IANI Hirigintza eta Arkitektura https://www.iani.studio Hirigintza prozesuak eta arkitektura. Haurrak diseinuaren erdigunean. Thu, 24 Apr 2025 11:13:28 +0000 eu-ES hourly 1 https://wordpress.org/?v=6.9.4 https://www.iani.studio/wp-content/uploads/2021/12/cropped-iani_fav-1-32x32.png IANI Hirigintza eta Arkitektura https://www.iani.studio 32 32 Jolaserako espazioen birnaturalizazioa https://www.iani.studio/renaturalizar-espacios-de-juego/ https://www.iani.studio/renaturalizar-espacios-de-juego/#respond Tue, 23 Apr 2024 11:30:31 +0000 https://www.iani.studio/?p=106118

2024ko apirilak 22, Ama Lurra Eguna.

Joan den apirilaren 18an ospatu zen Jolaserako espazioen birnaturalizazio jardunaldia, eta bertan elkartu ginen EAEko Arkitektura Institutuko klaustro txikian espazioen diseinuaren arloko profesionalak: patioen eraldaketetan inplikatutako ikasleak, arkitektoak eta paisajistak, permakulturan adituak, administrazioko teknikak eta teknikariak, irakasleak eta ikastetxeetako zuzendariak, eraikuntza-enpresetako teknikariak eta baita guraso-elkarteen ordezkariak ere.

Eskola-patioak birnaturalizatzea, jolastokiak birnaturalizatzea, espazio publikoa bera birnaturalizatzea. Zalantzarik gabe, haurtzaroaren ingurunea birnaturalizatzeko bulkadak, kontzienteki edo inkontzienteki, gure habitataren birnaturalizazioaren beharretik dator.

Fermín Blancok (Sistema Lupo) zioen bezala, patioak ez dira soilik haurren kontua. Baina, zergatik ez urrunago joan eta aldarrikatu baietz, patioak haurren kontua direla, eta, beraz, komunitate osoarena. Tonucciren hitzak gogoan, defendatzen dut haurtzaroarentzako egokiak diren lekuak izango direla, dudarik gabe, herritarren gehiengoarentzako kalitatezko espazioak.

Zortea dugu, beraz, administrazioak ulertu duelako haurtzaroak naturarekin harremanetan egon behar duela bizitzeko, eta, horregatik, haurrei zuzendutako kanpo espazioen birnaturalizazioa sustatzen ari dela, gainerako herritarrei lur berde gehiago oparituz (Maia Permaculture-ko Ivan Tellaetxek azpimarratzen zuen bezala). Zortea, umeak hobeto zaintzeko asmoz, administrazioak bizitza birnaturalizatzeko premia larriaz zertxobait arduratzea erabaki duelako.

Arazoa da, beti bezala, legeak tranpa duela, eta greenwashing eskoletako nukleoetara ere iritsi dela. Administrazioaren dirulaguntzek patio kartzelazkoak ezabatu nahi dituzten hezkuntza-komunitate ugari erakarri dituzte, eta eraikuntza sektoreak merkatu-nitxo bat ikusi du espazio horien eraldaketetan.

“Natural itxurako” kanpo espazioak modan jarri dira. Itxura garbitzea, aldaketagatik aldatzea, asmo onez bada ere, gehiegitan azaleko aldaketak eragiten ari da, beharrezko ikuspegi-aldaketarik gabe. Sarritan, egurrezko altzariak jarri dira, material “atseginagoak”, “berdeak” diren akaberak… baina ikuspegi sakonik gabe, eta batez ere, lurzorua birnaturalizatu gabe.

Estalitako jolastoki bat, kautxuzko zoru berdearekin edo belar artifizialarekin eta egurrezko zutoin batzuekin (egurra bada ere), ez da espazio “natural” bat. Natura zikindu egiten da, busti egiten da, urtaroekin aldatzen da, hazten da, usaina du, zarata egiten du… Natura bizirik dago. Eta patio berriak, askotan, gailu artifizialak dira oraindik. Atseginagoak eta dibertigarriagoak? Bai. Espazioa modu bidezkoagoan banatua? Baliteke baietz. Naturalagoak? Zuhaitz-azala edo hareazko guneak badaude, hormigoiarekin konparatuta, bai… baina nahikoa al da? Ez.

