The post Martxoak 8: Beste lan eredu baten alde appeared first on Olatukoop.
]]>Martxoaren 8 honetan, Olatukoop ESE sustatzeko sareko partaideok berresten dugu: beste mundu bat eraikitzen ari gara, eta feminismoa da gure iparra. Euskal Herriko Ekonomia Sozial Eraldatzailearen baitan dihardugunok badakigu lan mundua eremu estrategikoa dela berdintasunaren aldeko borrokan. Sistema kapitalista, heteropatriarkal, kolonial eta arrazistak bizitzak prekarizatu, zaintzak ikusezin bihurtu eta gorputz eta lurraldeak esplotatzen ditu. Horren aurrean, guk bizitzak erdigunean jartzen dituen ekonomia defendatzen dugu.
Ekonomia ez da neutroa. Antolaketa ekonomikoak botere harremanak sortu eta erreproduzitzen ditu. Horregatik, Ekonomia Sozial Eraldatzailetik argi dugu ezin dela eraldaketa sozialik egin eraldaketa feministarik gabe. Feminismoak erakutsi digu zaintza-lanak, komunitatea, elkartasuna eta interdependentzia direla bizitza sostengatzen duten oinarriak. Eta oinarri horiek jarri behar ditugu jarduera ekonomikoaren erdigunean.
Gaur egungo lan munduak bi gaitz nagusi uzten ditu agerian, eta Olatukoopen ere ez gara horietaz salbu. Batetik, lan banaketa sexuala: emakumeak sektore eta zerbitzu jakin batzuetan pilatzen dira, normalean prekarizatuak eta balio sozial txikikoak, eta beste eremu batzuetatik kanpo gelditzen dira. Gainera, lan erreproduktiboak aitortu gabeak dira, ordaindu gabeak eta emakumeen bizkar dira. Bestetik, soldata arrakala: aurrekoen ondorio zuzena ere bada, aitortza ekonomiko txikiagoa izaten baitute lan eta sektore feminizatuek.
Horrek desberdintasun eta zapalkuntza sistemak elikatu eta betikotzen ditu: patriarkatua, arrazakeria eta kolonialitatea. Izan ere, kapitalismo basati globalak eta goraka doan eskuin muturrak, merkatuaren logikari jarraiki, pertsonen eta herrien eskubideak arriskuan jartzen ditu, bereziki emakumeenak*, migratuenak, arrazializatuenak eta disidenteenak. Horregatik diogu ez dagoela ekonomia eraldatzailerik feminismorik gabe: botere harremanak zalantzan jarri behar ditugu, zaintzak erdigunean kokatu eta interdependetzia eta elkartasuna oinarri gisa hartu.
Ekonomia Sozial Eraldatzailean, eta bereziki kooperatibismoan, badugu aukera eta ardura bestelako praktikak eraikitzeko: lanaren eta boterearen banaketa parekidea sustatzeko, soldata arrakalari aurre egiteko, barne egituretan ikuspegi feminista txertatzeko eta eguneroko jardunean koherentzia lantzeko. Kooperatibak ere antolatu eta borrokatu behar dira; egiturak ez dira berez neutralak. Baina badakigu posible dela, egiten ari garelako. Beste egiteko modu bat egingarria da eta egunero praktikan jartzeko ahaleginetan gaude.
Antolakuntza da gure indarra. Sarean, kolektiboki eta ikuspegi feministatik jardunez, lan mundua bera eraldatzeko bidean gaude. Berdintasun formala ez ezik, berdintasun materiala eta benetakoa nahi dugu.
Ekintzara deia
OlatuKoop-en argi dugu: beste mundu bat eraiki nahi badugu, feminismoa ezinbesteko iparra da. Ekonomia ez da neutroa; antolatzen dugun moduaren arabera, desberdintasunak sortu edo gainditu egiten dira. Horregatik, Ekonomia Sozial eta Eraldatzailetik bizitzak erdigunean jarriko dituen praktika eta harremanak sustatzen saiatzen gara.
Gaur egungo lan munduak oraindik ere arrakala handiak agerian uzten ditu: lan banaketa sexista, zaintza lanen aitortza eza eta sektore feminizatuen gutxiespena, besteak beste. Egoera horiek ez dira kasualitatea, botere harreman jakin batzuen ondorio baizik.
Horren aurrean, kooperatibismoak eta ekonomia eraldatzaileak beste modu batzuk praktikatzeko aukera ematen digute: elkartasunean, interdependentziaren aitortzan eta zaintzen balioan oinarritutako jarduerak eraikitzeko.
Saretuta, kolektiboki eta ikuspegi feministatik, lan mundua eta ekonomia bera eraldatzeko bidean jarraitzen dugu.
Guk ere mundua geldituko dugu, mundua mugitzeko.
Kalean ikusiko gara:
Bizitza erdigunera!
Feminismoa aurrera!
The post Martxoak 8: Beste lan eredu baten alde appeared first on Olatukoop.
]]>The post Langile eta proiektu burujabeak palestinarren bizitzen alde appeared first on Olatukoop.
