Orioko Udala https://orio.eus/ Orio, marea bizian Wed, 18 Mar 2026 15:47:05 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=6.9.4 Doako autobusa izango da Oriotik, Kursaalen egingo den ‘Sémiramis / Don Juan’ ballet ikuskizunera joateko https://orio.eus/albisteak/doako-autobusa-izango-da-oriotik-semiramis-don-juan-ballet-ikuskizunera-joateko/ Fri, 20 Mar 2026 11:00:51 +0000 https://orio.eus/?p=19726

Okzitaniako Tolosako Opera Nazionalak Sémiramis / Don Juan ballet ikuskizuna eskainiko du Donostiako Kursaalen, apirilaren 12an, igandearekin. Saiora joan nahi duten oriotarrek autobusa izango dute doan, eta izena emateko epea martxoaren 30ean bukatuko da. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta Zumaiatik datorren autobusa 18:10ean iritsiko da Orioko autobus-geltokira. Nork bere sarrera erosi behar du Ikuskizunera joan […]

The post Doako autobusa izango da Oriotik, Kursaalen egingo den ‘Sémiramis / Don Juan’ ballet ikuskizunera joateko appeared first on Orioko Udala.

]]>
Balearen Eguneko herri-ikuskizuna antolatzeko bigarren bilera irekia egingo da astelehenean https://orio.eus/albisteak/balearen-eguneko-herri-ikuskizuna-antolatzeko-bigarren-bilera-irekia/ Fri, 20 Mar 2026 09:00:08 +0000 https://orio.eus/?p=19723

Maiatzaren 16an ospatuko dugu aurten Balearen Eguna, eta herritarrak protagonista dituen herri-ikuskizuna izango da egitarauko ekimen aipagarrienetako bat. Ikuskizunean parte hartu nahi duten herritarrek aukera dute oraindik galdetegiaren bidez izena emateko, eta astelehenean, martxoak 23, bigarren bilera irekia egingo da zuzendariekin: 19:00etan kultur etxean. Bileraren helburua herri-ikuskizunari forma ematen hastea da. Zuzendariek gidoi, esketx, entseguen […]

The post Balearen Eguneko herri-ikuskizuna antolatzeko bigarren bilera irekia egingo da astelehenean appeared first on Orioko Udala.

]]>
Zabalik da maiatzaren 10eko artisau-azokan izena emateko epea, apirilaren 17era arte https://orio.eus/albisteak/zabalik-da-maiatzaren-10eko-artisau-azokan-izena-emateko-epea/ Wed, 18 Mar 2026 15:00:10 +0000 https://orio.eus/?p=19712

Maiatzaren 10en, igandearekin, urteroko artisau-azoka izango da herrian. Herriko Plazan eta Aritzaga kalean jarriko dira postuak, 10:00etatik 19:00etara. Beren produktuak azokan salgai jarri nahi dituzten artisauek izena eman beharko dute apirilaren 17a baino lehen. Urtero bezala, artisau-azokan parte hartzeko baldintzak argitaratu ditu Udalak, eta horiek betetzea ezinbestekoa izango da postua jarri ahal izateko. Eskaera-orria hemen […]

The post Zabalik da maiatzaren 10eko artisau-azokan izena emateko epea, apirilaren 17era arte appeared first on Orioko Udala.

]]>
Bihar ez da osteguneko azokarik izango https://orio.eus/albisteak/bihar-ez-da-osteguneko-azokarik-izango-2/ Wed, 18 Mar 2026 13:30:34 +0000 https://orio.eus/?p=19719

Bihar, martxoak 19, jaieguna da eta, beraz, ez da ohiko azokarik izango. Bi aste barru, halaber, Ostegun Santua izango da, eta egun horretan ere ez da ohiko azokarik izango.  Barkatu eragozpenak.

The post Bihar ez da osteguneko azokarik izango appeared first on Orioko Udala.

]]>
Sahararen aldeko festa solidarioa egingo da igandean, martxoak 22 https://orio.eus/albisteak/sahararen-aldeko-festa-solidarioa-martxoaren-22an-egingo-da/ Wed, 18 Mar 2026 11:30:13 +0000 https://orio.eus/?p=19705

GueraraOrio elkarteko kideen ekimenez, eta Ireki Begik elkartearen eta Orioko Udalaren babesarekin, Sahararen aldeko festa solidarioa egingo dute igande honetan, martxoak 22, Herriko Plazan. Aurten 50 urte bete dira Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutela. Eguerdiko 12:30ean imanifetuaren irakurketa egingo dute udaletxeko balkoitik, festari hasiera emateko. Eta 13:30etik aurrera, Saharako janaria dastatzeko aukera izango da: […]

The post Sahararen aldeko festa solidarioa egingo da igandean, martxoak 22 appeared first on Orioko Udala.

