen goi mailako ezagutzak (C1 edo C2)
  • Euskalgintza (hedabideak, euskal kultura…) sektorearen ezagutza
  • Berehala lanean hasteko prestutasuna

💡 Zer ezaugarri kontutan hartuko ditugu?

  • Webgune eta aplikazioen informazio arkitektura antolatzeko gaitasuna eta esperientzia (UX)
  • Irudien oinarrizko sormen zein aldaketa lanak egiteko gaitasuna: Adobe Photoshop, Illustrator, Canva…
  • E-posta marketin-erako ezagutzak: MailChimp edo antzerako softwareak erabiltzen esperientzia, datuen babeserako legea, datu-baseen kudeaketa…
  • Ingelesaren ezagutza (ahozko maila zein idatzia)

✨ Zer eskaintzen dugu?

  • Lanaldi osoko kontratua
  • Proiektu bizi bateko eta diziplina anitzeko lan-talde batean integratzea
  • Ordutegi malgua eta eredu mistoa: presentziala eta telelana
  • Euskara, software librea, parte-hartzea eta berdintasuna ardatz dituen lan-ingurunea

📩 Interesatuta?

Bidali curriculuma, [email protected] helbidera, otsailaren 27a baino lehen, “komunikazioa” erreferentzia adieraziz. Zure zain gaude!

Iametza: euskarazko komunikazio integrala, gertukoa eta jasangarria

The post Iametzak komunikazio proiektuen arduraduna behar du appeared first on Iametza.

]]>
Lizentzia libreko edukiekin la egiteko tresna berria argitaratu dugu: IntegraCommons https://iametza.eus/lizentzia-libreko-edukiekin-la-egiteko-tresna-berria-argitaratu-dugu-integracommons/ Sat, 13 Dec 2025 12:20:23 +0000 https://iametza.eus/?p=7432

The post Lizentzia libreko edukiekin la egiteko tresna berria argitaratu dugu: IntegraCommons appeared first on Iametza.

]]>

Lizentzia libreekin argitaratutako edukiek aukera handiak eskaintzen dituzte hedabide eta proiektu digitalentzat: edukien berrerabilpena, lankidetza edo informazioaren zabalkunde zabalagoa, besteak beste. Bide horretan laguntzeko garatu dugu IntegraCommons tresna, Euskal Herriko ARGIA hedabidearen beharretatik abiatuta. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara sailak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak diruz lagunduta bideratu da.

Tresnaren helburua da lizentzia libreekin lan egiten duten hedabideen edukiekin lan egitea erraztea: eduki horiek aurkitu, berrerabili eta beste testuinguru batzuetan integratzeko mekanismoak eskainiz. Horrela, komunikabideen arteko elkarlana eta informazioaren zirkulazioa indartu nahi dira, betiere jatorrizko egileen eskubideak eta lizentzien baldintzak errespetatuta. Proiektuaren inguruko informazio gehiago IntegraCommons webgunean aurki daiteke.

IntegraCommons APIa

Informazioa lantzen duten eragileek (euskarako hedabideak nagusiki), bertatik informazioa modu errazean hartu eta euren webgunean txertatzeko aukera izango dute garatutako APIarekin.

Lizentzia libreak eta edukien zirkulazioa

Lizentzia irekiak —askotan Creative Commons motakoak— gero eta gehiago erabiltzen dira sarean. Horri esker, edukiak kopiatu, partekatu edo moldatzeko aukera dago baldintza jakin batzuk betez, adibidez egiletza aitortzea edo lizentzia bera mantentzea. Horrek informazioaren hedapena eta berrerabilpena errazten ditu, batez ere komunitatean oinarritutako komunikazio proiektuetan. Tresna berriak logika horretan kokatzen da: lizentzia libreko edukien ekosistema indartu eta hedabideek elkarrekin lan egiteko aukera gehiago izatea.

The post Lizentzia libreko edukiekin la egiteko tresna berria argitaratu dugu: IntegraCommons appeared first on Iametza.

]]>
OpenLowCodeLabsek ETEen lehiakortasuna hobetzeko Low Code teknologien potentziala balioztatu du https://iametza.eus/openlowcodelabsek-eteen-lehiakortasuna-hobetzeko-low-code-teknologien-potentziala-balioztatzen-du/ Mon, 23 Jun 2025 13:23:39 +0000 https://iametza.eus/?p=7232

The post OpenLowCodeLabsek ETEen lehiakortasuna hobetzeko Low Code teknologien potentziala balioztatu du appeared first on Iametza.

]]>

Hainbat enpresatan ikerketa sakona eta proba pilotuak egin ondoren, OpenLowCodeLabs proiektuak kode irekiko Low Code eta No Code tresnen eraginkortasuna frogatu du, enpresa txiki eta ertainen (ETE) eraldaketa digitala bizkortzeko, haien lehiakortasuna nabarmen hobetuz.