]]>Urriaren 15ean, eragile soziopolitiko ezberdinek deitu dituzten deialdietara gehituz, langile eta proiektu burujabeok Israel Palestinan gauzatzen ari den genozidioaren aurrean planto egin, irmoki salatu, eta elkartasun saretua antolatzera dei egiten dugu.
Olatukoopeko, Ekonomia Sozial Eraldatzaileko eta Kooperatibismoko proiektu, enpresa eta langileok gure tresnak eta lana saretuko ditugu, horretarako bakoitzak bere baldintza eta gaitasunen arabera elkartasun ekintzak antolatzeko:
Sionismoarekin eta genozidioarekin amaitzeko, ekonomia eraldatzailea saretu! Langile burujabeak palestinarren bizitzen alde!
Urriaren 15ean Palestinarren #BizitzenAlde egunean, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen eta kooperatibismoaren aktibaziorako dekalogoa:
The post Langile eta proiektu burujabeak palestinarren bizitzen alde appeared first on Olatukoop.
]]>The post Topaketa: Kultura eta #ESE (maiatzak 30) appeared first on Olatukoop.
]]>Maiatzak 30, ostirala
9:30-13:30
Dinamoa (Azpeitia)
9:15
Ate irekiera
9:30
Sarrera
9:45-10:30
Amparo Moroño
Bitartekaritza artistikoa eta kultura komunitarioa ekofeminismoen begiradatik
10:30-11:15
Artaziakoop
Kultur eskubideak
11:15-12:00
Hamaiketakoa eta Dinamoaren bisita
12:00-13:30
Farapi
Kudeaketa feminista baterako tresnak
14:00
Bazkaria (izena ematean adierazi beharko da)
The post Topaketa: Kultura eta #ESE (maiatzak 30) appeared first on Olatukoop.
]]>The post Lan desiragarriak eta burujabeak denontzat appeared first on Olatukoop.
]]>«Botere guztia lan biziari. Lan guztia lan hilari» A/Traverso
Maiatzaren Lehen honetan, egunerokotik, gure eguneroko lan eta bizitzetatik, mundu berri bat eraikitzen jarraitzeko deia egiten dugu. Badakigu Maiatzaren Lehena egun garrantzitsua izan dela langileontzat pauso berriak emateko, baina testuinguru globalean pausoak atzeraka ematen ari direla ikusirik, eskubide sozial eta politikoen atzerakada erreakzionarioaren bitartez eta baldintza materialen prekarizazio etengabearekin, bidean egindako aurrerapausoetan berrestea dagokigu kooperatibismo eta ekonomia sozial eraldatzailean jarduten dugun langileoi. Olatukoop sarearen sorrera eragin zuen krisi sistemikoaren zorrozte momentuetan esan izan dugun bezala, ez dago erdibiderik, etorkizuna ez baita iragana bezalakoa izango. Pausoen norabidean, ordea, kolektiboan eragin dezakegu.
Ekonomia eta lana bizitzarako antolatzea proposatzen dugu. Oinarrizko beharrak asetzeko, baina baita desio ditugun helburuak garatu eta gauzatzeko, lanari zentzua eman eta sortutako aberastasun materiala eta oparotasuna zuzen banatzeko. Bakoitzak bere ahalmenaren arabera, eta, bakoitzari bere beharren arabera proposamen eraldatzailea oinarri izango duen eredu ekonomikoa behar dugu horretarako. Herrikideak eta langileak zaintzeko gai ez den jendarteak ez du etorkizunik, eta soldatapeko lan eredu kapitalistak erakusten digu egunerokoan zaindu baino, esplotatu, agortu eta gure bizitzei zentzua kentzen dien eredua dela. Horregatik lanaren zentzua oinarrira ekarri, eta lanaren burujabetzaren ikuspegitik desiragarri egiteko bideak landu nahi ditugu.
Bidea egiteko baina, lanaren beraren definizio hegemonikoetatik atera, eta proposamen kolektibo berriak egin behar ditugu. Olatukoopeko kideok lana bizitza-proiektuaren baitan dagoela ulertzen dugu eta lanaren bitartez, gure beharrak eta desioak betetzen ditugula, lan produktiboa eta erreproduktiboa bereizketatik harago, bizitzaren bizigarritasunean baikorki eragiten duten praktikak erdigunean jarriz, eta horrela, egunerokoan, ekonomia sozial, eraldatzaile, kooperatibo, (trans)feminista, euskaldun, antiarrazista eta dekolonialaren alde lan egiten dugu. Beraz lana, bizitza laguntzen duen eguneroko ekintza ekonomiko eta soziala da, giza izaeraren parte, soldatapeko lana edo enplegua baino askoz gehiago dena, gaur egungo jendarte kapitalistan ezarri digutenaren kontra.