Edozein esku-hartzeren aurretik, espazio horrek bete beharko lituzkeen helburuak sakon aztertzeko prozesua egin beharko litzateke. Sustraietara jo, hausnarketa egin. Ikuspegia aldatu. Gure haurtzarora bidaiatzea nahikoa da eta gogokoen ditugun oroitzapenak non gertatu ziren gogoratzea: non izan ziren? Galdera horrekin hasten ditut haur garapenean eta espazioetan oinarritutako irakasleen ikastaroak. Oroitzapen guztiak naturarekin lotuta daude, helduen presentzia hurbilarekin baina intimitatean, espazio seguruan baina esploratzeko, ibiltzeko, ezkutatzeko eta Ama Lurraren altxorrekin (landare eta animaliekin) harremanetan egoteko aukera ematen duen ingurune batean.

Sue Stuart-Smith psikiatrak eta psikoterapeutak, bere La mente bien ajardinada liburuan, honela definitzen du lorategi batean bizitzearen esperientzia:

“Lorategiek, zentzu honetan, <erdiguneko> espazio bat eskaintzen digute: gure barneko ni ametsduna eta mundu materiala elkartzen diren lekua izan daiteke. Muga horien lausotze horri Donald Winnicott psikoanalistak esperientzia <trantsizionala> deitzen dio. (…) Bestela esanda, babesleku izan daitezkeen arren, lorategiek bizitzaren oinarrizko alderdiekin konektatzen gaituzte.”

Ez dut hemen jolasaren garrantziaz hitz egingo (naturak beti aberasten eta asetzen duena), ezta planeta zaintzeko dugun erantzukizun sozialaz ere, nahikoa arrazoi biak ere patioak birnaturalizatzeko.

Azpimarratu nahi dudana da: ezinbestekoa da diskurtsoa zaintzea, etorkizuneko patio eraldaketa bakoitzaren oinarri izango den diskurtsoa. Aldaketaren sustraiak, oinarria, eta ikuspegia.

Aldaketa horiek diseinatzen ari garen profesionalok zintzoak izan behar dugu haurtzaroarekin, eta euren beharrei erantzuten dien kontakizuna zaindu. Elkarrekin bildu, sarea osatu, eztabaidatu, irtenbideak bilatu eta partekatu, eta azken finean, bizitzaren aldeko ikuspegi eraldatzaile horri eusten dioten espazioak sortu. Horixe egin genuen apirilaren 18ko Jolaserako espazioen birnaturalizazioa jardunaldian: begirada zaindu.

Haurren patioak (eta haiek bizitzen dituzten txoko guztiak) birnaturalizatzeko premia larria ulertzen duen begirada, bizitza bera birnaturalizatzeko.

]]>
https://www.iani.studio/renaturalizar-espacios-de-juego/feed/ 0
Garapen Pertsonala eta Kanpo Espazioa https://www.iani.studio/garapen-pertsonala-eta-kanpo-espazioa/ https://www.iani.studio/garapen-pertsonala-eta-kanpo-espazioa/#respond Sat, 03 Jun 2023 11:02:19 +0000 https://www.iani.studio/?p=105950
Hitzaldiak

Garapen Pertsonala eta Kanpo Espazioa

‘Garapen Pertsonala eta Kanpo Espazioa’ hitzaldia

Azpeitia, 2023.

Hizlaria: Ianire de Andres Olabarria

Sustatzailea: Berritzegune Nagusia.

Kokapena: Soreasu Antzokia, Azpeitia (Gipuzkoa)

‘EAEko Haur Hezkuntzako IV. Jardunaldia. Mugimendu Autonomoa.’ jardunaldian emandako hitzaldia.

Begiradari oinarri teorikoa jarri: eraldaketaren substratua

Hezkuntza espazioen eraldaketaren oinarrian jarri behar da fokua. Lehenengo, daukagun espazioaren erabileraren behaketa sakona egin behar da, umeek zer eta nola behar duten identifikatzeko. Eta, ostean, espazioaren indarguneak aprobetxatuta, falta diren guneak sortzeko estrategiak bilatuko dira. Umeen beharren eta espazioen ezaugarrien arteko lotura zuzenak egitea da gakoa.

Hezkuntza-espazioen jatorria hiri modernoaren ereduan dago.

Michael Foucault-ek zioen ospitalea, kartzela eta eskola direla gizartearen diziplina antolatzeko funtsezko erakunde-antolaketak, eta beraz, diziplinaren tipologia arkitektonikoak. Hezkuntza-espazioen jatorria ezagutzeak laguntzen du eraldaketaren oinarriak jartzen, hain zuzen, hiri modernoaren ereduak ezarritako hierarkiak ezabatzeko, eta hezkidetzaren baloreak sustatuko dituzten espazio berriak sortzeko.