Ikerketa industrialeko proiektu hau GAIA Elkarteak zuzendu du, AEI Galicia Digital, Cluster TIC Asturias eta Igarle, Devol, Irontec, Iametza, Imatia eta Q2Tec enpresekin elkarlanean. Emaitza oso positiboak izan ditu, eta hainbat plataforma baliozkotu ditu funtsezko esparruetan aplikatzen diren kasu errealetan: Gauzen Internet (IoT), Prozesuen Automatizazio Robotikoa (RPA), enpresa-baliabideak planifikatzeko sistemak (ERP), APIen integrazioa eta ordainketen eta kobrantzen kudeaketa, Low Code Open Source tresnak Espainiako enpresa txiki eta ertainen digitalizazioa bizkortzeko palanka estrategiko gisa kokatzen dituztenak.

“OpenLowCodeLabsek erakusten du Low Code Open Source ez dela soilik joera teknologikoa, baizik eta benetako tresna bideragarria ETEak modu jasangarri, eraginkor eta independentean digitalizatzeko”, dio Cristina Murillo GAIAko Kluster Zerbitzuen zuzendariak.

Aurkikuntzek agerian uzten dute teknologia horiek enpresei aukera ematen dietela arintasuna irabazteko, kostuak murrizteko eta softwarearen garapena demokratizatzeko, autonomia teknologikoa arriskuan jarri gabe eta hornitzaile handien mende egon gabe.

Proiektuaren funtsezko emaitzak

  • Garapen-abiadura handiagoa. Low Code tresnei esker, aplikazioak azkarrago sor daitezke hainbat arlotan, hala nola bezeroen kudeaketan, API interfazeetan eta IoT bistaratzean.
  • Kostuak murriztea. Lizentzia pribatiboak kentzen dira, eta garapen-denborak % 50 murrizten dira erabilera-kasu jakin batzuetan.
  • Profil funtzionaletarako autonomia. Kode irekiko plataformek errazten dute teknikariak ez diren profesionalek aktiboki parte hartzea enpresa-soluzioen diseinuan.
  • Ingurune errealeko soluzioak baliozkotzea. Proiektuari esker, bost tresna aztertu ahal izan dira enpresa garatzaileetan, eta horien errendimendua teknologia tradizionalekin alderatu da.

OpenLowCodeLabs amaitzeko, gida sinple eta sintetiko bat egin da, erabiltzaile ez-teknikoei berariaz zuzendua, Low Code eta No Code Open Source tresnak estrategikoki baliatzeko gomendio argiak emateko, haien onurak maximizatzeko eta oztopo teknologikoak minimizatzeko.

Ikasitako lekzioak

  • Low Code Open Source-ren potentziala erreala da, baina eraginkortasuna erabilera-kasuaren eta inplementazio-ekipoaren profilaren araberakoa da.
  • Plataforma batzuek enpresako IKT tresnen garapenean aurrera egitea ahalbidetzen dute, programazioari buruzko ezagutza aurreraturik gabe.
  • Plangintza estrategikoa eta baliozkotze praktikoa ezinbestekoak dira inbertsioaren itzulera ziurtatzeko.

Etorkizuneko proiekzioa

OpenLowCodeLabsen emaitzak sektore giltzarrietako digitalizazio-proiektuen emaitzak aurkezteko online ekitaldi batean erakutsiko dira. Ekainaren 26an izango da, GAIA Ezagutza eta Teknologia Industrien Elkarteak antolatuta, eta sektore horretako 300 enpresa baino gehiago biltzen ditu. Ekitaldian SMARTH2OTEL 3.0 eta ASTILLAS II proiektuek ere parte hartuko dute. Proiektu horiek digitalizazioa eta iraunkortasuna bilatzen dute, turismoaren eta zuraren sektoreetan, hurrenez hurren, konponbideak ikertu eta garatuz.

OpenLowCodeLabs Espainiako Gobernuko Industria eta Turismo Ministerioaren Enpresa Talde Berritzaileei Laguntzeko programaren bidez finantzatu da.

The post OpenLowCodeLabsek ETEen lehiakortasuna hobetzeko Low Code teknologien potentziala balioztatu du appeared first on Iametza.

]]>
Iametza administrazio publikoek herritarrekin egin behar dituzten komunikazio prozesuak errazteko plataforma adimendun batean lanean ari da https://iametza.eus/iametza-administrazio-publikoek-herritarrekin-egin-behar-duten-komunikazio-prozesuak-errazteko-plataforma-adimendun-batean-lanean-ari-da/ Mon, 24 Mar 2025 14:02:06 +0000 https://iametza.eus/?p=7192

The post Iametza administrazio publikoek herritarrekin egin behar dituzten komunikazio prozesuak errazteko plataforma adimendun batean lanean ari da appeared first on Iametza.

