Orioko Udalaren oharra, kartelak kentzen dituztenei zuzenduta

  Herrian hainbat panel urdin dauzkagu kartelak eta iragarkiak jartzeko. Panelen helburua da herritarrei aukera ematea antolatzen dituzten jardueren berri emateko, eta hori modu txukun eta adostuan egitea. Panelen garbiketa hilean bitan egiten da [...] Irakurri

‘Bizkarsoro’ filmaren emanaldi bikoitza egingo dute bihar

  Korrika Kulturalaren azken saioak egingo dituzte bihar, martxoaren 21ean. Josu Martinez zinemagilearen Bizkarsoro lana bitan proiektatuko da: goizean bi ikastetxeetako DBH3ko ikasleentzako emanaldia egingo da kultur etxean, 11:15ean hasita, eta iluntzeko 19:00etan, aldiz, [...] Irakurri

Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du ostegunean, martxoak 21

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira: 1. 2023ko 4. hiruhileko berankortasun-txostenaren berri ematea. 2. 2023ko udal-aurrekontuaren 4. hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea. 3. Urtarrilaren 30eko 82/2024 alkate-dekretuaren [...] Irakurri

Festa-batzordeak bilera egingo du asteazkenean, martxoak 20

Herriko festen balio etikoaren inguruan gogoeta egiten ari da festa-batzordea. Lehen gogoeta-saioa otsailean egin zuten, eta bigarrena asteazken honetan, martxoak 20, izango da. Salatxo aretoan jarri dute hitzordua, 18:00etan, eta herriko festekin lotutako eragileak [...] Irakurri

Korrikak 12 kilometro egingo ditu Orion bihar gauean

  Joan den ostegunean abiatu zen 23. Korrika Irundik, eta bihar, martxoaren 19ko gauean, helduko da Oriora. Gauerdiarekin batera iritsiko da Korrika Aginagako Mapil baserrira, eta Orio aldera egingo du handik, Intxaurreta eta Saikolatik [...] Irakurri

Aldaketa: Asteazkenetik ostegunerako gauean moztuko da ura herrian

Ur Kontsortzioak herriko ur-depositu baten hargunea ordezkatu behar du, eta horretarako, herri osoan ura moztuko da martxoaren 20tik 21erako gauean, goizaldeko 01:00etatik 03:30era. Erabilera gutxiko unea dela aprobetxatuz egingo da aldaketa, herritarrei eragozpenik ez [...] Irakurri

Zaharren Babeslekua datorren asteartean irekiko da

  Zaharren Babeslekuak eguneroko martxa hartuko du datorren astetik aurrera. Asteartean, hilaren 19an, 09:00etan, irekiko ditu berriro ateak.  Taberna-zerbitzuaren adjudikaziodun berria Oksana Slavytx da, eta azken prestaketak egiten ari da egun hauetan bere lantaldearekin [...] Irakurri

Astelehen gauean ura moztuko da herrian, konponketa bat egiteko

  Ur Kontsortzioak herriko ur-depositu baten hargunea ordezkatu behar du, eta horretarako, herri osoan ura moztuko da martxoaren 18tik 19rako gauean, goizaldeko 01:00etatik 03:30era. Erabilera gutxiko unea dela aprobetxatuz egingo da aldaketa, herritarrei eragozpenik [...] Irakurri