Olatukoopen ekonomia gure bizitzaren zerbitzura jartzeko lana modu burujabean egiten dugu, hau da, lanaren inguruko erabaki nagusiak langileok hartzen ditugu. Lanaren ikuspegi integrala barneratu eta auto-eraketa eta harreman ez kapitalistak oinarri hartuta, lan duina eta komuna sortu, kudeatu eta birsortzen dugu. Gure helburua ekoizpen-baliabideen eta erabakiak hartzeko prozesuen jabegoa eta kontrola kolektiboki kudeatzea da, partaidetza integrala, demokrazia ekonomikoa, berdintasuna, justizia soziala eta iraunkortasun ekonomikoa irizpide hartuta. Horretarako, informazio gardena, errenta eta emaitzen banaketa justua, eta berdintasun-praktikak gure oinarrietan daude, proiektuko zein komunitateko kideen arteko elkartasun-mekanismoak sustatuz.
Lanaren burujabetza garatu eta zabaltzea proposatzen dugu, lan desiragarritzat jotzen dugun horretan gehiago lan egiteko, eta nahi ez dugun horretan ahalik eta gutxien eta banatuen aritzeko. Beraz, beharrezko lanen inguruko erabakiguneak langileon eskuetan jarri behar ditugu, lan desiragarrietarako denbora irabaziz, lan ez-desiragarriak murriztu, banatu eta automatizatuz. Bide batez, gure egunerokoak prekarizatzen dituen lan hilaren formak arbuiatzen ditugu, adibidez, errentismoa, finantza-espekulazioa edo datuen estraktibismoan oinarritutako teknologiak, lanaren ikuspegi eraldatzailearen eremuaren kontrako bezala identifikatuz.
Lanaren etorkizuna zaintza kolektiboan kokatzen dugu, eta ez teknokapitalismoaren behar eremuetan, horrela, denbora giza-harremanen lanketara bideratuz, eta ez kapitala birsortzeko interfazeetara. Bizitza sozialaren eta aldaketa sozialaren mekanismoak ulertu nahi baditugu, eguneroko bizitzaren erreprodukziotik abiatu behar dugu, balioa emanez, zaintza bera, pertsonena, komunitatearena, lurrarena prestigiatuz, eta ezinbesteko bihurtuz.
Maria Miesek adierazi zuenez, “lanaren kontzeptu feminista bat denboraren ikuskera ezberdin baterantz bideratu behar da, non ez dagoen banatuta lan astun zatietan eta ustezko plazer eta aisialdi zatietan, baizik eta lanaren kontzeptu bat non laneko atsedeneko eta gozameneko denbora txandakatzen eta nahasten diren. Denboraren antolaketa modu eta ulerkera hori gailentzen bada, lanaldiaren luzera hutsala bihurtzen da. Egun bat edo lanez betetako bizitza oso bat ez litzateke madarikazio gisa sentituko, baizik eta giza osotasun eta zoriontasunaren iturri gisa”.
Lan desiragarriak zentzua hartzen du gure gaitasunak lantzeko sistema bat irudikatu eta posible egiten dugunean, bai gure aisialdian, bai gure lan-denboran, lan burujabearen bidez. Eta honek denontzat izan behar du posible, zentzua galtzen du bestela, desiragarritasuna bera higatuz. Horregatik, bizitza bizigarriak eta lan burujabetza denontzat posible eta irisgarri izan behar dira. Bizitzaren sostengurako berebizikoak diren zeregin produktiboak zein erreproduktiboak (norbanakoa, taldea eta komunitatea) aitortu, balioan jarri eta bermatzea da helburua; hau da, baliabide materialak zein bizitzarako beharrezkoak diren beste hainbat eremu (harremanak, zaintzak, motibazioak…) kontuan hartuz eta giza kolektibo guztientzat eskuragarri jarriz.
Bidea luzea da, eta lehen pausoetan lanaren inguruko narratibak eraldatu beharko ditugu, diskurtso eta praktika desiragarriak identifikatuz. Alde batetik historian zehar, soldatapeko lan dependentetik haragoko bisioak batuz eta gaur egun ematen ari diren eztabaidekin gurutzatuz. Bestetik, eta Ekonomia Sozial Eraldatzailearen barrutik ere mundu berriak irudikatzeko gaitasuna landuz eta horretarako gure praktikak sortzen lanaren iruditegi berriak elikatuz. Lan publiko segurua izatea edota dirua azkar lortzea arrakasta bezala identifikatzen duten diskurtsoak ohikoak dira gurean, lan antolaketa kolektiboak edota zaintza erdigunean jartzen duten lanarekiko begiradak baztertuak edo gutxietsiak diren bitartean. Gure bidea ez da perfektua, baina uste dugu begirada berriak probokatuz, lortu nahiko genukeen lanaren ikuspegietan eragin dezakegula.
