Teks https://teks.eus Teknologia libreak sortu, sustatu eta saretu. #elkarrekingaratu Wed, 07 Feb 2024 09:20:06 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=6.0.2 /app/uploads/2020/05/teks-150x150.jpg Teks https://teks.eus 32 32 Neguko tailerrak Torrekuan https://teks.eus/2024/02/07/neguko-tailerrak-torrekuan/ https://teks.eus/2024/02/07/neguko-tailerrak-torrekuan/#respond Wed, 07 Feb 2024 09:20:05 +0000 https://teks.eus/?p=1117 Udazken eta negu hasierako burujabetza teknologikoa sustatzeko tailer eta ekimen sortei jarraipena emanez, TEKS elkarteak eta Errenteriako Udalak elkarlanean neguaren bigarren erdi honetan ere saio gehiago antolatu ditugu.

Neguko tailerrak Torrekuan

Zentzu horretan, Teknologia Denontzat ildoko tailerrei indarra emango diegu, eta teknologiak gure gizartean sortzen duen ezagutza arrakala txikitu, eta teknologiaren erabilera zuzena herritar guztien eskura egon dadin tailerrak egingo ditugu.

Guztira 3 ekimen izango dira hurrengo hilabeteetan: mugikorreko argazkiak kudeatzeko, sare sozialak egunerokoan ikasten erabiltzeko eta teknologiaren inguruko zalantzei erantzuteko tailerrak.

Ekintza guztiak Torrekua eraikineko 3. solairuan izango dira, goizeko 10.00etatik 12:00etara bitarte. Tailerren informazio eguneratua eta izen emateak: https://teks.eus/

ARGAZKIEN KUDEAKETA MUGIKORREAN

  • Data: otsailak 6.
  • Ordua: 10.00etatik 12:00etara.
  • Non: Torrekua Eraikina, 3.pisuan (Orereta Kalea 7, Errenteria).
  • Hizkuntza: elebitan.
  • Arduraduna: Maitena, Skura kooperatiba.
  • Mugikorreko edukiak kudeatzen ikasteko ikastaroa: argazkiak non dauden, non gorde daitezke, mugikorra nola ustu…
  • Izen-ematea: https://teks.eus/izena-eman-teknologia-denontzat-otsailak-6/

SARE SOZIALETAN INFORMAZIOA NOLA BILATU

  • Data: martxoak 5.
  • Ordua: 10.00etatik 12:00etara.
  • Non: Torrekua Eraikina, 3.pisuan (Orereta Kalea 7, Errenteria).
  • Hizkuntza: elebitan.
  • Arduraduna: Mattin Solis, Talaios kooperatiba.
  • Ikasi egunerokoan erabiltzen ditugun sare sozialen erabilera nola egin eta nola bilatu informazioa.
  • Izen-ematea: https://teks.eus/izena-eman-teknologia-denontzat-mugikorrak/

TEKNOLOGIA ZALANTZEN TXOKOA

  • Datak: otsailak 13 eta 27 / martxoak 12 eta 26.
  • Ordua: 10.00etatik 12:00etara.
  • Non: Torrekua Eraikina, 3.pisuan (Orereta Kalea 7, Errenteria).
  • Izen-ematerik ez.
]]>
https://teks.eus/2024/02/07/neguko-tailerrak-torrekuan/feed/ 0
Torrekuako Tailerrak Gabonetan https://teks.eus/2024/02/01/torrekuako-tailerrak-gabonetan/ https://teks.eus/2024/02/01/torrekuako-tailerrak-gabonetan/#respond Thu, 01 Feb 2024 09:48:44 +0000 https://teks.eus/?p=1044

Eguberrien bueltan, Gabonetan, Torrekuako Tailerrak egingo ditugu Orereta-Errenteriako Torrekuan. Teknologia izango da gaiaren muina, mugikor eta ordenagailuen erabilera, scratch programazioa eta pasahitzak, besteak beste.

Abenduaren 26an eta 27an, 10:00etatik 13:00etara bitarte, ‘Scratch programazioa familian’ eskainiko dugu. Tailer honetan, haurrek, pertsona heldu batekin batera, programazioaren hastapenak ikasi ahal izango dituzte. Bertaratzeko, ez da programazioaren inguruko aurre ezagutza berezirik beharko. 10 urtetik gorako edozeinek parte hartu dezake, tailerra egiteko ordenagailu bat eraman beharko da.

Urteari hasiera emateko, urtarrilaren 3an, ‘Teknologia: denontzat mugikorrak’ eskainiko dugu, 11:00etatik, 13:00etara bitarte. Mugikorrari erabilpen ona ematen erakutsiko diete parte hartzaileei. Eta era honetako galderei erantzuna emango diete: “Non daude nire argazkiak? Zer da hodeia? Nola erabili mugikorra modu seguru batean? Nola identifikatu iruzurrak sms eta emailetan? Zertarako hainbeste baimen APPetan? Nola gorde pasahitzak modu seguru batean?”