]]>
https://www.iani.studio/garapen-pertsonala-eta-kanpo-espazioa/feed/ 0
Argitalpen izenburua https://www.iani.studio/argitalpen-izenburua/ https://www.iani.studio/argitalpen-izenburua/#respond Thu, 30 Mar 2023 16:10:49 +0000 https://www.iani.studio/?p=105404 https://www.iani.studio/argitalpen-izenburua/feed/ 0 Haurren sormen tailerrak https://www.iani.studio/sormen-lantegia/ https://www.iani.studio/sormen-lantegia/#respond Fri, 03 Feb 2023 18:52:19 +0000 https://www.iani.studio/?p=104091
Tailerrak

Haurren sormen tailerrak

Haurren sormen tailerrak

Irakaslea: Ianire de Andres Olabarria

(argazkietako tailerrak beste hezitzaile batzuekin elkarlanean egindako saioetakoak dira)

Arkitektura, dantza, marrazkia, eskultura, gorputz adierazpena eta musika uztartzen dituzten sormen tailerrak.

Behatu haur bat marrazten edo margotzen duenean. Bere kezka aurpegia ikusiko duzu, bere begirada sakona. Lanean ari da edo jolasean?

Corita Kent

]]>
https://www.iani.studio/sormen-lantegia/feed/ 0
Haurren garapena eta kanpo espazioa https://www.iani.studio/haurren-garapena-eta-kanpo-espazioa/ https://www.iani.studio/haurren-garapena-eta-kanpo-espazioa/#respond Fri, 03 Feb 2023 18:26:20 +0000 https://www.iani.studio/?p=104080
Tailerrak

Haurren garapena eta kanpo espazioa

‘Haur Hezkuntza: garapen pertsonala eta kanpo espazioa’ ikastaroa

Irakaslea: Ianire de Andres Olabarria

Sustatzailea: Aranzadi Zientzia Elkartea. Hezkuntzako Saila (Prest Gara programa).

Badira urte batzuk kanpo espazioen (oro har, eskolako espazioen) inguruko arreta eta ardura piztu dela Eskola Komunitateetan. Horren ondorio dira hainbat eskoletan burutu edo burutzen ari diren espazioen eraldaketak, kasu askotan, jolastokienak. Baina, zenbaitetan, eraldaketa horiek (nahiz eta itxuraz asko aldatu) azalekoak izateko arriskua egoten da, ez badira ezagutzen eraldaketaren funtsak, alegia, zeintzuk diren benetan haurren beharrak kanpo espazioetan, eta zeintzuk diren, ondorioz, espazio horiek bete behar dituzten ezaugarriak haurren beharrak asebetetzeko.

Ikastaro honek behaketa eta hausnarketa bultzatu nahi ditu partaideengan, haurren behar horiek benetan identifikatzen ikasteko, eta horrela, espazioen kudeaketa eta eraldaketa zentzuzkoak zeintzuk diren ezagutzeko, oinarrian dauden benetako arrazoiak ondo ulertuta.

“Ikastaroak balio izan dit behatzeko, hausnartzeko eta buruan nituen ideiei oinarria jartzeko.”

“Aberasgarria izan da irakaslearen azalpen bideoak, ariketak ulertzeko oso aproposak izan dira. Bestalde gertutasuna transmititzen dute.”

“Sorpresa ederrak izan ditut behaketak gauzatzen. Polita izan da deskubritzen joatea behaketa mota desberdinak ekartzen dizuten info desberdina. Behaketa egin aurretik ukatuko nituzkeen gauzak ikusi izan ditut, batez ere genero aldetik. Hasieran pentsatu baino gauza gutxiago sartu ditut nire diseinuan. Batzuetan gutxiago gehiago dela konturatu naizelako eta balorean jarri dut duguna.”

]]>
https://www.iani.studio/haurren-garapena-eta-kanpo-espazioa/feed/ 0
Hurrengo geltokia: XX. mendea https://www.iani.studio/hurrengo-geltokia-xx-mendea/ https://www.iani.studio/hurrengo-geltokia-xx-mendea/#respond Mon, 28 Nov 2022 00:00:11 +0000 https://undsgn.com/uncode/?p=4193

Jasotako parte-hartze orrian leku nahikorik ez eta mezu honen bitartez helarazten dizuet iritzia.

Geltokiaren lekualdatzeak ez ditu betetzen ez genero ikuspegiaren irizpideak, ezta mugikortasun jasangarriarenak ere. Puntuz-puntu arrazoituko ditut informazio-orrian adierazitako argudioen gainean:

Herrigunetik autobusak ateratzea

Burutu ahal da ikerketarik jakiteko garraio publikoa herritik aterata erabilera areagotu ala murriztuko egingo den? Nik ezagutzen ditudan teorien arabera, zenbat eta zailtasun gehiago egon garraio publikora heltzeko, orduan eta gutxiago erabiltzen da, eta hori ez da eredu jasangarriaren aldeko apustua egitea.