Beraz, maiatzaren lehen honetan, Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzen dugun Olatukoop sareko kideok, langileok, elkarlanean, gure beharrak asetzeko antolatu ditugun tresna kooperatiboak aldarrikatzen ditugu lan desiragarriak eta burujabeak denontzat lortzeko bide gisa. Gure lan eta bizitzak hobetzeko, gure auzo, herri eta lurraldeetan finkatzeko, eta baita jendarte osoarentzako aldaketa esanguratsuak martxan jartzeko ere. Momentuan ezinezkoak diruditen lorpen kolektiboak borroka bidez lortuko ditugula ospatzen dugun honetan, lan burujabe eta desiragarriak sortzea, borroka kolektibora egiten dugun ekarpena dela adierazten dugu, eta mobilizazio eta antolaketan parte izatera deitzen ditugu langile burujabe eta kooperatibista guztiak.
Lana eraldatzea hasiera delako. Gora Maiatzaren Lehena!
The post Lan desiragarriak eta burujabeak denontzat appeared first on Olatukoop.
]]>The post ESSI gelaren inaugurazioa appeared first on Olatukoop.
]]>
Inaugurazioan hitzartze asko egon ziren, baina gonbidatuetara mugatuz Amaia Perez Orozco izan zen hitza hartu zuen lehen gonbidatua. Ekonomia eraldatzeko marko berri baten beharraz aritu zen. Kontzertazio publiko-pribatuaren kontra eta hirugarren espazio bat eraiki beharrez. Beste begirada batzuekin, bereziki feministarekin, ekonomia eraldatzaile hauek busti beharrarekin batera. Eta ohar bat ere egin zigun, gauzak etxetik aldatzen hastearen garrantzia; sistema etxeraino sartua dugulako.

Gero etorriko ziren ekonomia eraldatzaileetan diharduten hiru proiektu: Biziola, Koop57 EH eta Totem. Hiruak kooperatibak eta ekonomia eredu honen aniztasunaren erakusgarri. Nerea Elias-ek elikadura burujabetza, energia burujabetza, tokiko garapena… Bizitzaren aldeko proiektua aurkeztu zigun. Jone Otxoak, finantzak ere kooperatibizatu eta ESSEaren markoan nola egiten diren erakutsi zigun Koop57 EHren bidez. Totemeko Aitorrek eta Bingenek aldiz eskaladako materiala nola egiten erakutsi eta beren kooperatiba aurkeztu ziguten.

Azken hauek beren aurkezpenean ESSEa zertarako balia daitekeen azaltzeko balio dezakeen tresna bat ere erakutsi ziguten. Beraiek eskaladarako friends-ak egiten dituzte. Tresna hauek, bidea irekita ez dagoen edo zaila den tokietan arrakaletan sartzen diren gailuak dira. Arrakalaren barruan sartu, eta tarte horretan zabaltzen dira, arrakala bera gorputza sostengatzeko eta eskaladan jarraitzeko baliatuz. Ez al da hori ESSEaren helburu nagusietako bat? Arrakalak sortu, ahalik eta arrakala gehien eta hauek baliatu beste ekonomia bat eraikitzeko? Edo Bea Egizabalek bere Klown-klusioetan esan bezala: “Hurrengoak beraiek egongo dira, gu orain eserita dauden mahaian, beraien sistema kapitalistaren alternatiba azaltzen, gurea izango baita hegemonikoa”. Eta… ESSEari “F”letra gehitzeko ere gogorarazi zigun, ESSIF, ESSEF…

Itxiera Flamenkonomiaren eskutik iritsi zen, diziplina anitzeko artista den Ines Osinagarekin batera. Yannick gitarra-maisuak, Sara Holgado cantaorak eta Ă“scar GarcĂak errezitatu, abestu eta jo zuten, ekonomiaren izaera soziala, herrikoia eta eraldatzailea transmititzeko. Lakariko jakiak jaten genituen bitartean, flamenkoa eta euskal kulturaren arteko mixtura horrek busti zituen gure belarriak.

Flamenkonomiak denbora darama flamenkoa tresna gisa erabiliz ekonomia beste ikuspegi batetik ulertzeko, ekonomia egiteko eta, are gehiago, ekonomia kapitalistari alternatiba bat irudikatzeko. Flamenko kantean ideia ugari aurki daitezke beste sistema ekonomiko bideragarri bat irudikatzeko. Eta ez bakarrik flamenkoan, jakina, baita euskal kultura tradizionalean ere, Ekonomia ulertzeko eta bizitzeko beste modu batzuk azaldu eta emozioa transmititzea lortu zuten, errezitaldi hunkigarri baten bidez. Non eta Donostiako Enpresaritza Fakultatearen erdigunean. Hain zuzen ere, ekonomiari buruzko diskurtsoek askotan ekonomia kapitalistarekin bat egiten duten lekuan. Espero dezagun gela honen inaugurazioak horretarako balioko duela: ekonomia, bizitza eta mundu bidezkoagoak eta duinagoak irudikatzeko.
Inaugurazioan aurkeztu zen Mirene Begiristain koordinatzailearen eta Julen Izagirreren eskutik ESSigelaren manfiestua ere. Bertan, gela honen lana gidatuko duten puntuak jasotzen dira.


Kudeaketa demokratikoa, gardena eta parte-hartzaile izaera duten proiektu sozioekonomikoak sustatzeko eta indartzeko ezagutzak lantzea helburu.