]]>

SMARTGOB ikerketa-proiektu berritzaileak administrazio publikoek herritarrentzako Arreta Zerbitzuen digitalizazioa bilatzen du eta horrekin batera, gizarteari irekiak dauden kanpo komunikazio prozesuak automatizatzeko plataforma adimendun bat lortzera bideratuta dago.

Iametzak egitasmo honetan parte hartzen du beste enpresa eta erakunde batzuekin batera: Xupera, LKS Next, Gobtech, Ibai Scanbit eta Fulsion Smart Systems.

2024ean abiatu zen ikerketa proiektua, 2026an amaitzea aurreikusten da eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren HAZITEK programaren barruan finantzatu da (ZL-2024/00303 espediente-zenbakia).

HAZITEK Enpresen I+G sustatzeko laguntzen programak finantzatutako proiektua da  eta Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak 2021-2027 Eskualde  Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bitartez kofinantzatutako jarduera da.

The post Iametza administrazio publikoek herritarrekin egin behar dituzten komunikazio prozesuak errazteko plataforma adimendun batean lanean ari da appeared first on Iametza.

]]>
Iametza pertsonen hautaketa prozesu adimenduna lortzera bideratutako SELIA ikerketa proiektuan parte hartzen ari da https://iametza.eus/iametza-pertsonen-hautaketa-prozesu-adimenduna-lortzera-bideratutako-selia-ikerketa-proiektuan-parte-hartzen-ari-da/ Mon, 24 Mar 2025 13:43:43 +0000 https://iametza.eus/?p=7188

The post Iametza pertsonen hautaketa prozesu adimenduna lortzera bideratutako SELIA ikerketa proiektuan parte hartzen ari da appeared first on Iametza.

]]>

SELIA egitasmoa hautaketa prozesuetan sistema adimenduna garatzea helburu duen ikerketa-proiektu berritzailea da, hautagaien trebetasunen, gaitasunen, balioen eta  ebidentzien ebaluazio integralean oinarrituta dagoena.

Iametzak egitasmoan parte hartzen du, beste enpresa eta erakunde batzuekin batera: Xupera, Gestionet, Ferruelo y Velasco eta Mondragon Lingua-Alecop.

2024ean abiatu zen ikerketa proiektua, 2026an amaitzea aurreikusten da eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren HAZITEK programaren barruan finantzatu da (ZL-2024/00126 espediente-zenbakia).

HAZITEK Enpresen I+G sustatzeko laguntzen programak finantzatutako proiektua da  eta Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak 2021-2027 Eskualde  Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bitartez kofinantzatutako jarduera da.

 

The post Iametza pertsonen hautaketa prozesu adimenduna lortzera bideratutako SELIA ikerketa proiektuan parte hartzen ari da appeared first on Iametza.

]]>
Munstro, plastilinarekin egindako euskarazko bideojoko berria https://iametza.eus/munstro-plastilinarekin-egindako-euskarazko-bideojoko-berria/ Mon, 17 Mar 2025 10:48:30 +0000 https://iametza.eus/?p=7174

The post Munstro, plastilinarekin egindako euskarazko bideojoko berria appeared first on Iametza.

]]>

Munstro bideojokoa kaleratu berri dute Julen Irazoki (Iametzako kidea), Ibai Aizpurua eta Mikel Dale euskal sortzaileek Android eta iPhone gailuetarako. Mugikorrean munstro beldurgarriak elkartzea proposatzen duen puzzle joko frenetikoa da.

Ibai Aizpuruaren ohiko plastilinazko estetikarekin sortua dago jokoa. Euskal bideojokozaleen komunitateak ondo ezagutzen dituen Barraka edo Fart Starter lanen egilea dugu Ibai eta antzeko claymation itxura dauka joko berriak ere. Mikel Dalek, berriz, partida bakoitzean entzungo dugun musika konposatu du. Bi artista hauen lana elkartzeaz arduratu da Julen Irazoki programatzailea.

Threes! edo 2048 klasikoetan oinarritua dago eta hamaika munstro desberdin lortzea proposatzen digu. Berdinak diren bi munstro elkartuta hurrengo munstroa lortuko da. Mekanika hau jarraituz hamaikagarren munstroa lortzea da helburua.

Zailtasun maila desberdinen artean hauta dezakegu partida hasi aurretik. Taularen neurriaren arabera aldatuko da erronka: 3×3, 4×4, 5×5 edo 6×6 tamainako taulak azalduko zaizkigu. Gero eta txikiagoa, orduan eta zailagoa izango da partida.
Proposamen sinplea, baina benetan adiktiboa da. Desafioak erraza badirudi ere, partidak aurrera egin ahala lauki sarea betetzen doala ikusiko dugu, eta hurrengo mugimenduak hausnartzen hasi beharko gara.