Arriskuak eta kutsadura murriztea

Nik dakidala, kutsadura gehiena kotxearen erabilerak sortzen du, ez garraio publikoak.

Herrigunean beste garraio batzuk lehenestea: bizikletak lehenesteko kotxeak murriztea izango litzateke lehen neurria, autobusek eta bizikletek elkarbizitzeko gaitasuna badaukate. Gainera, autobusek bakarrik gure herriko 4 kale zeharkatzen dituzte.

Bidaien denbora murriztea

Ulertzen dut 8 minutu direla autobusek gure herrian sartu eta ateratzeko behar duten denbora. Hori horrela bada, markina-xemeindarrek bakarrik 4 minutu aurreztuko lituzkete. Denbora horri kentzen baldin badiogu geltoki berrira joaten behar dugun denbora (etxebizitza gehienetatik urrutiago baitago), benetan zenbat denbora aurreztuko dugu markina-xemeindarrok? Uste dut neurri honek mesede handiagoa egiten diela lekeitiar eta ondarrutarrei, baina ez hainbeste markina-xemeindarrei.

Bizkaibus zerbitzuen kalitatea hobetzea

Zertan hobetuko da benetan? Aurreko galderan moduan, hobekuntza markina-xemeindarrentzako da ala gainontzeko eskualdeko biztanleentzako?

Irisgarritasuna: arrapalak jarri arren, urrutiago dagoen heinean, edozeinentzako da deserosoagoa egungo geltokia baino

Segurtasuna

Hirigintza genero ikuspegitik aztertzen denetik, guztiz baieztatuta dago segurtasun pertzepzioa ez duela hainbeste hobetzen argiztatzeak, baizik eta JENDEAK. Jane Jacobsek aspaldi argudiatu zuen: segurtasun kaleko BIZITASUNAK ematen du, jendeak, IKUSIA ETA ENTZUNA IZATEAK. Proposamenak guztiz baztertzen du genero ikuspegia, izan ere, geltoki berria ez dago herrigunean, bizitza, komunitatea, jendea dagoen lekuan. Geltoki horren segurtasun pertzepzioa hutsa da, ez dago laguntza eskatzeko aukerarik, garrasi egin eta inork ez du entzungo… Gainera, tunel batetatik pasatu behar da. Nahiz eta argiztatuta egon, tunel puntu beltzak dira. Gainera, tunelaren aurrean dagoen aparkalekua handitu egiten da. Guztiz egiaztatuta dago, aparkalekuak ere puntu beltzak direla, segurtasun gutxi eskaintzen duten espazioak. Eta tunelaren sarreran komuna jartzen da, beste puntu beltz bat. 

Horrez gain, kontuan izan behar da garraio publikoa gehien erabiltzen dutenak baliabide gutxiko pertsonak direla, ibilgailu propiorik ez daukatenak: emakumeak, gazteak, jatorri ezberdinetako pertsonak, pertsona nagusiak. Askotan, kolektibo zaurgarrietako pertsonak izaten dira, eta herriguneko babesa behar dutenak, euren egunerokotasuna errazteko neurriak, ez baztertuko dituztenak. Oso esanguratsua da egindako 3D irudietan ez dela apenas pertsonarik agertzen, proposamen honen diseinuaren erdigunean ez daude pertsonak.

Onurak zeinentzako?

Guzti horrengatik ondorioztatu daiteke proposamen berriaren onurak markina-xemeindar gutxi batzuk bakarrik jasoko dituztela, alegia, egungo geltokiaren inguruan bizi direnak, zarata-kutsadura murriztuko zaielako. Gainontzeko markina-xemeindarrok galdu egingo genuke aldaketa honekin, eta jakin nahi nuke, garraio publikoaren erabilera handitu baino murriztu ez litzatekeen egingo. Aldiz, badirudi, irabaziko luketen bakarrak lekeitiar eta ondarrutarrak liratekeela, hainetzako bidaiak moztuko liratekeelako. Horregatik, badirudi proposamen hau Bizkaiko Foru Aldunditik datorrela, eta ez herriko beharretatik.

Azkenik, aipatu nahi nuke, mota honetako aldaketen eragina benetan aztertzeko kalitatezko parte-hartze prozesuak behar direla, ezagutzeko zeintzuk diren herritarren beharrak, joera sozialak, tokiko merkatarien iritzia, autobusen benetako erabiltzaileen iritzia, eta abar. Lehen aipatu bezala, seguru nago autobusa gehien erabiltzen duten kolektiboetako jende gutxik erantzungo duela parte-hartze mota honetan, adibidez. Eskertzekoa da Udalaren galdetzeko motibazioa, baina beste motako espazio batzuk aproposagoak lirateke.