Ikasleen beharrei erantzuteko espazioa izateko lan egiten dugu:
Ikasgelako parte-hartzaile guztiei, ESSEko interes eta baloreen bitartez, kultura askatzailea garatzeko tresnak eskuragarri jartzeko konpromisoa dugu.
Eragile desberdinak elkarlanean: ikasle, irakasle eta ESSE sektoreko erakundeak. Partekatuz, inpaktatuz eta elkar-babestuz, ekosistema bat sortu eta bultzatzea dugu helburu.
Justizia soziala garatzeko errealitate desberdinduen kontzientzian sakontzeko konpromisoa hartzen dugu, egunerokoan izaera antiarrazista eta dekolonialak diren proiektuak sustatuz.
Pertsona anitzen arteko ideien elkartrukean hazten garela sinesten dugu. Halaber, feminista den eta biolentzia matxistatik librea den espazio bat izateko lan egiten dugu.
ESSE esperientziak eta proiektuak ikusarazteko eta lantzeko espazio bizi eta irekia bat gara, eta oparotasuna denontzat sortzeko ekarpen guztiak dira ongi etorriak.
ESSi ikasgelatik euskararen alde lan egiten dugu, eta euskaraz egindako lan eta hausnarketak bultzatuko ditu bereziki, betiere hizkuntza aniztasuna moduan ulertuz.
Lurraldean errotuta eta ESSEaren eta euskal komunitatearen erronka ekosozialetan oinarrituz, ESSi ikasgelaren lan ildoak zehazten ditugu.
The post ESSI gelaren inaugurazioa appeared first on Olatukoop.
]]>The post Mugaz gaindiko moneta osagarrirantz: Euskal Herrian ekonomia eta harremanak josteko tresna appeared first on Olatukoop.
]]>Olatukoopentzat tokiko ekonomia eraldatzailea sustatu eta saretzeko erreferentziazko tresna da, eta horregatik duela bi urtetik elkarlanean izan gara mugaz gaindiko ikuspegitik, Euskal Herriko lurraldetutako enpresen kohesio eta elkarlaguntzarako tresnen ikerketa eginez.
Bidean ikusi dugu, Euskal Monetak egindako gogoetari jarraituz, badela aukera, beharra eta gogoa mugaz gaindiko tokiko moneta bat sortzeko, Euskal Herri osoan. Horregatik, azken hilabeteetan tokiko moneta Hego Euskal Herrian zabaltzeko proiektuan elkartu gara beste eragile batzuekin batera, eta “Gizartearen Moneta” izena eman diogu.
Erronka garrantzitsuei erantzun nahi die proiektuak: iparraldearen eta hegoaldearen arteko lotura ekonomikoak sendotzea, tokiko trukeak laguntzea, eta ekonomia erresilienteagoa eta iraunkorragoa sustatzea, besteak beste.
Lehen urratsak eman ditugu proiektuan, eta orain etapa berri batean sartzera goaz. Olatukoopen sustapenak lagunduta, proiektua bideratu dugu, harremanen lanketa, finantzazioa eta egituraren sortzearen bitartez, horretarako proiektuaren koordinatzailea, Luix Intxauspe Arozamena kontratatuz, Gizartearen Monetak izaera juridiko propioa hartzen duen bitartean. Proiektuak beharrezko izango duen egitura sortzeko, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen ikuspegia ere txertatzeko, bidelagun izango gara aurrerantzean ere.
Hegoaldean proiektua zabaldu aurretik, bi esperientzia pilotu garatuko ditugu Baztanen (Nafarroan) eta Oarsoaldean (Gipuzkoan), horretarako lurraldeetako eragile anitzekin (udalak, kooperatibak, merkatariak, laborariak, elkarteak, sindikatuak, herritarrak, etabar) saretze eta sozializazio prozesuak abiatu ditugularik.
Orain arte saretze eta prestatze lanak egin baditugu ere, iritsi da unea lanen berri publikoki emateko, eta gure harreman sareko kideek ekarpena egin dezaten. Horretarako Euskal Monetak eta Gizartearen Monetak “Mugaz gaindiko moneta osagarrirantz” izeneko mintegia antolatu dute heldu den otsailaren 8an, larunbatarekin, Baigorrin (Plaza Xoko gelan).
Mintegi hau momentu garrantzitsua izanen da elkarrekin gogoetatzeko mugaz gaindiko tokiko moneta baten sortzeko aukeraz, harreman ekonomiko eta sozialak sendotuz. Goizaldea parte hartzaileen harrerarekin hasiko da 9:00etatik aurrera, eta aurkezpen, mahai-inguru eta lanketa kolektiboa eginez osatuko dugu. Proiektua babesten duten erakunde publikoek ere parte hartuko dute jardunaldian, eta goiza solasaldiak luzatzeko aproposa izango den tokiko produktuak dastatzeko mokaduarekin amaituko dugu.