Urtarrilaren 4ean, 16:30etatik 18:30etara bitarte, ‘Teknologia denontzat: kudeatu zure pasahitzak mugikorrean eta ordenagailuan’ eskainiko dugu. “Gure gailuen segurtasuna bermatzeko pasahitzak ezinbestekoak dira”, horregatik tailerrean pasahitzak sortzen eta kudeatzen lagunduko diete.

Izena eman gure webgunean

]]>
https://teks.eus/2024/02/01/torrekuako-tailerrak-gabonetan/feed/ 0
Torrekuako Formazioak https://teks.eus/2023/11/03/torrekuako-formazioak/ https://teks.eus/2023/11/03/torrekuako-formazioak/#respond Fri, 03 Nov 2023 16:06:36 +0000 https://teks.eus/?p=715 Ekonomia soziala eta teknologia libreak lantzeko.

Azaroaren 6tik abiatuta ekonomia soziala eta teknologia libreak uztartuko dituzten formazioak hasiko ditugu Torrekuan, TEKS elkarteak eta Errenteriako Udalak elkarlanean antolatuta.

Badira urte batzuk, Errenteriako Udalak sustatuta, Torrekuako elkarlantegiak teknologia digitalekin lotutako proiektuak garatzen direla, eta besteen artean bertan sortu genuen TEKS elkartea, Euskal Herrian teknologia libreak eta ekonomia soziala uztartuta lantzen dituzten enpresa eta eragileak saretzeko sortutako elkartea. TEKS elkartea Torrekuak emandako harreman eta babesean sortu dugu, eta orain, gure asmoetan egiteko nagusietako bat den formazioen esparruan pauso berri bat eman nahi dugu Errenteriako Udalarekin elkarlanean.

Hemendik eta urte amaiera bitarte egingo dugun formazio zikloan, aurrerantzean ardatz izango diren gaien inguruan antolatu dugu eskaintza: Ekonomia Soziala, Software Librea, Hardware Librea, garapen Aurreratuak eta Teknologia Denontzat.

Teknologiaren formazioa garatzaileen ikuspegitik hasi, eta edozein herritarren erabilera mailaraino zabalduz, eskaintza zabala izango da, euskaraz landutako ezagutzan oinarritua, eta hartzaile profil ezberdinei bideratua. Hala nola, software garatzaileak, tokiko ekonomiako eragileak, enpresa eta erakundeetan erabaki teknologikoak hartu behar dituztenak, ikasle, irakasle eta ikastetxeak, eta eguneroko bizitzan tresna teknologikoak erabiltzen dituzten herritarrei egokitutako saioak izango dira atalez atal. Lanketa berezia egingo dugu arrakala digitala pairatzen duten herritarrak formatzeko, eta hezkuntzan eta gazteen artean teknologiaren erabilera arduratsuaren sustapena egiteko, horretarako bereziki garatuko den Teknologia Denontzat ildoaren bitartez.

Formazio eskaintzan saio teorikoak, praktikoak, esperimentalak eta proiektuen sozializazioan oinarrituak gurutzatuko ditugu, programan ikusi daitekeen bezala. Neguko oporretan ere eskaintza berezitu txiki bat egingo dugu haur, gazte eta familiei zuzendua, horren berri aurrerago emango badugu ere.

Torrekuatik abiatuta, Orereta/Errenterian, eskualdean eta Euskal Herrian ekonomia sozialaren ikuspegia txertatua duen eta herritarren beharretan oinarritzen den teknologiaren erakusgarri izan nahi dute formazio hauek, eta hemendik aurrera TEKS elkarteak eta Errenteriako Udalak elkarlanean garatuko dugun bideak, teknologia burujabetza herritik bertatik eraikitzen joateko asmoz.

Hemen dezute programazioa:

]]>
https://teks.eus/2023/11/03/torrekuako-formazioak/feed/ 0
Teknologian ere generoa ez delako neutroa https://teks.eus/2021/02/10/teknologian-ere-generoa-ez-delako-neutroa/ https://teks.eus/2021/02/10/teknologian-ere-generoa-ez-delako-neutroa/#respond Wed, 10 Feb 2021 12:28:03 +0000 https://teks.eus/?p=347 Ahalduntze teknologikoa emakume taldetan

Gaur egun bizi dugun krisiak behar digitalak azaleratu ditu inoiz baino gehiago. Tresna digitalak eta bereziki sarean dauden zerbitzuak erabiltzea ezinbesteko bihurtu da eguneroko bizitzan oinarrizko beharrak asetzeko. Honek, arrakala digitalaren arazoa are gehiago ikustaraztea ekarri du. Eta noski, beste zenbait esparrutan bezala, generoak ere arrakala hau sakontzen du modu nabarmenean, bereziki adin tarte batetik aurrera.

Testuinguru honetan, Arrasateko Emakume Txokoan eta Oreretan Torrekuan tailerrak eta formakuntzak ematen aritu gara azken hilabeteotan, emakume talde ezberdinekin. Proposamena zuzenean etorri zitzaigun herri bakoitzeko emakume etxeetatik, konfinamentua eta gero detektatutako arazoei erantzun moduan. Teknologia digitaletan ahalduntzea garrantzitsua da genero arrakala digitala desagerrarazteko bidean.