]]>
https://www.iani.studio/hurrengo-geltokia-xx-mendea/feed/ 0
Hiri Zaintzaileak https://www.iani.studio/hiri-zaintzaileak/ https://www.iani.studio/hiri-zaintzaileak/#respond Wed, 25 Sep 2019 12:12:02 +0000 https://www.iani.studio/?p=104151
Hitzaldiak

Hiri Zaintzaileak

‘Hiri Zaintzaileak’ hitzaldia

Iruñea, 2019.

Hizlaria: Ianire de Andres Olabarria

Sustatzailea: Iruñeko Udala. Berdintasun Saila.

Kokapena: Kondestable Civivoxa, Iruñea (Nafarroa)

‘Zaintza-Lanak Iruñean’ jardunaldien barruan, ‘Hiri Zaintzaileak’ mahai-inguruaren baitan emandako hitzaldia.

Umeak kaleetatik ateratzeak hezkuntzaren ‘pribatizazioa’ ekarri du.

Umeak etxean eta eskoletan ‘gordeta’ mantentzen ditugu, ondorioz, haurren sozializazioa eta hezkuntza komunitatearen arduretatik kanpo geratzen da. Orain, soilik familiena eta ikastetxeena da umeak hezteko eta laguntzeko erantzunkizuna.

Madrilgo Alkatearen bandoa 1924an:

“Gurasoak erantzukizun handiz arduratuko dira beren seme-alabek bakarrik parke eta lorategietan jolas dezaten, horiek baitira umeen aisialdirako leku egokiak; foot-ballean edo patinetan dabiltzan umeen gurasoei isuna jarri behar zaie, baita bide publikotik dabiltzan pertsonak molestatzeko moduko antzeko ekintzetan ari diren umeen gurasoei. Markatutako esparruetatik kanpo jolasten aurkitzen diren umeak jaso egingo dira, eta Alkatetzan geratuko dira, gurasoak bertaratu eta dagokien isuna ordaindu arte.”

]]>
https://www.iani.studio/hiri-zaintzaileak/feed/ 0
Hezkuntza eta Hiria https://www.iani.studio/hezkuntza-eta-hiria/ https://www.iani.studio/hezkuntza-eta-hiria/#respond Wed, 07 Mar 2018 11:43:38 +0000 https://www.iani.studio/?p=104129
Hitzaldiak

Hezkuntza eta Hiria

‘Hezkuntza eta Hiria’ hitzaldia

Iruñea, 2018.

Hizlaria: Ianire de Andres Olabarria eta Ula Iruretagoiena Busturia

Sustatzailea: Nafarroako Eskola Kontseilua.

Kokapena: Nafarroako Museoa, Iruñea (Nafarroa)

‘Hezkuntza eta espazioa 2018’ jardunaldien baitan emandako hitzaldia.

Haur eta gazteak ez dira etorkizuneko hiritarrak, gaur egungo subjektu politikoak dira.

Bizi ditugun hiriak hiri modernoaren eredua jaso dute oinordetzan, alegia, produktibitatearen aldeko hirigintza-eredua. Hiri modernoak gorputz produktiboentzako diseinatu eta eraiki ziren, hau da, profil oso zehatza zuten pertsonentzat: gizon, zuri, burges, langile (produktibo) eta autonomoarentzat. Gainontzeko gorputz eta kolektiboak hiriaren pentsamendutik kanpo gelditu dira hamarkada luzez, haien artean, ume eta gazteak.

Umeek badakite bizirauteko komunitatea beharrezkoa dutela.

Horregatik, umeek, diseinatzen dutenean, beti izaten dituzte kontutan euren inguruko pertsonen beharrak: guraso, aiton-amona, irakasle zein anai-arreba txikiagoen behar zehatzak. Parte-hartze prozesu guztietan egiaztatu ahal izan dugun kontua da: beti proposatzen dituzte ingurukoentzako onurak ekarriko dituzten eraldaketak. Badakitelako elkarren beharra dugula ondo bizitzeko.

Jardunaldiko hitzaldiak jasota gelditu dira ‘Hezkuntza eta espazioa 2018’ argitalpenean.

Hitzaldia ikusgai hemen: https://www.youtube.com/watch?v=EfKiIZEAiOg&t=595s

]]>
https://www.iani.studio/hezkuntza-eta-hiria/feed/ 0