Mintegiaren bitartez, orain arte aurreratutako lanak elkarbanatu eta aurrera begira izango diren egitekoak aurreratuko ditugu. Horregatik, bertan parte hartu eta zuen iritzi eta proposamenak egitera gonbidatzen zaituztegu, Iparraldeko edo Hegoaldeko ekonomia sozialeko enpresetako kide, elkarte arduradun, hautetsi eta herritarrei. Eskertuko genuke aldez aurretik izena ematea esteka honen bidez.
Bidea abiatu dugu, baina ezinbestekoa da Euskal Herrian ekonomia eta harremanak josteko tresna justu eta bizigarria izango den mugaz gaindiko moneta osagarria elkarrekin eraikitzeko indarrak batzea, bide ederra izango da.
The post Mugaz gaindiko moneta osagarrirantz: Euskal Herrian ekonomia eta harremanak josteko tresna appeared first on Olatukoop.
]]>The post Ingurune digital osasuntsuago, komunalago eta libreago bat eraikitzeko bidean, #GoazenLagunok appeared first on Olatukoop.
]]>Sare sozial toxikoek, gure denbora, arreta eta emozioak irensten dituen zelatatze-kapitalismoaren zerbitzura dauden produktu bilakatzen gaituzte. Plataforma horiek datu pertsonalen ustiapenaren bidez eta adikzioa sustatuz, batzuen errentagarritasuna maximizatzeko diseinatuta daude. Gure bizitzako beste esparru batzuetan bezala, kapitalismoak teknologia erabiltzen du gu alienatzeko eta zatitzeko, gure elkarrekintzak salerosketetara eta gure komunitateak merkatuetara murriztuz.
Testuinguru horretan, funtsezkoa da ulertzea sare toxikoak ez direla istripu bat, ongizate kolektiboaren gainetik, kapitalarentzako mozkina lortzera bideratutako eredu ekonomiko neoliberalaren ondorio zuzena baizik. Sare horiek kontsumitzaile pasibo gisa moldatzen gaituzte, herritar kritiko eta aktiboen ordez. Gure interesen kontrako agenda bat ere sustatzen duten, agenda propio bat eraikitzeko zailtasunak handituz.
Egoera horren aurrean, gure tresna digitalen kontrola hartu behar dugu, eta gure duintasuna, pribatutasuna eta autogestio-gaitasun komuna errespetatzen dituzten teknologien alde egin. Jada errealitate diren Fedibertsoan oinarritutako plataformek, fedibertsoa.eus webgunean informazio zabala aurkituko duzue, burujabetza teknologikotik konektatzeko eta partekatzeko gune bat eskaintzen digute, adibidez guk erabiltzen dugun mastodon.eus instantzia kolektibo eta librean. Sare deszentralizatu eta autogestionatu horiek errespetuan, lankidetzan eta elkarrekiko zaintzan oinarritutako komunikazioa sustatzen dute, eta ateak irekitzen dizkigute paradigma berri baterako, non tresna digitalak pertsonen eta komunitatearen zerbitzura egongo diren.
Gaur inoiz baino gehiago, alternatiba askeak eta kolektiboak sustatuko dituen komunal digitala eraiki behar dugu. Horrela bakarrik eraldatu ahal izango ditugu gure harremanak sareetan, elkar topatzeko, elkar-laguntzerako eta ekintza komunerako espazio gisa duten potentziala berreskuratuz. Olatukoopetik dei egiten diegu pertsona, kolektibo eta komunitate guztiei bide honekin bat egin eta aldaketa honen parte aktibo izatera. Kooperatibismoak eta interkooperazioak ematen digun indarretik ere sareak berrasmatzeko garaia da!
Zentzu horretan:
#GoazenLagunok #DenokFedibertsora
The post Ingurune digital osasuntsuago, komunalago eta libreago bat eraikitzeko bidean, #GoazenLagunok appeared first on Olatukoop.
]]>The post “Ekonomia eraldatzailea(k)”, gure bizitzen burujabetza lortzeko inspirazioa appeared first on Olatukoop.
]]>Horietako bat da Oskar Garcia Juradok eta Olatukoopeko hainbat kidek elkarlanean osatu dugun “Ekonomia eraldatzailea(k)”. Saiakera honek Olatukoopek bere 10 urteko ibilbidean ondutako esperientzien ondorioz, 2014an definitutako Ekonomia Sozial Eraldatzailearen teoria eta ereduaren baitan egondako eboluzioa eta proposamen berriak jasotzen ditu, aurrera begira, Bizitzarako Ekonomia bat eraikitzeko ongarri izan dadin.
Asko dira ibilbide honetan guztian izan ditugun bidelagunak, hasi Olatukoopeko kide diren kooperatiba/erakunde guztiak eta baita urte hauetan guztietan gurekin lankidetzan aritu diren proiektuak: LANKI ikertegia, GEZKI institutua, Udalbiltza, Kataluniako burkideak (Coop57ko, Ciutat Invisibleko, Coopoliseko, Ateneu Catalunya Centraleko, Ateneu Ponent Cooperako hainbat eta hainbat kide) eta herrigintzan lanean dabiltzan beste hamarnaka pertsona eta eragile.