]]>
Festa-batzordeak martxoaren 24an egingo du San Pedro festak antolatzeko lehen bilera https://orio.eus/albisteak/festa-batzordeak-martxoaren-24an-egingo-du-san-pedro-festak-antolatzeko-lehen-bilera/ Wed, 18 Mar 2026 09:00:41 +0000 https://orio.eus/?p=19703

Festa-batzordearen funtzionamenduari buruzko lansaioa egin zen otsailren 21ean, Arraunetxen. 30etik gora lagun bildu ziren Udalak deitutako hitzorduan, eta aurrera begirako hainbat proposamen landu eta jaso ziren. Horiek pixkanaka bideratzeko konpromisoa hartu du Udalak, eta epe motzean, funtzionamendua hobetzeko ekarpenak aintzat hartuta, San Pedro festak antolatzeko bilera-egutegia prestatu du, martxotik apirilera. Orain arte bezala, hiru bilera […]

The post Festa-batzordeak martxoaren 24an egingo du San Pedro festak antolatzeko lehen bilera appeared first on Orioko Udala.

]]>
Aparkatzeko Udal Txartela 85 euroan eskatzeko epea zabaldu du Udalak https://orio.eus/albisteak/aparkatzeko-udal-txartela-85-euroan-eskatzeko-epea-zabaldu-du-udalak/ Mon, 16 Mar 2026 16:00:05 +0000 https://orio.eus/?p=19698

Indarrean dagoen TAO sistemaren baitan, apirilaren 1ean, asteazkenarekin, hasiko da denboraldi ertaina. Egun horretatik aurrera, derrigorrezkoa izango da 2026ko Aparkatzeko Udal Txartela autoan eramatea. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga helbideratuta duten herritarrek azken asteetan jaso dute txartela etxean. Aldiz, Orion erroldatuta ez dauden ibilgailuen kasuan, Aparkatzeko Udal Txartela 85 euroan eskatzeko epea gaur zabalduko du […]

The post Aparkatzeko Udal Txartela 85 euroan eskatzeko epea zabaldu du Udalak appeared first on Orioko Udala.

]]>
Sheila Melconek ‘Indarkeria matxista eta erreparazio prozesuak’ hitzaldia emango du martxoaren 26an https://orio.eus/albisteak/sheila-melcon-indarkeria-matxistaren-ondoriozko-erreparazio-prozesuak/ Mon, 16 Mar 2026 15:03:28 +0000 https://orio.eus/?p=19693

Orioko Udala indarkeria matxistari aurre egiteko lanean ari da, herriko ehun sozial eta komunitarioa bidelagun. Nagusiki, prebentzioan (hala nola, ikastetxeetan) eta esku-hartzean ari da urratsak egiten, erakundeen arteko koordinazioa hobetzeko, zerbitzuak optimizatzeko eta berbiktimizazioa ekiditeko. Prozesu horri lotuta, herritarrei zuzendutako hitzaldia emango du Sheila Melcon psikologo feministak martxoaren 26an, ostegunarekin, Salatxo aretoan, eta herritar guztiei […]

The post Sheila Melconek ‘Indarkeria matxista eta erreparazio prozesuak’ hitzaldia emango du martxoaren 26an appeared first on Orioko Udala.

]]>
Martxoaren 17an itxita egongo dira udal-zerbitzuak, gehiengo sindikalak deitutako greba orokorra dela-eta https://orio.eus/albisteak/martxoaren-17an-itxita-egongo-dira-udal-zerbitzuak-gehiengo-sindikalak-deitutako-greba-orokorra-dela-eta/ Fri, 13 Mar 2026 12:35:53 +0000 https://orio.eus/?p=19688

Hego Euskal Herrian 1.500 euroko lanbide arteko gutxieneko soldata propioa ezartzearen alde, greba orokorrerako deia egin du Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak martxoaren 17rako. ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxaldek deitu dute greba, eta LGS (Lanbide arteko Gutxieneko Soldata) hemen erabaki izango da erabiliko duten leloa. Orioko udal-langileek bat egin dute deialdiarekin, eta ondorioz, […]

The post Martxoaren 17an itxita egongo dira udal-zerbitzuak, gehiengo sindikalak deitutako greba orokorra dela-eta appeared first on Orioko Udala.

]]>
Komunitate energetikoan izena emateko epea zabalik da, apirilaren 17ra arte https://orio.eus/albisteak/komunitate-energetikoan-izena-emateko-epea-zabalik-da/ Thu, 12 Mar 2026 17:00:59 +0000 https://orio.eus/?p=19681

Orioko Udalak herrian komunitate energetiko bat martxan jartzeko proiektua abiatu du, Goienerrekin elkarlanean. Helburua Orioko herritarrei energia berriztagarria eskuratzeko aukera erraztea da, herrian bertan sortutako eguzki-energiaren bidez. Ekimena aurkezteko lehen bilera irekia joan zen ostegunean egin zen, eta bihar, martxoaren 13an, bigarren saioa egingo da 15:00etan, kultur etxean. Ekimen honen bidez, Orioko 150 etxebizitza eta […]

The post Komunitate energetikoan izena emateko epea zabalik da, apirilaren 17ra arte appeared first on Orioko Udala.

]]>