Egileen arabera, autobusean edo komunean ematen ditugun tarteetarako joko aproposa da.

The post Munstro, plastilinarekin egindako euskarazko bideojoko berria appeared first on Iametza.

]]>
Zikloan aplikazioak eguneraketa berriak aurkeztu ditu Ara!gorputz eta Iametza-ren eskutik https://iametza.eus/zikloan-aplikazioak-eguneraketa-berriak-aurkeztu-ditu-aragorputz-eta-iametza-ren-eskutik/ Thu, 13 Mar 2025 09:39:02 +0000 https://iametza.eus/?p=7162

Zikloan aplikazioak jauzi kualitatiboa egin du, Ara!gorputz eta Iametza-ren elkarlanari esker. Proiektu feministak, emakumeen gorputzaren ezagutza sustatzeaz gain, euskarazko eta teknologiaren burujabetzan oinarritutako tresna bat eskaintzen du. Azken eguneraketak Ara! Gorputz-ek egindako ikerketa baten ondorioz garatu dira, non erabiltzaileen beharrak identifikatu eta haiei erantzuna emateko hobekuntzak txertatu diren. Aplikazioak hainbat berrikuntza jaso ditu erabiltzaileen esperientzia...

The post Zikloan aplikazioak eguneraketa berriak aurkeztu ditu Ara!gorputz eta Iametza-ren eskutik appeared first on Iametza.

]]>

Zikloan aplikazioak jauzi kualitatiboa egin du, Ara!gorputz eta Iametza-ren elkarlanari esker. Proiektu feministak, emakumeen gorputzaren ezagutza sustatzeaz gain, euskarazko eta teknologiaren burujabetzan oinarritutako tresna bat eskaintzen du. Azken eguneraketak Ara! Gorputz-ek egindako ikerketa baten ondorioz garatu dira, non erabiltzaileen beharrak identifikatu eta haiei erantzuna emateko hobekuntzak txertatu diren.

Aplikazioak hainbat berrikuntza jaso ditu erabiltzaileen esperientzia hobetzeko. Diseinuari dagokionez, webgunearen azala berritu da, besteak beste. Erabiltzaileekin komunikazioa hobetzeko helburuarekin, hiru bide berri garatu dira.  Lehenik, pop-up abisuak bidaltzeko sistema gehitu da. Bigarrenik, email bidez jakinarazpenak bidaltzeko aukera zabaldu da. Era honetan, erabiltzaileak jakinarazpenak jasotzeko baimena emanez gero, aplikaziotik mezuak eta oroigarriak jasotzeko aukera izango du. Azkenik,  erabiltzaileak Ara! Gorputz edo Iametzarekin harremanetan jarri ahal izateko, abisuak jasotzeko sistema berria ezarri da.

Erabilgarritasuna hobetzeko asmoz, datu pertsonalak eta zikloaren inguruko datuak sartzeko prozesua errazagoa eta bisualagoa bihurtu da dena pantaila bakarrean eginez. Bestalde, hileroko zikloa ikusteko modua hobetu da, grafiko berriak eta estatistika zehatzagoak eskainiz, erabiltzaileek beren zikloaren jarraipena errazago egin dezaten. Zehazki, erabiltzaile bakoitzak gordetzen dituen ezaugarrien grafikoak gehitu dira, norbere egoerari buruzko ondorioak atera ahal izateko. Era berean, sare sozialetan erabiltzeko irudiak edo sticker-ak gehitu dira. Telegram eta Signal sareetan erabili ahal izateaz gain, guztiak deskargatzeko aukera ere badago.

Azkenik, aplikazioaren garapenaren baitan, erabiltzaileen datuen analisi orokorra egin da, eta horren emaitzekin “Gure hilerokoen ezaugarriei hurbilpen bat” artikulua osatu da. Aplikazioan izena emandako erabiltzaileen datuen azterketatik ateratako ondorio nagusiak jaso dira bertan.  Hala nola erabiltzaileen profila (adin-tarteak, generoa edo lurraldea), hileroko zikloaren ezaugarriak (batez besteko iraupena, erregulartasuna eta sintomak), eta osasunarekin lotutako beste datu batzuk (minaren intentsitatea, emozioak edo energia maila).

Eguneraketa hauek guztiek Zikloan aplikazioa erabiltzaileentzat praktikoagoa eta informazio aberatsagoa eskaintzen duen tresna bihurtu dute. Proiektua Iametzak Ara! Gorputz elkartearekin elkarlanean burutu da, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Zikloan aplikazio berritua probatzeko eta deskargatzeko, bisitatu: zikloan.eus

The post Zikloan aplikazioak eguneraketa berriak aurkeztu ditu Ara!gorputz eta Iametza-ren eskutik appeared first on Iametza.

]]>