Emakume askok teknologiekiko sentitzen duten barrera hein handi batean beldurrak eta familiarizazio ezak eragina da, eta horren aurrean tresnak eta baliabideak eskaintzea da bidea gure ustez. Ikuspuntu horretatik planteatzen ditugu ikastaroak.

Ezin ahaztu feminismoaren izaera transbertsala gure bizitzetako esparru denetan, eta nola ez, tokatzen zaigun aldetik, teknologian. Ez da kasualitatea bereziki emakumeen artean gabeziak azaleratzea gaitasun edo ahalmen digitalari dagokionez, zer esanik ez adin edo klaseari erreparatuko bagenio, baina hori beste gai bat litzateke. Gabezia hauek askotan blokeo eta beldurretan azaleratzen dira, eta hau feminismoak hainbeste landu duen autoestimuaren gaiarekin zuzenean lotuta dagoela uste dugu. Horregatik, tailer eta kurtso hauek begirada feministatik planteatzen sahiatzen gara, ahalduntze prosezuaren marko baten baitan hain zuzen ere.

Ikastaroetan zenbait ariketa praktikoren bidez eguneroko bizitzan erabilgarriak diren ekintzak eta prozedurak Internetekin nola egin ahal diren ikusten dugu, elkarrengandik ere ikasiz eta beharrak idenfikatuz bidea egin ahala. Hala nola, bideodeien kudeaketa, sarrerak edota tiketak internetez erostea, nahi duguna bilatzen ikastea, streaming-eko plataforma eta saioetan parte hartzea, pribatutasuna… bezalako gaiak jorratu ditugu. Orotariko plataformak eta erremintak ikusten ditugu, betiere software librea lehenetsiz, eta honen inguruko diskurtsoa eta eztabaidak txertatuz. Edozein modutan, praktika konkretuetatik haratago beldurra kentzea eta nork bere buruan konfiantza irabaztea bilatzen da, teknologian ahalduntzea azkean finean.

Esperientzia ederra eta aberasgarria izaten ari da, bai guretzat baita parte hartzen duten emakumeentzat ere. Motibazioa itzela da, eta saio bakoitzetik indartuta eta gehiago lantzeko gogoz irtetzen direla esan digute. Teks-en oinarrietako bat teknologia herritarren zerbitzura jartzea izanik, horrelako praktikak lantzea ezinbestekoa dela uste dugu gure komunitateak indartzeko. Teknologiak bizitza burujabe bat izateko ematen dizkigun giltzak lantzen jarraituko dugu ahal dugun esparru guztietan.

Oraingoz landutako tailerrak hurrengoak izan dira:

  • Bideodeien kudeaketa orokorrean:
    • Bideodeien oinarrizko funtzionamentua, ematen dituzten aukerak…
    • Plataforma edo erreminta ezberdinen ezaugarrien konparaketa
    • Oinarrizko iruditegi “komunak”
  • Bideodeiak Jitsi-rekin
  • Bideodeia Zoom-ekin
  • Whatsaparen aukerak:
    • Bideodeiak
    • Taldeak eta hauen aukerak
    • Kanalak
    • Kokapena zein beste baliabide batzuen elkarbanatzea
  • Telegram-a:
    • Zergatik telegram?
    • Taldeak
    • Kanal irekiak
    • Kanal mugatuak
  • Pribatutasuna:
    • Bilatzaileen funtzionamendu orokorra
    • DuckDuckGo
    • Robinson zerrenda
  • Nola aurkitu bilatzen dugun hori:
    • Bidaia bat egiteko bidea nola topatu
    • Garraio publikoan ibiltzeko tiket-a nola erosi
    • Kultur ekintza baterako sarrera nola lortu
    • Jatetxe edo denda baten ordutegia topatu
    • Jatetxe edo denda baten telefonoa topatu eta zuzenean deitu
    • Bilatzaileetako filtroak erabiltzen ikasi
    • Youtubeko bideo batetik audioa nola atera ikusi
    • Gauzak erosterako orduan oinarrizko kriteriak
    • Orrialde fidagarriak eta ez fidagarriak identifikatzeko gakoak
    • Pasahitzak kudeatzeko moduak
]]>
https://teks.eus/2021/02/10/teknologian-ere-generoa-ez-delako-neutroa/feed/ 0
Ongi Etorri! https://teks.eus/2021/02/08/formakuntzak-emakumeen-etxean/ https://teks.eus/2021/02/08/formakuntzak-emakumeen-etxean/#respond Mon, 08 Feb 2021 11:08:46 +0000 https://teks.eus/?p=298 Aupa!

Ongi etorri Teks. Teknologia Libreen sarearen blogera. Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta Teknologia Libreak elkarrekin garatu nahi ditugu, #MunduBerriBat eraikitzeko, denontzat.

Honen inguruko berriak jarraitu nahi izan ezkero hementxe duzu aukera.

]]>
https://teks.eus/2021/02/08/formakuntzak-emakumeen-etxean/feed/ 0