Egindako bidea oparoa bezain gorabeheratsua izan da. Txikitasunetik, ilusioz hasitako bidean, oztopoak bezainbeste topatu ditugu kolektiboaren babesa, zaintza, elkartasuna eta aurrera egiten jarraitzeko gogoa.
Eztabaida eta gatazkan hazten gara, horregatik testu honekin bide horretan ekarpen bat egin nahi dugu. Proposamena horixe da, proposamen bat, aniztasunean batasuna lor daitekeenaren ideiarekin josia, hori bai. Bizitzea tokatzen zaigun garai honetan, aniztasunean batasuna bilatzeari, borrokak lotzeari, uko egiten diotenen kontra.
Beste espiritu bat ere jasotzen du proposamenak: ekonomiak ez badu denona, komuna dena zabaltzen, ez da eraldatzailea. Jaietan bezala, jaiak denontzat ez badira, ez direlako jaia. Sistema honen barruan jaio eta biziraun behar badugu ere, bertatik kanpo bizi eta berau gainditzeko bidean gaudela ez zaigu ahazten.
Hirugarren ideia bat barneratzen du testuak. Pentsamendu positibo hutsala, berez, negatiboa izan daiteke gaurko testuinguruan, baina zerumuga positiborik gabe, edo gutxienez heldulekurik gabe, ez dago etorkizunik. Guk helduleku horietako batzuk proposatzera gatoz, baina ez du balio desiratzeak, desira ezinbestekoa bada ere, alternatibak imajinatu, egin eta gorpuztu egin behar dira erantzukizunez.
Beraz, espero dugu liburuxka honekin Ekonomia herriratu eta geure beharretik gure bizitzaren burujabetza lortzeko inspirazioa lortzea. Beste batzuekin batera, ekonomia eraldatzaile, feminista, antiarrazista eta burujabea gauzatzeko prest gaude. Ekonomia herrien behar eta desiratik eraiki ezin dela aurkezten digutenei, herritik eta herriarentzat sortutako ekonomia egiteko gai garela eta egingo dugula esan nahi diegu. Elkarrekin ekoiztea, zaintzea eta ondo pasatzea da bizitza bizigarriak eta burujabeak lortzeko modu bakarra.
The post “Ekonomia eraldatzailea(k)”, gure bizitzen burujabetza lortzeko inspirazioa appeared first on Olatukoop.
]]>The post Jarrai dezagun ospatzen! appeared first on Olatukoop.
]]>Pasa den maiatzaren 18an 10 urte eder bete ditugula ospatzeko elkartu ginen Donostian.
Herribixiko Nereak gidatuta, jolas-dinamika batekin hasiera ezinhobea eman genion egunari. Poteoaren ondoren, bazkari ederraz gozatzeko aukera izan genuen BasaJaunen eskutik. Arratsaldean, Goxo txaranga gaztearekin eman genion jarraipena eta Biba ardoak kooperatiboko kideek emandako sorpresarekin itxi genuen eguna, Kaxilda topagunean Euskal Herriko ardo ekologikoak dastatuz eta txarangaren erritmora dantzatuz.
Hemen daukazue Argiako sarekideek egindako kronika eta baita bideoa ere!
The post Jarrai dezagun ospatzen! appeared first on Olatukoop.
]]>The post 10 urte ekonomia eta lurraldeak eraldatzen appeared first on Olatukoop.
]]>Olatukoopek, ekonomia eta lurralde eraldatzaileen errizomak, 10 urte bete ditugu. Hasierako zortzi-hamar enpresa haietatik, 60tik gora gara orain Ekonomia Sozial Eraldatzailearen (ESE) bueltan saretuta gabiltzan kooperatibak, herrigintza elkarteak eta eragile sozioekonomiko kooperatiboak. Guztira 600 langile inguruk osatzen dugu sarea eta, horiez gain, Olatukoopeko kide edo bazkide diren kontsumo kooperatiben baitan biltzen diren hainbat eta hainbat bazkide erabiltzaile edo zerbitzu bazkideak.
Atzo Iruñean egin genuen ekitaldia. Bertan nabarmendu genuen moduan, hamar urte eder, gogor bezain interesgarri eta beharrezko izan dira. Denontzako bizitza oparoago baten aldeko konpromisoak gidaturiko hamar urte. Eta ibilbidearen errepasoa egiteaz gain, azken urteetan hartutako norabidearen argibide nagusiak azaldu genituen. Besteak beste, oinarri ireki berriak, berregituraketa ariketa kolektiboa eta, lan ildo estrategikoen baitan, Euskal Herri osoan zehar garatzen eta hedatzen gabiltzan lurralde eraldaketarako proiektuak.
Izan ere, ekintzailetza soziala eta lurralde eraldaketako proiektuak tokian tokiko eragileekin ari gara lantzen, bertako beharrei erantzunak bilatzen. Ekintzailetzatik lurraldekintzara pasa behar dugula uste dugu, horretarako, tresna eta esku-hartze modu ezberdinak martxan jarriz.
