mar 22, 15:10 Azpeitia
Duela 42 urte Pasaiako badian Espainiako Poliziak hildako Komando Autonomo Antikapitalistako lau kideak oroitu ditu Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak. Esklabak Zentro Sozialistan egin dute ekitaldia, eta nabarmendu dute eraildako lau militanteen aldeko memoria ariketarik onena "kapitalismoaren aurka borrokan" segitzea dela.
mar 22, 08:20
Gipuzkoako Foru Aldundiaren programaren onuradunek enpresako lana eta baserrikoa bateratu ditzakete. Lurraldeko lehen sektorean belaunaldi erreleboa sustatzeko helburuz martxan jarritako egitasmoa da. Martxoan hainbat tokitan emango dituzte informazio saioak, Azpeitian asteazkenean izango da, 18:30ean, Basazabal jauregian.
mar 21, 20:42 Azkoitia Azpeitia
Diego Garciaren oroimenezko 33. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia etxekotuta dagoen Mark Kosgey Kiptoo kenyarrak irabazi du. Hark ez du markarik hautsi, baina bai emakumeetan txapela lortu duen Diana Wanza kenyarrak. Proba motzaren txapeldunak, berriz, Ane Bosch azkoitiarra eta Mikel Velasco arrasatearra izan dira.
Trikiti munduak Joakin eta Mailu 'Egurrola' anai-arrebak eta Joxe Mari Arrizabalaga 'Sakristaua' trikitilariak omenduko ditu gaur, 36. Azpeitiko Sanjosetako Trikiti Jaialdian. Soreasu antzokia leporaino beteko da hiru martirietarren omenaldirako.
Zumaia - Igeltseroak
Azpeitia - Aseguru etxeak
Azpeitia - Jantziak: Jantzi dendak
Zarautz
Gaur hil da, 89 urte zituela. Hileta ETZI, asteartea, arratsaldeko 19:00etan izango da Zarauzko Andre Mariaren Zeruratzearen parrokian.