Gainera, Olatukoopen errizoman hainbat eta hainbat eragile joan dira batzen urte hauetan guztietan, eta atzoko ekitaldian ere tartetxoa eskaini nahi izan genizuen: Gezki, Lanki, Eskubide Sozialen Karta, Emagin, Katakrak, Koop57, Amillubi eta Ciutat invisible. Mila esker zuen hitzengatik. Olatukoopetik aurrerantzean ere bide horretatik jarraitzeko gonbidapena luzatu dizuegu. Eraldaketa erronka berriei elkarrekin eta interkooperazioan eutsi nahi diegu.
Urteurrenarekin batera, argitalpenen ildo berri bat ireki dugu eta asmoa dugu praktika ezberdinetatik ekiten ikasitako horrekin guztiarekin ezagutza partekatu bat sortzea modu irekian. Atzokoan bi argitalpen banatu genituen -biak ala biak, eskuragarri dituzue webgune honetako argitalpenen atalean-:
Urteurrenarekin jarraitzeko, larunbat honetan Donostian egingo dugu jaia. Goizean sarekideentzat ekimen ezberdinak egingo ditugu. Ondoren, bazkaria eta, arratsaldea girotzeko, Goxo txarangarekin emango diogu amaiera ospakizunari.














































The post 10 urte ekonomia eta lurraldeak eraldatzen appeared first on Olatukoop.
]]>The post Utzi ARGIA bakean appeared first on Olatukoop.
]]>Ekonomia kapitalistak ezinbestekoa duen izaera koloniala eta estraktibista nabarmena da, eta kasu hau praktika orokor baten erakusgarri denez, lau haizetara salatu eta erakutsi beharrekoa da. Horregatik, egindako kazetaritza lana isiltzeko asmo guztiak logika kolonial eta depredatzailearen barruan kokatu behar ditugu, eta gogor salatu.
Ondorioz, babes osoa adierazi nahi diegu Paolina Albani, Prensa Comunitaria, Argia eta Solway multinazionalak kaltetutako herritar guztiei, eta esan, beharrezko elkartasun materialeko tresnak martxan jartzeko prest gaudela erasoari kolektiboki erantzuteko.
Multinazionalen kapitalaren aurrean, bizitzarako ekonomia!
Kazetaritza ez da delitua, utzi Argia bakean!
OLATUKOOP SAREA
[Informazio gehigarria]
The post Utzi ARGIA bakean appeared first on Olatukoop.
]]>The post Euskal Herriko mugaz gaindiko Ekonomia Sozial Eraldatzailearen II.topaketa Elizondon appeared first on Olatukoop.
]]>Helburu nagusia, komun material eta ez-materialak kolektiboki lantzearen beharra izan zen. Horixe izan zen Elizondon egindako Euskal Herriko Ekonomia Sozial Eraldatzaileko bigarren topaketen mamia. Lekuko garapen ekonomiko eta sozialerako ezinbestekoak diren baliabideak kolektiboki sortu eta antolatzeaz aritu ziren arlo ezberdinetatik etorritako dozenaka herritar eta 20 eragile ezberdinetako kideak.
Etxebizitzaren beharra, baso kudeaketa, nekazaritzarako lurren antolaketa edota teknologia, ezagutza zein informazioa kolektiboki lantzeko saiakeran ari diren eragile ezberdinek oinarrian partekatzen dituzten erronkez eta aurrera begirako pausoez aritu ziren. Bakoitzaren eremutik harago estrategia integralagoak garatzeko beharra nabarmendu zen.
Elkarlanerako bideak
Azaroaren 19ko topaketa pauso bat gehiago izan zen Hendaian 2019an abiatutako bidean. Ekonomia sozial eta eraldatzailearentzako mugaz gaindiko sarea sortzeko aukera sentsibilizatzen duten Olatukoop eta Atelier Lan Berri kooperatiba sareek, HEMEN eta Andere Nahia elkarteek izan ziren topaketaren deitzaileak, Baztango udaletxearen laguntza jasotzen dute.
Topaketek utzitako zapore gozoari jarraipena eman nahi diote lau deitzaileek eta hemendik aurrera ere mugaz gaindiko proiektu eta sareak josten jarraitzea adostu dute. Asmo horri tiraka ipar zein hego Euskal Herriko ekonomia eraldatzailearen saretzean parte hartzera dei egin dute, eta laster horretarako aukera berriak eta albisteak izango direla jakinarazi dute.
Elizondoko topaketen laburpenak ere jaso dituzte bertan parte hartu zuten kide ezberdinen lekukotasunekin osatutako ondorengo bideoetan:





The post Euskal Herriko mugaz gaindiko Ekonomia Sozial Eraldatzailearen II.topaketa Elizondon appeared first on Olatukoop.
]]>